Innobasquek tresna bat sortu du prospektiba zaintzeko zikloan erakundeak zein fasetan dauden jakiteko, horren onurak eta erabilgarritasuna, eta hori erabiliz hobetzeko egon litezkeen arloak.

Ezagutu nahi badituzu zeure erakundearen gaitasunak inguruko informazioa identifikatu eta horretaz baliatzeko, bete ezazu galdetegi hau hau. 

Berrikuntza kudeatu eta sustatzeaz harago, erakundeek inguruan gertatzen diren aldaketetara egokitzeko gaitasuna izan behar dute, eta eraldaketa horien protagonista bihurtu behar dute.

 Eta zer da Prospektiba?

Zaintza eta adimen lehiakorra funtsezkoak izaten hasi dira enpresen estrategietan. Informazioaren kudeaketa efizienteak abagune edo aukera onak detektatzea eta aldaketei aurrea hartzea ahalbidetzen du. Adimen hori ekintzara bideraturik dagoenean eta era parte hartuan aplikatzen denean epe ertain-luzera, prospektibaz hitz egiten da orduan.

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago