Innobasquek proposatzen duen berrikuntza-agenda Berrikuntzaren Euskal Agentziako bazkide diren erakundeen sareko ekitaldiez, jardunaldiez, sariez eta deialdiez hornitzen da, eta berrikuntzaren mugarri edo gertaera nagusiak erakusten ditu. 

Martxoaren 21ean                                                                                                  

INDUSTRIA-OSAGAI ZIBERSEGURUEN GARAPENA ETA ZIURTAPENA. Arrasaten (Gipuzkoa)

Jardunaldian laguntzen eta parte hartzen izango da Basque Cybersecurity Centre, Euskadin zibersegurtasuna sustatzeko Eusko Jaurlaritzak izendaturiko erakundea; baita ZIUR ere, Industria Zibersegurtasunerako Zentroa, duela gutxi Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatua. Euskal enpresen egungo premiak eta erronkak jorratuko dira, eta produktu edo zerbitzu ziberseguruak garatzeko gakoak emango dira, arauzko eskakizunak beteta betiere. Jardunaldiak industria-zibersegurtasunaren alderdi espezifikoetan jarriko du arreta, hor sartuta arautze-esparruak, estandarrak eta garapen-metodologiak. Honela, Security-by-design kontzeptuari jarraituz produktu bat garatzeko prozesuan zibersegurtasuna sartzeko erronkak eta onurak ezagutu ahal izango dituzte bertaratzen diren enpresek. Paradigma honetan esperientzia zabala du Ikerlanek, eta diseinuaren hasierako faseetatik segurtasun-neurriak sartzea eskatzen du. GAIA Klusterreko enpresek beren esperientzia azalduko dute industriarako soluziobideen garapen eta aplikazioan eta hauek industria-antolakundeetan sartzen laguntzerakoan.

Antolatzaileak: Ikerlan eta Gaia Klusterra

 

Martxoaren 21era arte

MANUNET 2019 DEIALDIA

Euskal enpresek aukera dute fabrikazioan nazioarteko ikerketa-proiektuetan parte hartzeko, Eusko Jaurlaritzaren finantzaketarekin. Fabrikazioan ikertzeko arlo edo eremu guztietara dago irekita deialdia. Alemania, Asturias (ES), Gaztela eta Leon (ES), Katalunia (ES), Euskadi (ES), Gelderland (ND), Irlanda, Luxenburgo, Nafarroa (ES), Overijssel (ND), Piemonte (IT), Errumania, Errusia, Turkia eta Valonia (BE) eskualdeek hartuko dute parte deialdi honetan. Aurre-proposamenak aurkezteko azken eguna martxoaren 21a da. 

 

Martxoaren 26an

NIRE ENPRESARENTZAT DATUAK BALIO BIHURTZEKO ERRONKA. Donostian

Sortzen eta metatzen den datu-multzoa esponentziala da, baina hau ez da aski. Baliozkoak izan daitezen, informazio honen tratamenduan lagunduko diguten tresna berrietan pentsatu behar dugu. Gakoa da nola lortu, antolatu eta tratatu datuak, eta behar beste garaturiko analisi-gaitasuna izatea horiekiko ondorioak atera eta enpresa-erabakiak hartzeko. Analisi-teknika hauen aplikazioak hobekuntzak ekar ditzake prebentzio eta predikziorako mantentze-lanean, ekoizpen-gaitasunean, produktu eta zerbitzu-kalitatean, kontsumoen eta baliabideen optimizazioan, …
Jardunaldian zehar, eta gai hauei dagokienez, adituek honelako kontzeptuak landuko dituzte: Big Data, Machine Learning, Adimen Artifiziala, Zibersegurtasuna, Legeria,… horien aplikazioaren benetako adibideekin.

 Antolatzaileak: SPRI, Miramon Enpresa Digitala eta Gipuzkoako Bazkundea

 

Martxoaren 27an

INDUSEC 2019: INDUSTRIARAKO ZIBERSEGURTASUNA

Biltzarra industria-inguruneetan Zibersegurtasunari buruzko ideiak, esperientziak eta arrakasta-kasuak trukatzeko foroa izango da. Gaian adituak direnen hitzaldien bidez, honelako inguruneetan gaur egun ohikoenak diren eraso-motak azalduko dira eta, batez ere, arrisku horietatik babesteko edo horiek minimizatzeko dauden teknikak. Industria-enpresen euren aldetik benetako kasuak ere azalduko dira, eta lehen eskutik ezagutu ahal izango dira sektorean dauden arazoen hurbileko eta antzeko esperientziak. 

Antolatzaileak: SPRI eta Garaia Empresa Digitala

 

Martxoaren 28an

BIND 4.0 OPEN SESSIONS. BIC Bizkaian. Zamudio

Networking jardunaldia euskal ETEen eta BIND 4.0-n parte hartzen duten startup-ekin eta berauen konponbide berritzaileekin harremana sustatzeko; horretarako eraldaketa digitaleko proiektuen garapena erraztuko da, berrikuntza irekiko plataforma ahaltsu honen esparruan. Euskal enpresa txiki eta ertainak, startup-ak eta berauen soluziobideak ezagutzeko eta horien arduradunekin elkarri eraginez jarduteko interesa dutenak, izango dira bertan.

Antolatzailea: Spri taldea

 

Apirilaren 2an

ERALDAKETA DIGITALA: GAIXOAREN SEGURTASUNA eta LANEKO SEGURTASUNA

Gaixoaren segurtasunak garrantzi handia hartu du, laguntza-kalitatearen funtsezko osagaia baita, jasotako osasun-zainketetan seguru eta konfiantzaz sentitu nahi duten gaixo eta familientzat, baita osasun-laguntza segurua, eraginkorra eta efizientea eskaini nahi duten kudeatzaile eta profesionalentzat ere. Azken urteetan, praktika klinikoan saihestu litezkeen gertaera kaltegarriak kontrolatu ahal izateko planak, ekintzak eta legegintza-neurriak proposatzeko estrategiak garatu dira. Jardunaldiaren helburua da eremu honetan gauzatu den zenbait proiektu azaltzea.

Antolatzailea: Health 2.0 Basque

 

Apirilaren 5ean

BIND 4.0 OPEN SESSIONS. Artium-en. Gasteiz

Networking jardunaldia euskal ETEen eta BIND 4.0-n parte hartzen duten startup-ekin eta berauen konponbide berritzaileekin harremana sustatzeko; horretarako eraldaketa digitaleko proiektuen garapena erraztuko da, berrikuntza irekiko plataforma ahaltsu honen esparruan.<0} Euskal enpresa txiki eta ertainak, startup-ak eta berauen soluziobideak ezagutzeko eta horien arduradunekin elkarri eraginez jarduteko interesa dutenak, izango dira bertan.

Antolatzailea: Spri taldea

 

Apirilaren 10-12an

XV METROMEET. INDUSTRIA-METROLOGIA DIMENTSIONALEAN BILTZARRA. Bilbon.

Programa funtsezko gai hauen inguruan egituratuko da: Metrologia Adimendunaren aplikazio errealak, Instrumentazio eta Kalibrazio aurreratua, Metrologia eta Industria 4.0 eta Metrologia Dimentsionaleko soluziobide berriak. Metromeet-en elkartuko dira sektorean nazioarteko proiekzio handieneko enpresetako (Innovalia Metrology, Autodesk, Capvidia, Tekniker, Zeiss, Novo Nordisk, Renishaw, CEA, Creaform, Topsolid edo Faro-ko) exekutibo eta ordekari nagusiak. Gainera, zentro hauetako ordezkariak eta ikertzaileak batuko ditu: PTB, MTC, Nottinghamgo Unibertsitatea, Errumaniako Legezko Metrologia Erakundea, Advanced Forming Research Centre, Antwerp-eko Unibertsitatea edo Ukrainiako Metrologia Zentro Nazionala. Innobasqueko bazkide erakundeek % 30eko beherapena izango dute.

  

Maiatzaren 21era arte

INNOBIDEAK PRESTAKUNTZA 

2019rako proposamena ETEen premia edo beharrizanetara hurbiltzen da; erakundeen gogoeta-gai diren alderdi berriak jorratuko ditu, eta, formakuntzaren bidez, erantzun egokiak emateko tresnak eta baliabideak erakutsiko ditu. Prestakuntza doako programa da, estrategia, bezero, pertsona, gizarte, berrikuntza eta emaitzei buruzko 16 gai proposatzen dituena. 

Antolatzaileak: SPRI Taldea eta Euskalit

 

Ekainaren 5 eta 6an 

WORKINN. Bilbao Exhibition Center-en (BEC)

Industria-enpleguko foroa, batez ere sektoreko profesionalarentzat da, jardunean baina lanez aldatzeko asmoz dagoenarentzat, edo langabezian eta lanean hasi nahian dagoenarentzat. Ekintzailetza-ekimenak eta enpresa-sorkuntzak ere Foroaren edukiaren parte dira, eta sektore eta jarduera osagarri gisa jorratuko dira.

Antolatzailea: BEC

 

Ekainaren 19an

CITA EMPRENDE

ETE, startup eta inbertitzaileen arteko hitzordua da: Berrikuntza Irekiaren klabean lankidetza-aukerak aztertzeko elkartu nahi dute, baita enpresetan intraekintzailetza sustatzeko ere. Helburu nagusia zubiak eraikitzea da mundu hauen artean, ez beti ondo konektatuak, dauden ETEetan berrikuntza eta dibertsifikatzea eta startup-etan hazkundea eta garapena errazteko. CITA|Emprendek inspirazio eta lanerako testuingurua errazten du ETE/startup konexioak estimulatzeko eta ezinbesteko beste eragile erabakigarri batzuekin harremanetan jartzeko, adibidez inbertitzaileekin eta ekintzailetza, berrikuntza eta eragiketa korporatiboen profesionalekin.

Antolatzaileak: Adegi eta Diario Vasco

 

Apirilaren 5a

BIND 4.0 OPEN SESSIONS. Tabakaleran Donostia

Networking jardunaldia euskal ETEen eta BIND 4.0-n parte hartzen duten startup-ekin eta berauen konponbide berritzaileekin harremana sustatzeko; horretarako eraldaketa digitaleko proiektuen garapena erraztuko da, berrikuntza irekiko plataforma ahaltsu honen esparruan. Euskal enpresa txiki eta ertainak, startup-ak eta berauen soluziobideak ezagutzeko eta horien arduradunekin elkarri eraginez jarduteko interesa dutenak, izango dira bertan.

Antolatzailea: Spri taldea

 

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago