Datorren irailaren 20an, Javier Ormazabalek, Velatiako lehendakariak, eta Manuel Salaverriak, Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziako lehendakariak, Euskadirentzat etorkizuneko jokaleku berriak aztertuko dituzte industria-taldearen Boroako instalazioetan, Amorebieta-Etxanon (Bizkaia), izango den jardunaldian. Topaketan parte hartuko du, halaber, Alejandro Ormazabalek, enpresako lehendakariordeak, eta Addilango, Amagoia Paskual, gerentea; konpainia txiki hau 3D inprimaketan espezializatua dago, eta Fabrikazio Aurreratu eta Digitaleko Teknologian Berrikuntza Sari Nazionala lortutakoa da 2018an eta Euskadi Avanza saria 2019an.

Jardunaldia hamaika saioko ziklo baten parte da, Innobasquek antolatua bere erakunde bazkideekin batera, enpresen berrikuntzarako zaintzaren eta prospektibaren garrantziaz sentsibilizatzeko. Izaera batez ere praktikoa duen ekimena da, gai honetan jardunbide egokienak ezagutarazten dituena, eta erakunde bakoitzak autodiagnostiko bat egiteko aukera ere ematen duena.

Jardunaldira joateko esteka honen bidez eman behar da izena.

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago