Urdaneta ikastetxeko Giskard Reventlov taldea hautatu dute Global Innovation Award-en nazioarteko fasean parte hartzeko, mundu osoko beste 200 talderekin batera. Adituen epaimahai batek hautatuko ditu laster horietako 20 talde ekainaren 30etik uztailaren 2ra Kaliforniara (Estatu Batuetara) joan daitezen, han lehiaketa honen finalean parte hartzeko. Global Innovation Award-ek FIRST Lego Leaguen lantzen diren zientzia-proiektuetan aurkezturiko konponbide berritzaileak saritzen ditu, eta FLL STEAM hezkuntza-programa bat da, Euskadin Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziak antolatzen duena. 

Urdanetako taldea joan zen otsailean FIRST Lego Leagueren euskal finalean saritu zuten bere robot eta zientzia-proiektuagatik, proposamen originala egin baitzuten, Europako Espazio Agentziaren oniritzia duena, han kontrastatu dutelarik beraien ideia. Agar-agar alga-hautsa erabiltzea proposatu dute, espazioan astronautek kontsumitzen duten janaria solidotzeko, horrela nabarmen hobetuz zaporea eta barietatea. Hornigaiak aluminiozko ontzietan sartzeko aukera ere ematen du, berotzeko prest, horrela murriztuz espazio-ontzian hartzen duten lekua. Proiektu honen bideragarritasuna dela-eta, Urdanetako Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasleak izan dira Espainiak nazioarteko lehiaketara aurkeztu dituen hiru taldeetako bat. 

Euskal taldeaz gain, beste bi sailkatuak hauek izan dira: Eureka Team, Bellaterrakoa, FIRST Lego League Barcelona–UABeko parte-hartzailea; eta Las Acacias BOT, Vigokoa, FIRST Lego League Galiciako parte-hartzailea. Hirurak hautatu dituen epaimahai adituan zeuden Monzon eta Florian Bagot, Airbus-ekoak eta Madrilgo Unibertsitate Politeknikoan epaileak; Lluís Gesa, Institut d’Estudis Espacials de Catalunya-koa eta Universitat Autònoma de Barcelonako Epaileen arduraduna; eta Francesc Sabaté, Universitat Politècnica de Catalunya-koa eta FIRST LEGO Leagueko Epaileen arduraduna Bartzelonako hainbat lehiaketatan.

 

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago