Innobasquek proposatzen duen berrikuntza-agenda Berrikuntzaren Euskal Agentziako erakunde bazkideen sareko ekitaldiez, jardunaldiez, sariez eta deialdiez hornitzen da, eta berrikuntzaren mugarri edo gertaera nagusiak erakusten ditu. 

Apirilaren 2tik 4ra

WIND EUROPE CONFERENCE & EXHIBITION. BECen, Bizkaia.

50 herrialdetako 300 erakusketari baino gehiago elkartuko dira azokan, eta aurten “Ekonomia garbia sortzea europar guztientzat” izango du goiburu.

Antolatzaileak: AEE, EVE-EEErekin eta Eusko Jaurlaritzarekin

 

Apirilaren 2an

ERALDAKETA DIGITALA: GAIXOAREN SEGURTASUNA eta LANEKO SEGURTASUNA

Gaixoaren segurtasunak garrantzi handia hartu du, laguntza-kalitatearen funtsezko osagaia baita, jasotako osasun-zainketetan seguru eta konfiantzaz sentitu nahi duten gaixo eta familientzat, baita osasun-laguntza seguru, eraginkor eta efizientea eskaini nahi duten kudeatzaile eta profesionalentzat ere. Azken urteotan, praktika klinikoan saihestu litezkeen gertaera kaltegarriak kontrolatu ahal izateko planak, ekintzak eta legegintza-neurriak proposatzeko estrategiak garatu dira. Jardunaldiaren helburua eremu honetan gauzatu den zenbait proiektu azaltzea da.

Antolatzailea: Health 2.0 Basque

 

Apirilaren 3an

ROBOTUNION  STARTUP-EN BILA ROBOTIKAREN EREMUAN: ZUREA DA HORIETAKO BAT? Gipuzkoako Teknologia Parkean

Topaketa honetan, RobotUnionek eskaintzen dizkien laguntza eta zerbitzuak ezagutu ahal izango dituzte robotika-sektoreko startup-ek eta ETEek beren ekintzailetza-ideiak merkaturatzeko. RobotUnion lehen Azelerazio Programa Paneuroparra da, robotika eremuko startup eta ETEetara zuzendua, bere bigarren Open Call egin duena etorkizuna duten startupen bila, programan parte har dezaten eta kapital libreko 223.000 euro eskuratzeko aukera izan dezaten emakida gisa. Jardunaldian zehar eta RobotUnionek bilatzen dituen startupen adibide gisa, Streaming bidez eta ingelesez, Nido Robotics eta Tendo-ren hitzaldia izango dugu, bi startup hauek RobotUnion programaren parte izatera igaro zirelarik lehen call-ari esker.

Antolatzaileak: TECNALIA Ventureseko Entrepreneurs’ Club, RobotUnion Azelerazio Programa Paneuroparra eta TECNALIA

 

Apirilaren 3an eta 4an

INSPIRA STEAM BUKATZEKO SAIOA. Bilbon eta Donostian

Leire Bilbao Innobasqueko zuzendari nagusiak parte hartuko du aurtengo Inspira STEAM edizioaren bukaerako ekitaldian; hilaren 3an izango da Deustuko Unibertsitatearen Bilboko campusean. Berarekin batera Bizkaiko Foru Aldundiko ordezkariak, Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultatekoak, BBK-koak, emakume mentoreak, ekimen honetan parte hartzen duten ikastetxeak eta neska-mutikoak izango dira.

Biharamunean Itziar Uribek, Innobasqueko proiektu-arduradunak, Donostiako ekitaldian parte hartuko du.

Antolatzailea: Deustuko Unibertsitatea

 

Apirilaren 4an

SMAPRO PROIEKTUA.  FABRIKAZIO ADIMENDUNERAKO (4.0) TEKNOLOGIA GAITZAILEAK. Aeronautikako Fabrikazio Aurreratuko Zentroan (AFAZ/CFAA). Bizkaiko Teknologia Parkea

Jardunaldi honen helburua fabrikazio adimendunerako (4.0) teknologia gaitzaileak azaltzea da. Prozesu hauetan buru dabiltzan beste aditu batzuekin batera (makina eta prozesuen) simulazio-teknologiak erakutsiko dira, modelizazio hibrido eta jarduera arineko plataforma bat konfiguratzeko datuen monitorizatze eta analisia, bere ramp-up eta diseinu-prozesuen eta  optimizazioa denboran eta kostuan, ekoizpenaren bizi-zikloa, eskakizun berrietara egokitzea eta kalitate- eta fidagarritasun-ratioen gehikuntza. AFAZ/CFAAn dauden makinei buruzko kasu praktikoak egingo dira: integratuta jorratuko dira eskuarki bananduta lan egin duten ikerketa eta ezagutzako bi arlo: makinen portaeraren eta fabrikazio-prozesuen funtsezko ezagutza eta datuen monitorizatze eta analisia. Ikerketa-eremuetan erabilia ereduen baliozkotze esperimentalerako eta industria-eremuan arazoak identifikatzeko.

 

 

Apirilaren 5ean

BIND 4.0 OPEN SESSIONS. Artium-en. Gasteiz

Networking jardunaldia, euskal ETEen harremana sustatzeko BIND 4.0-n parte hartzen duten startup-ekin eta berauen konponbide berritzaileekin; horretarako eraldaketa digitaleko proiektuen garapena erraztuko da, berrikuntza irekiko plataforma ahaltsu honen esparruan. Euskal enpresa txiki eta ertainak, startup-ak eta berauen soluziobideak ezagutzeko eta horien arduradunekin elkarri eraginez jarduteko interesa dutenak, izango dira bertan.

Antolatzailea: Spri taldea

 

Apirilaren 9an

REI JAUME I.A SARIAK ZIENTZIA, BERRIKUNTZA ETA EKINTZAILETZAREN ZERBITZURA. Iberdrola Dorrean, Bilbon

Rei Jaume I.a Sarien 30. urteurrena dela eta, elkarrizketa proposatzen da enpresaren eta zientzia- eta teknologia-sistemaren arteko lankidetzan sortzen diren arazoez eta konponbide posibleez, parte-hartzaileen esperientzia pertsonalaren ikuspegitik. Leire Bilbaok, Innobasqueko zuzendari nagusiak, moderatuko du mahai-ingurua: “Lankidetza: Zientzia eta enpresa. Etorkizun-aukerak”, eta bertan parte hartuko dutenak hauek izango dira: Iratxe Zuluaga, Ariadna Instruments-eko zuzendari nagusia; Javier Ormazabal, Velatiako eta Euskal Enpresarien Zirkuluko lehendakaria; Luis Liz-Marzán, Rei Jaume I.a Saria jasotakoa Oinarrizko Ikerketan 2016an; eta Iñigo Losada, Rei Jaume I.a Saria jasotakoa Ingurumenean 2018an. 

Antolatzailea: Rei Jaume I.a sariak 

 

Apirilaren 10ean

MARIANA MAZZUCATOREN HITZALDIA. Guggenheim Bilbao Museoan, Bilbo

Hitzaldi nagusia Mariana Mazzucatok emango du; ekonomialari ospetsua da, eta Berrikuntza Ekonomia eta Balio Publikoko irakaslea eta Institute for Innovation and Public Purposeko zuzendaria University College London-en eta RM Phillips Freeman Chair Berrikuntza Ekonomian Sussex-eko Unibertsitatean. Bizkaiko ahaldun nagusia, Unai Rementeria, bertan izango da. Topaketa hau Bizkaiko Foru Aldundiaren estrategiaren parte da lurraldea finantza-hub eta Europaren hegoaldean ekintzailetzaren erreferentzietako bat bihurtzeko.

Antolatzaileak: DBS, Deusto Business Alumni eta Bizkaiko Foru Aldundia

 

 

BERRIKUNTZA-JARDUNALDIA ETE-ENTZAT. Tknka, Errenteria (Gipuzkoa)

Berrikuntzari buruzko dibulgazio-jardunaldia, bereziki ETEetara zuzendua Aeronautika-sektoreko enpresak izango dira bertan eta I+G+b jardueretan duten esperientziaz hitz egingo dute, teknologia-eragileek gidaturiko ekimenez eta intereseko finantzaketa-tresnez, zuen berrikuntza-jarduerarako orientagarri izan daitezke eta. Tknika Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako Sailburuordetzak bultzaturiko zentroa da. Hitzaldien ondoren, bisita egingo da sektore aeroespazialari loturiko bere instalazioetara (Fab. Aditiboa, Composites, Industry 4.0).

Antolatzaileak: Hegan eta Tknika

 

Apirilaren 10-12an

XV METROMEET. CONFERENCIA EN METROLOGÍA INDUSTRIAL DIMENSIONAL. Bilbon

Programa funtsezko gai hauen inguruan egituratuko da: Metrologia Adimendunaren aplikazio errealak, Instrumentazio eta Kalibrazio aurreratua, Metrologia eta Industria 4.0 eta Metrologia Dimentsionaleko soluziobide berriak. Metromeet-en elkartuko dira sektorean nazioarteko proiekzio handieneko enpresetako (Innovalia Metrology, Autodesk, Capvidia, Tekniker, Zeiss, Novo Nordisk, Renishaw, CEA, Creaform, Topsolid edo Faro-ko) exekutibo eta ordekari nagusiak. Gainera, zentro hauetako ordezkariak eta ikertzaileak batuko ditu: PTB, MTC, Nottinghamgo Unibertsitatea, Errumaniako Legezko Metrologia Erakundea, Advanced Forming Research Centre, Antwerp-eko Unibertsitatea edo Ukrainiako Metrologia Zentro Nazionala. Innobasqueko bazkide erakundeek % 30eko beherapena izango dute.

 

Apirilaren 12ra arte

2i PLANA – BERRIKUNTZA ETA INBERTSIO AURRERATUA SUSTATZEKO LAGUNTZAK

Enpresen lehiakortasuna edozein arlotan (prozesua, produktua, antolaketa, parte-hartzea, merkatua, jabetzaren babesa) berrikuntza teknologikoko nahiz ez-teknologikoko proiektuen bidez hobetzea helburu duten jarduerak eta inbertsio aurreratuak, baldin eta erakundearen negozio-ereduarekin koherenteak badira eta eragin handia badute. Laguntza hauek dira Bizkaiko enpresentzat, 5-100 langile bitarteko plantilla badute, eta Industriaren, Garraioaren, Eraikuntzaren, Industriarekin lotutako zerbitzuen, Turismoaren eta Handizkako Merkataritzaren Sektoreetan badihardute.

Antolatzailea: Bizkaiko Foru Aldundia

 

Maiatzaren 3ra arte

BIZKAIA SORTZAILEA

  • Jarduera ekonomikoan gora egiten ari diren sektore berriak indartzeko laguntzak, betiere sormenaren industriari lotuak bere aplikazio-eremu guztietan. Programaren diru-laguntzak dira enpresa sortzaile bat sortzeko; existitzen den enpresa batean lehiakortasuna hobetzeko proiektuak garatzeko, negozio-ildo sortzaile berri bat dutenak eta enpresaren jarduera modu argian dibertsifikatzen dutenak badira, edo, bestela, proiektu bat dutenak, zeinak aurretik dagoen negozioaren eskalabilitatea edo produktuaren/zerbitzuaren estandarizazioa egiteko aukera ematen duen; lehendik zeuden enpresa sortzaileen kasuan, jada garatutako produktu sortzaileak nazioarteko merkatuetan sartzeko; eta enpresa sortzaileen fakturazioa edota enplegua eta gaitasun profesionalak hazteko proiektuak garatzeko.

Antolatzailea: Bizkaiko Foru Aldundia

 

Maiatzaren 6-7an

INTERGUNE 2019. Bilbao Exhibition Center-en (BEC) 

Enpresek eta nazioartekotzearen etorkizuneko profesionalek Intergune+ 2019-n dute hitzordua. Euskadin nazioartekotzearen bultzada errealitate bat da eta euskal enpresaren edo enpresen erronkei erantzungo zaie Intergune+2019-n. Euskadik nazioartekotzeko eskaintzen dituen laguntzak, zerbitzuak, soluziobide publiko eta pribatuak ezagutaraziko dira.

Antolatzailea: Spri taldea

 

Maiatzaren 7an

INSPIRA STEAM BUKATZEKO SAIOA Artium-en. Gasteiz

Alaitz Landaluze, Innobasqueko Politika zuzendariak, parte hartuko du Inspira STEAMen aurtengo edizioaren itxieran maiatzaren 7an. Berarekin batera Arabako Foru Aldundiko ordezkariak, Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultatekoak, BBK-koak, emakume mentoreak, ekimen honetan parte hartzen duten ikastetxeak eta neska-mutikoak izango dira.

Antolatzailea: Deustuko Unibertsitatea

 

Maiatzaren 14ra arte

ARGAZKIGINTZA-LEHIAKETA: ARBEL MATEMATIKOAK

Bere hamargarren urteurrena dela eta, Basque Center for Applied Mathematics-ek (BCAM) argazki-lehiaketa antolatu du arbel matematiko baten argazkirik originalena bilatzeko. Lehiaketan parte hartuko dute 2019ko martxoaren 14 eta maiatzaren 14 artean Twitterren argitaraturiko irudiek hashtag honekin ##BCAM10years eta hau aipatuz @@BCAMBilbao. Ekainaren 10ean emango da ezagutzera argazki irabazlea.

Antolatzailea: BCAM

 

Maiatzaren 21era arte

INNOBIDEAK PRESTAKUNTZA 

2019rako proposamena ETEen premia edo beharrizanetara hurbiltzen da; erakundeen gogoeta-gai diren alderdi berriak jorratuko ditu eta, formakuntzaren bidez, erantzun egokiak emateko tresnak eta baliabideak erakutsiko ditu. Prestakuntza doako programa da, estrategia, bezero, pertsona, gizarte, berrikuntza eta emaitzei buruzko 16 gai proposatzen dituena. 

Antolatzaileak: SPRI Taldea eta Euskalit

 

BIKAINTEK 2019: DOKTOREGO INDUSTRIALAK EGITEKO ETA IKERTZAILEAK HARTZEKO LAGUNTZAK

Jarduketa hauetarako laguntzak deitzen dira: doktore-titulua duten pertsonen kontratazioa, entitate onuradunek garatuko dituzten I+G proiektuetan lan egiteko; baita Industria-doktoregaiak prestatzea, prestakuntzan dauden ikertzaileen lan-kontratuak batera finantzatuz, 2020ko ZTBParen espezializazioko arloen barruan industria-ikerketako proiektu batean parte har dezaten, zeina haien doktorego-tesiaren esparrua izango baita.                

Antolatzailea: Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Azpiegituretako Saila

 

Ekainaren 4tik 6ra

+ INDUSTRY. Bilbao Exhibition Center-en (BEC)

1.400 enpresa hornitzailek baino gehiagok soluziobiderik onenak eskainiko dituzte ondorengo sektoreetako prozesu eta hornikuntzetan: aeronautika, automobilgintza, ekipo-ondasunak, eraikuntza metalikoak, energia & utilities, trenbideak, ingeniaritzak, makina-tresna, ontzigintza, petrokimikoa, siderurgia, garraio & azpiegiturak, uren tratamendua eta hondakinak, baita banaketa-kanal guztiak ere: industria-hornikuntzako biltegiak, burdineria-kooperatibak, erosketa-taldeak, besteak beste.

 

Ekainaren 5 eta 6an 

WORKINN. Bilbao Exhibition Center-en (BEC)

Industria-enpleguko foroa, batez ere sektoreko profesionalarentzat da, jardunean baina lanez aldatzeko asmoz dagoenarentzat, edo langabezian eta lanean hasi nahian dagoenarentzat. Ekintzailetza-ekimenak eta enpresa-sorkuntzak ere Foroaren edukiaren parte dira, eta sektore eta jarduera osagarri gisa jorratuko dira.

Antolatzailea: BEC

 

Ekainaren 18ra arte

M-ERA.NET

Deialdi honen bidez, makro, mikro eta nano eskalan ekai edo materialen teknologian eta ingeniaritzan nazioarteko I+G+b proiektuetan parte hartzeko aukera dute euskal enpresek. Deialdi honek, Eusko Jaurlaritzaren funtsen bidez, ondorengo gai-arloetan garaturiko proiektuak finantzatuko ditu: ingeniaritzarako modelaketa eta ekaien prozesaketa, gainazal berritzaileak, estaldurak eta interfazeak, errendimendu handiko compositeak, ekai funtzionalak, osasunerako aplikazioetan oinarrituriko teknologietan estrategia berriak eta fabrikazio aditiborako ekai edo materialak. 

 

Ekainaren 19an

CITA EMPRENDE

ETE, startup eta inbertitzaileen arteko hitzordua da: Berrikuntza Irekiaren klabean lankidetza-aukerak aztertzeko elkartu nahi dute, baita enpresetan intraekintzailetza sustatzeko ere. Helburu nagusia zubiak eraikitzea da mundu hauen artean, ez beti ondo konektatuak, dauden ETEetan berrikuntza eta dibertsifikatzea eta startup-etan hazkundea eta garapena errazteko. CITA|Emprendek inspirazio eta lanerako testuingurua errazten du ETE/startup konexioak estimulatzeko eta ezinbesteko beste eragile erabakigarri batzuekin harremanetan jartzeko, adibidez inbertitzaileekin eta ekintzailetza, berrikuntza eta eragiketa korporatiboen profesionalekin.

Antolatzaileak: Adegi eta Diario Vasco

 

BIND 4.0 OPEN SESSIONS. Tabakaleran. Donostia

Networking jardunaldia, euskal ETEen harremana sustatzeko BIND 4.0-n parte hartzen duten startup-ekin eta berauen konponbide berritzaileekin; horretarako eraldaketa digitaleko proiektuen garapena erraztuko da, berrikuntza irekiko plataforma ahaltsu honen esparruan. Euskal enpresa txiki eta ertainak, startup-ak eta berauen soluziobideak ezagutzeko eta horien arduradunekin elkarri eraginez jarduteko interesa dutenak, izango dira bertan. Cita Emprende-ren esparruan egingo da. 

Antolatzailea: Spri taldea

 

Azaroaren 29ra arte

INNOCÁMARAS PROGRAMA: ETE-ETAN BERRIKUNTZARAKO LAGUNTZA

Innocámaras Programak, Eskualde Garapenerako Europako Funtsak eta Bizkaiko Foru Aldundiaren Ekonomia eta Lurralde Garapenerako Sailak finantzatuta, ETEen lehiakortasuna hobetzen laguntzea du helburu, horretarako berrikuntza etengabearen aldeko kultura hartuz ekonomiaren hazkunde iraunkorra lortzeko. Eskaerak aurkezteko epea 2019ko azaroaren 29an amaituko da edo aurrekontua agortu arte. 

Antolatzaileak: Bilboko Merkataritza Ganbera, CCE, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia eta Lurralde Garapenerako Saila, eta FEDER

 

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago