Joan zen otsailaren 14tik, SIKE-Social Innovation Through Knowledge Exchange europar proiektua Ebaluatzeko Euskal Batzordeko kide da Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentzia. Ekimena, Europar Batasuneko Erasmus+ Ezagutza Itunen Programako parte da, gizarte-trebetasun ekintzaileak sustatzen ditu eta gizarte-berrikuntza bultzatzen du unibertsitatean ezagutza-trukearen bidez, itunak sortuz enpresen, herri-administrazioen, gizarte zibileko erakundeen eta tokiko taldeen artean. 

SIKEren parte dira Kroazia, Alemania, Portugal, Erresuma Batu eta Espainiako bost eskualdetako berrikuntza-ekosistemak. Euskadin jardunbide egokien bi kasu hautatu dira, inpaktua duten gizarte-berrikuntzako euskal proiektuak, Koopera eta Deustuko Unibertsitatearen Egitezko Ekintzailetzako Master Duala, sakon aztertzeko eta SIKEk sustatzen duen trukean ezagutarazi ahal izateko. Innobasquek, Adegi, Improve Change, BEAZ, BBK Fundazio eta Elkar-Lan-ekin batera, arrakasta-kasu hauen aukeraketa ebaluatu eta identifikatu du. 

Euskadin, Deustuko Unibertsitateak eta Business Innovation Brokers-ek sustatzen dute SIKE, proiektuko bazkideak baitira honako hauekin batera: Glasgow Cadelonian University, SIX, Social Innovation Lab, The Melting Pot, Technische Universität Dortmund, Universidade de Aveiro, Social Impact Lab, Santa Casa da Misericordia da Lisboa eta VERN University of Applied Sciences.

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago