Otsailaren 16an Gasteizko Europa jauregian izango den FIRST Lego League Euskadi-ren finala baino hilabete lehenago, MONDRAGON Korporazioak MikroFLL MONDRAGON-Innobasque egingo du, aurretiko lehiaketa ez-sailkatzailea 200 ikaslerentzat. Topaketa honek final handirako prestatzen ditu taldeak eta datorren urtarrilaren 19an izango da Mondragon Unibertsitateak Arrasaten (Gipuzkoan) duen Goi Eskola Politeknikoan.

MikroFLL MONDRAGON-Innobasque FIRST LEGO League Euskadiren parte da, eta hau Innobasquek bultzatzen du, Euskadin erreferentzia den STEAM (ingeleseko siglen arabera, zientzia, teknologia, ingeniaritza, arteak eta matematika) hezkuntzako programa bat, euskal gazteen artean zientzia, teknologia eta berrikuntzarekiko interesa sustatzen duena.

Lehiaketa hau MONDRAGON Korporazioak eta Innobasquek sustatzen dute, eta lankidetza-ariketa da hainbat eratako erakundeen artean, etorkizuneko profesionalei enpresa, ikerketa eta formakuntza munduko kooperatiben eguneroko lana ezagutzeko aukera ematen diena.

Parte hartuko duten ia 200 ikaslek 20 taldetan egingo dute, ikastetxe hauetatik datozelarik: Arrasateko Arizmendi Ikastola, Bergarako Mariaren Lagundia, Donostiako Axular Lizeoa, Barakaldoko El Regato Ikastetxea, Bilboko Trueba ikastetxea, Gasteizko Egibide eta Urkide ikastetxea, Arabako TecnoClub Elburgoko taldea, Oñatiko Zuazola Larrañaga Institutua eta Bilboko Jesus Maria ikastetxea. Horiek guztiek beren proiektuen egoera aztertu ahal izango dute test bidez; aurten, parte hartzen duten gainerako 98 herrialdeetan bezalaxe, soluziobide berritzaileak proposatu beharko dituzte espazioan jendearen bizimodua errazteko.

FIRST LEGO League Euskadi

Aurretiko honen ondoren, otsailean 1.500 ikasle inguru elkartuko dira Arabako hiriburuan zientzia-proiektuen defentsa egiteko eta diseinatu eta programatu dituzten roboten trebetasunak erakusteko. Han izango dute zain lehiaketaren arima ere: 200 pertsona, beren borondatez ekimen zirraragarri honen antolaketan parte hartzen dutenak. Zuk ere lan boluntario honetan lagundu nahi baduzu, esteka honen bidez eman dezakezu izena.

 

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago