“Hau ez da emakume edo gizon kontua, baizik eta aniztasuna konbinatzearen eta pertsona bakoitzaren onena ustiatzearen kontua, aukera berdinak eskainiz batzuei eta besteei”, adierazi zuen atzo Lola Elejaldek, Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziako Prospektiba eta Nazioartekotzeko zuzendariak; hain zuzen ere, “Deustuko Ingeniaritzako Topaketa Profesionalak: Emakume ingeniariaren rola zuzendaritzan” jardunaldietan hitz egin zuen, Deustuko Unibertsitateak antolaturik Bilboko campusean egin direlarik.

Elejaldek esan zuen: “zenbait aurreiritzi eta estereotipoz gain, lan-erronkei aurre egiteko orduan emakumeoi atzera eragiten diguna geure autoeskakizuna da. Eta horrek eramaten gaitu adin goiztiarragoetan ere ikasketa “zailtzat” jotakoak egiteko geure gaitasuna zalantzan jartzera”. Horri eransten badiogu ingeniaritzen eta teknologiaren aplikazio praktikoaren eta, adibidez, pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko bere erabilgarritasunaren ikuspegi partziala, emakume ingeniari gutxiago egotea da emaitza.

Elejalderekin batera, ingeniari eta zuzendari gisa beren esperientzia partekatu zuten Silvia Balmasedak, Idom-eko Proiektuen zuzendariak; Izaskun Alonsok, Sidenor I+G Proiektuen zuzendariak; eta Mª Luz Guenagak, Deustuko Unibertsitateko ikertzaile, irakasle eta Inspira STEAM proiektuaren zuzendariak.

 

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago