Innobasquek proposatzen duen berrikuntza-agenda Berrikuntzaren Euskal Agentziako erakunde bazkideen sareko ekitaldiez, jardunaldiez, sariez eta deialdiez hornitzen da, eta berrikuntzaren mugarri edo gertaera nagusiak erakusten ditu. 

 

Apirilaren 9an 

REI JAUME I.A SARIAK ZIENTZIAREN, BERRIKUNTZAREN ETA EKINTZAILETZAREN ZERBITZURAIberdrola Dorrean, Bilbon 

Rei Jaume I.a Sarien 30. urteurrena dela eta, elkarrizketa proposatzen da enpresaren eta zientzia- eta teknologia-sistemaren arteko lankidetzan sortzen diren arazoez eta konponbide posibleez, parte-hartzaileen esperientzia pertsonalaren ikuspegitik. Leire BilbaokInnobasqueko zuzendari nagusiak, moderatuko du mahai-ingurua: “Lankidetza: zientzia eta enpresa. Etorkizun-aukerak”, eta bertan parte hartuko dutenak hauek izango dira: Iratxe ZuluagaAriadna Instruments-eko zuzendari nagusia; Javier Ormazabal, Velatiako eta Euskal Enpresarien Zirkuluko lehendakaria; Luis Liz-MarzánRei Jaume I.a Saria jasotakoa Oinarrizko Ikerketan 2016an; eta Iñigo Losada, Rei Jaume I.a Saria jasotakoa Ingurumenean 2018an. 

Antolatzailea: Rei Jaume I.a sariak 

 

Apirilaren 10ean 

ELKARGI SGR/EGE-AREN 30. ENPRESA-TOPAKETADonostian 

Gure Bazkideen Batzar Nagusia dela eta, ELKARGI SGR/EGEak 30. Enpresa Topaketa egingo du, “Hitz egin dezagun geroaldian. Elkarrizketak 2050eko munduaz”goiburupeanhorizontea 2050. urtean jarrita. Elkarrizketaren eta hausnarketaren bidez, etorkizuna norantz doan igartzea lortu nahi da. 

Antolatzailea: Elkargi 

MARIANA MAZZUCATOREN HITZALDIA, Guggenheim Bilbao Museoan, Bilbo 

Hitzaldi nagusia Mariana Mazzucatok emango du; ekonomialari ospetsua da, eta Berrikuntza Ekonomia eta Balio Publikoko irakaslea eta Institute for Innovation and Public Purposeko zuzendaria University College London-en eta RM Phillips Freeman Chair Berrikuntza Ekonomian Sussex-eko Unibertsitatean.Bizkaiko ahaldun nagusia, Unai Rementeria, bertan izango da.Topaketa hau Bizkaiko Foru Aldundiaren estrategiaren parte da lurraldea finantza-hub eta Europaren hegoaldean ekintzailetzaren erreferentzietako bat bihurtzeko. 

Antolatzaileak: DBS, Deusto Business Alumni eta Bizkaiko Foru Aldundia 

 

Apirilaren 10ean 

ROBOTUNION  STARTUP-EN BILA ROBOTIKAREN EREMUAN: ZUREA DA HORIETAKO BAT? Gipuzkoako Teknologia Parkean 

Topaketa honetan, RobotUnionek eskaintzen dizkien laguntza eta zerbitzuak ezagutu ahal izango dituzte robotika-sektoreko startup-ek eta ETEek beren ekintzailetza-ideiak merkaturatzeko.RobotUnion lehen Azelerazio Programa Paneuroparra da, robotika eremuko startup eta ETEetara zuzendua, bere bigarren Open Call egin duena etorkizuna duten startupen bila, programan parte har dezaten eta kapital libreko 223.000 euro eskuratzeko aukera izan dezaten emakida gisa.Jardunaldian zehar eta RobotUnionek bilatzen dituen startupen adibide gisa, Streaming bidez eta ingelesez, Nido Robotics eta Tendo-ren hitzaldia izango dugu, bi startup hauek RobotUnion programaren parte izatera igaro zirelarik lehen call-ari esker. 

Antolatzaileak: TECNALIA Ventureseko Entrepreneurs’ Club, RobotUnion Azelerazio Programa Paneuroparra eta TECNALIA 

 

ETE-ENTZAKO BERRIKUNTZA-JARDUNALDIAK. Tknka, Errenteria (Gipuzkoa) 

Berrikuntzari buruzko dibulgazio-jardunaldia, bereziki ETEetara zuzendua. Aeronautika-sektoreko enpresak izango dira bertan eta I+G+b jardueretan duten esperientziaz hitz egingo dute, teknologia-eragileek gidaturiko ekimenez eta intereseko finantzaketa-tresnez, zuen berrikuntza-jarduerarako orientagarri izan daitezke eta.Tknika Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako Sailburuordetzak bultzaturiko zentroa da. Hitzaldien ondoren, bisita egingo da sektore aeroespazialari loturiko bere instalazioetara (FabAditiboaCompositesIndustry 4.0). 

Antolatzaileak: Hegan eta Tknika 

 

Apirilaren 11n 

DIGITALIZATZEAREN ERAGINA FINANTZA-SEKTOREAN. Bilbon 

Egungo enpresa- eta gizarte-erronkei irtenbide digitalak bilatzeko enpresak eta teknologia konektatzen dituen berrikuntza-plataformak (Innolab) antolatzen du finantza-arloko digitalizatzeari buruzko jardunaldi hau. Bertaratzeko aurrez izena eman behar da:[email protected] 

Antolatzailea: Innolab Bilbao 

 

Apirilaren 10-12an 

XV METROMEET. INDUSTRIA-METROLOGIA DIMENTSIONALEAN BILTZARRA. Bilbon 

Programa funtsezko gai hauen inguruan egituratuko da: Metrologia Adimendunaren aplikazio errealak, Instrumentazio eta Kalibrazio aurreratua, Metrologia eta Industria 4.0 eta Metrologia Dimentsionaleko soluziobide berriak.Metromeet-en elkartuko dira sektorean nazioarteko proiekzio handieneko enpresetako (Innovalia MetrologyAutodeskCapvidiaTeknikerZeiss, Novo NordiskRenishaw, CEA, CreaformTopsolid edo Faro-ko) exekutibo eta ordekari nagusiak. Gainera, zentro hauetako ordezkariak eta ikertzaileak batuko ditu: PTB, MTC, Nottinghamgo Unibertsitatea, Errumaniako Legezko Metrologia Erakundea, Advanced Forming Research Centre, Antwerp-eko Unibertsitatea edo Ukrainiako Metrologia Zentro Nazionala. Innobasqueko bazkide erakundeek % 30eko beherapena izango dute. 

 

Apirilaren 12ra arte 

2i PLANA – BERRIKUNTZA ETA INBERTSIO AURRERATUA SUSTATZEKO LAGUNTZAK 

Enpresen lehiakortasuna edozein arlotan (prozesua, produktua, antolaketa, parte-hartzea, merkatua, jabetzaren babesa) berrikuntza teknologikoko nahiz ez-teknologikoko proiektuen bidez hobetzea helburu duten jarduerak eta inbertsio aurreratuak, baldin eta erakundearen negozio-ereduarekin koherenteak badira eta eragin handia badute. Laguntza hauek dira Bizkaiko enpresentzat, 5-100 langile bitarteko plantilla badute, eta Industriaren, Garraioaren, Eraikuntzaren, Industriarekin lotutako zerbitzuen, Turismoaren eta Handizkako Merkataritzaren Sektoreetan badihardute 

Antolatzailea: Bizkaiko Foru Aldundia 

 

Apirilaren 30era arte 

GIPUZKOAKO ENPRESA-EHUNAREN LEHIAKORTASUNA INDARTZEA SUSTATZEKO PROGRAMA. EKONOMIA SORTZAILEA GIPUZKOA 2019 

Ekonomia sortzailearen eraldaketa-balioa sustatzea, aukera-eremuak eta balio erantsia sortzen eta garatzen laguntzeko: hori da programa honen helburua. 

Antolatzailea: Gipuzkoako Foru Aldundia 

 

GIPUZKOAKO ENPRESA-EHUNAREN LEHIAKORTASUNA INDARTZEA SUSTATZEKO PROGRAMA. ELKARLANA GIPUZKOA 2019 

Gaitasun lehiakorrak bultzatzea enpresen arteko lankidetzaren bitartez, proiektu jakin batzuk eta enpresa aukera berriak garatzeko dimentsio egokia (merkatuei erantzuteko ahalmena) lortzeko. 

Antolatzailea: Gipuzkoako Foru Aldundia 

 

GIPUZKOAKO ENPRESA-EHUNAREN LEHIAKORTASUNA INDARTZEA SUSTATZEKO PROGRAMA. EKONOMIA ZIRKULARRA GIPUZKOA 2019 

Ekimen honek testuinguru mesedegarria sustatzen du balioa sortzeko, enpresa-eraldaketarako eta ikuspegi sistemiko eta partekatua garatzeko Gipuzkoako enpresa-sarean ekonomia zirkularraren ikuspegitik. 

Antolatzailea: Gipuzkoako Foru Aldundia 

 

GIPUZKOAKO ENPRESA-EHUNAREN LEHIAKORTASUNA INDARTZEA SUSTATZEKO PROGRAMA. LEHIAKORTASUNA INDARTZEA GIPUZKOA 2019 

Enpresen balio iraunkorra sustatzeko programa, aukera-lurraldeak sortuz bere gaitasunen, bereizketaren eta dibertsifikatzearen aplikazio adimendunaren bidez, produktu eta/edo zerbitzu eta/edo merkatu eta/edo negozio-eredu bihurtuz. 

Antolatzailea: Gipuzkoako Foru Aldundia 

 

GIPUZKOAKO ENPRESA-EHUNAREN LEHIAKORTASUNA INDARTZEA SUSTATZEKO PROGRAMA. JARRAIPENA GIPUZKOA 2019 

Enpresa-jardueraren jarraipena eta sustraitzea sustatzea testuinguru egoki bat sortuz eta garatuz, enpresa transmisioa ahalbidetzeko tresnak eta esparruak sortuko dituena, eta enpresak transmititzeko formulak babestu eta euskarria emango diena 

Antolatzailea: Gipuzkoako Foru Aldundia 

 

EKINTZAILETZA ETA KALITATEZKO ENPLEGU EGONKORREKO PROIEKTU BERRITZAILEAK GARATZEKO LAGUNTZAK  

Ekintzailetza eta enplegu egonkor eta kalitatezkorako proiektu berritzaileak garatzeko laguntza-programa. 

Antolatzailea: Bizkaiko Foru Aldundia 

 

 

Maiatzaren 3ra arte 

BIZKAIA SORTZAILEA 

Jarduera ekonomikoan gora egiten ari diren sektore berriak indartzeko laguntzak, betiere sormenaren industriari lotuak bere aplikazio-eremu guztietan. Programaren diru-laguntzak dira enpresa sortzaile bat sortzeko; existitzen den enpresa batean lehiakortasuna hobetzeko proiektuak garatzeko, negozio-ildo sortzaile berri bat dutenak eta enpresaren jarduera modu argian dibertsifikatzen dutenak badira, edo, bestela, proiektu bat dutenak, zeinak aurretik dagoen negozioaren eskalabilitatea edo produktuaren/zerbitzuaren estandarizazioa egiteko aukera ematen duen; lehendik zeuden enpresa sortzaileen kasuan, jada garatutako produktu sortzaileak nazioarteko merkatuetan sartzeko; eta enpresa sortzaileen fakturazioa edota enplegua eta gaitasun profesionalak hazteko proiektuak garatzeko. 

Antolatzailea: Bizkaiko Foru Aldundia 

 

Maiatzaren 6-7an 

INTERGUNE 2019Bilbao Exhibition Center-en (BEC) 

Euskadin nazioartekotzearen bultzada errealitate bat da eta euskal enpresaren edo enpresen erronkei erantzungo zaie Intergune+2019-n.Euskadik nazioartekotzeko eskaintzen dituen laguntzak, zerbitzuak, soluziobide publiko eta pribatuak ezagutaraziko dira. 

Antolatzailea: Spri taldea 

 

Maiatzaren 7an 

INSPIRA STEAM BUKATZEKO SAIOA. Artium-en. Gasteiz 

Alaitz Landaluze, Innobasqueko Politika zuzendariak, parte hartuko du Inspira STEAMen aurtengo edizioaren itxieran maiatzaren 7an. Berarekin batera Arabako Foru Aldundiko ordezkariak, Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultatekoak, BBK-koak, emakume mentoreak, ekimen honetan parte hartzen duten ikastetxeak eta neska-mutikoak izango dira. 

Antolatzailea: Deustuko Unibertsitatea 

 

Maiatzaren 14ra arte 

ARGAZKI-LEHIAKETAARBEL MATEMATIKOAK  

Bere hamargarren urteurrena dela eta, Basque Center for Applied Mathematics-ek (BCAM) argazki-lehiaketa antolatu du arbel matematiko baten argazkirik originalena bilatzeko. Lehiaketan parte hartuko dute 2019ko martxoaren 14 eta maiatzaren 14 artean Twitterren argitaraturiko irudiek hashtag honekin ##BCAM10years eta hau aipatuz @@BCAMBilbao.  Ekainaren 10ean emango da ezagutzera argazki irabazlea. 

Antolatzailea: BCAM 

 

Maiatzaren 21era arte 

INNOBIDEAK PRESTAKUNTZA 

2019rako proposamena ETEen premia edo beharrizanetara hurbiltzen da; erakundeen gogoeta-gai diren alderdi berriak jorratuko ditu eta, formakuntzaren bidez, erantzun egokiak emateko tresnak eta baliabideak erakutsiko ditu.Prestakuntza doako programa da, estrategia, bezero, pertsona, gizarte, berrikuntza eta emaitzei buruzko 16 gai proposatzen dituena. 

Antolatzaileak: SPRI Taldea eta Euskalit 

 

BIKAINTEK 2019: DOKTOREGO INDUSTRIALAK EGITEKO ETA IKERTZAILEAK HARTZEKO LAGUNTZAK 

Jarduketa hauetarako laguntzak deitzen dira: doktore-titulua duten pertsonen kontratazioa, entitate onuradunek garatuko dituzten I+G proiektuetan lan egiteko; baita Industria-doktoregaiak prestatzea, prestakuntzan dauden ikertzaileen lan-kontratuak batera finantzatuz, 2020ko ZTBParen espezializazioko arloen barruan industria-ikerketako proiektu batean parte har dezaten, zeina haien doktorego-tesiaren esparrua izango baita.                  

Antolatzailea: Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Azpiegituretako Saila 

 

Ekainaren 4tik 6ra 

+ INDUSTRYBilbao Exhibition Center-en (BEC) 

1.400 enpresa hornitzailek baino gehiagok soluziobiderik onenak eskainiko dituzte ondorengo sektoreetako prozesu eta hornikuntzetan: aeronautika, automobilgintza, ekipo-ondasunak, eraikuntza metalikoak, energia & utilities, trenbideak, ingeniaritzak, makina-tresna, ontzigintza, petrokimikoa, siderurgia, garraio & azpiegiturak, uren tratamendua eta hondakinak, baita banaketa-kanal guztiak ere: industria-hornikuntzako biltegiak, burdineria-kooperatibak, erosketa-taldeak, besteak beste. 

 

Ekainaren 5 eta 6an 

WORKINN.Bilbao Exhibition Center-en (BEC) 

Industria-enpleguko foroa, batez ere sektoreko profesionalarentzat da, jardunean baina lanez aldatzeko asmoz dagoenarentzat, edo langabezian eta lanean hasi nahian dagoenarentzat. Ekintzailetza-ekimenak eta enpresa-sorkuntzak ere Foroaren edukiaren parte dira, eta sektore eta jarduera osagarri gisa jorratuko dira. 

Antolatzailea: BEC 

 

Ekainaren 18ra arte 

M-ERA.NET 

Deialdi honen bidez, makro, mikro eta nano eskalan ekai edo materialen teknologian eta ingeniaritzan nazioarteko I+G+b proiektuetan parte hartzeko aukera dute euskal enpresek.Deialdi honek, Eusko Jaurlaritzaren funtsen bidez, ondorengo gai-arloetan garaturiko proiektuak finantzatuko ditu: ingeniaritzarako modelaketa eta ekaien prozesaketa, gainazal berritzaileak, estaldurak eta interfazeak, errendimendu handiko compositeak, ekai funtzionalak, osasunerako aplikazioetan oinarrituriko teknologietan estrategia berriak eta fabrikazio aditiborako ekai edo materialak. 

 

Ekainaren 19an 

CITA EMPRENDE 

ETE, startup eta inbertitzaileen arteko hitzordua da: Berrikuntza Irekiaren klabean lankidetza-aukerak aztertzeko elkartu nahi dute, baita enpresetan intraekintzailetza sustatzeko ere.Helburu nagusia zubiak eraikitzea da mundu hauen artean, ez beti ondo konektatuak, dauden ETEetan berrikuntza eta dibertsifikatzea eta startup-etan hazkundea eta garapena errazteko.CITA|Emprendek inspirazio eta lanerako testuingurua errazten du ETE/startup konexioak estimulatzeko eta ezinbesteko beste eragile erabakigarri batzuekin harremanetan jartzeko, adibidez inbertitzaileekin eta ekintzailetza, berrikuntza eta eragiketa korporatiboen profesionalekin. 

Antolatzaileak: Adegi eta Diario Vasco 

 

BIND 4.0 OPEN SESSIONS. Tabakaleran Donostia 

Networking jardunaldia, euskal ETEen harremana sustatzeko BIND 4.0-n parte hartzen duten startup-ekin eta berauen konponbide berritzaileekin; horretarako eraldaketa digitaleko proiektuen garapena erraztuko da, berrikuntza irekiko plataforma ahaltsu honen esparruan. Euskal enpresa txiki eta ertainak, startup-ak eta berauen soluziobideak ezagutzeko eta horien arduradunekin elkarri eraginez jarduteko interesa dutenak, izango dira bertan. Cita Emprende-ren esparruan egingo da. 

Antolatzailea: Spri taldea 

 

Azaroaren 29ra arte 

INNOCÁMARAS PROGRAMAETE-ETAN BERRIKUNTZA BULTZATZEA  

Innocámaras Programak, Eskualde Garapenerako Europako Funtsak eta Bizkaiko Foru Aldundiaren Ekonomia eta Lurralde Garapenerako Sailak finantzatuta, ETEen lehiakortasuna hobetzen laguntzea du helburu, horretarako berrikuntza etengabearen aldeko kultura hartuz ekonomiaren hazkunde iraunkorra lortzeko. Eskaerak aurkezteko epea 2019ko azaroaren 29an amaituko da edo aurrekontua agortu arte. 

Antolatzaileak: Bilboko Merkataritza Ganbera, CCE, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia eta Lurralde Garapenerako Saila, eta FEDER 

 

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago