2016an, Eustat-en arabera, 2016an berritzaile gisa agertu ziren enpresen %34. Hala ere, duela gutxi AENOR-en eta Innobasqueren artean lankidetzan egindako azterketaren arabera, % 75 agertzen da berritzaile. Alde edo desberdintasun hori da, batez ere, enpresa asko ez daudelako terminoekin sentsibilizaturik eta berrikuntza-jarduera, egon arren, ez delako azaleratzen. Datu hau garrantzitsua da, jarduera-mota bat bultzatzeko lehenik ezagutu edo aitortzen jakin behar baita.

AENOR-ek eta Innobasquek lankidetza-hitzarmen bat egin zuten duela urtebete, berrikuntza-maila ezagutzen laguntzeko enpresei, eta dauden estatistiketatik informazio aurreratua lortzeko.

Inkestaturiko euskal enpresa hauen % 75ek egin du berrikuntzaren bat azken hiru urteotan, bereziki teknologia-berrikuntzak.

Enpresen % 69k teknologia-berrikuntzaren bat egin zuen; % 57k, berriz, teknologikoa ez den berrikuntzaren bat egin zuen. Enpresen % 33k bakarrik sartu zuen merkaturatze edo marketinari loturiko berrikuntzaren bat. Azken hau hobekuntza-arlo bat da, Innobasqueren Berrikuntza Txostenaren azken edizioan ere identifikatua, zeren eta, txostenak dioenez, ETEek egiten duten berrikuntza ─bereziki marketinari, antolaketa- eta negozio-ereduei dagokiena─ da berrikuntzarako erronkarik handiena Euskadin.

Innobasqueren eta AENOR-en artean elkarlanean egindako azterketak azpimarratzen du inkestaturiko enpresen % 63k berrikuntza egitea aurreikusten duela datorren urtean.

Bestalde, enpresa ertainak, 100 eta 249 langile artekoak, dira berrikuntza gehien egiten dutenak, eta gehien bat beren barne-baliabideekin egiten dute.

Zerbitzu- eta industria-sektoreak dira berritzaileenak Euskadin, enpresa berritzaileen % 79 eta % 78 dituztelarik, hurrenez hurren. Industriaren kasuan, % 75ek teknologia-berrikuntzak egin zituen, eta % 54k teknologikoak ez diren berrikuntzak.

Industria-sektorea I+G gastuan ere nabarmentzen da, bere enpresen % 51k I+G jarduerak egiten baititu barruan.

 

 

 

 

 

 

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago