Batzuetan eztabaida sortzen da berrikuntza teknologikoaren edo ez-teknologikoaren garrantziaz. Zalantzarik gabe, bien konbinazioak emaitza hobeak ematen ditu. Ondorengo proposamenek norabide honetan aurrera egiteko inspirazioa ematen dute. 

 

Azaroaren 20-21a

II. ikastaroa: exploitation manager-aren zeregina H2020 proiektuak prestatu eta gauzatzeko

Antolatzailea: Innobasque

Innobasqueren egoitzan

H2020 Programarako proposamenen prestakuntza eta kudeaketaren funtsezko zikloa era praktikoan berrikusiko da, parte-hartzaileei jarduketen eta gomendioen protokolo bat emanez arrakastaz eta eraginkortasunez zuzen parte hartzeko. 

Librecon

Antolatzailea: ESLE, Euskadiko Teknologia Libreko eta Ezagutza Irekiko Enpresen Elkartea eta Deutsche Messe

Bilbon

Open sektorearen topaketa-gune garrantzitsua: Open Source eta teknologia irekien sektoreko markak, teknologiak eta punta-puntako hizlariak; ekonomiaren sektore estrategikoetan (industrian, finantza-sektorean edo herri-administrazioan) horien aplikazioa aztertuko du ekitaldiak, ikuspegi praktikotik.

 

Azaroaren 20a

Towards safe and low cost high performance Na-O2 batteries

Antolatzailea: CIC Energigune

Gasteizen

Parte-hartzea doakoa da, baina lekua mugatua denez, beharrezkoa da aurrez erregistratzea posta elektronikoz honako helbide honetan: [email protected]

 

Sustainable Fashion by BIAAF & British Council

Antolatzailea: BIAAF

Bilbon

British Council-ek antolaturiko moda iraunkorreko workshop-ak erreferente bat dira Europan, eta lehen aldiz Bilbon antolatu dira BIAAF, British Council, BIDC eta BBKren arteko itunari esker. Hona hemen hizlariak: Elisa Palomino (BA Fashion Print Pathway Leader at Central Saint Martin’s) eta Kendall Robins (Architecture, Design and Fashion Acting Senior Programme Managerat the British Council).

 

Gosari Teknologikoa: mugikortasun iraunkorra

Antolatzailea: Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea

Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean

Jardunaldi honen helburuak dira: Parkeko enpresak eta profesionalak hurbiltzea, Eusko Jaurlaritzaren mugikortasun elektrikoaren Plan Integrala, eta partikularren, enpresen eta herri-administrazioaren artean ibilgailu elektrikoaren erabilera sustatzea, azken berrikuntzak automobil elektrikoaren teknologian eta eskatzen duen azpiegituran, eta bus-sharing BusUp proiektuari buruzko argibideak. Gainera, azaroaren 20tik 22ra, 9:30etik 18:00etara, aukera izango dugu teknologia hauek probatzeko hainbat automobil hibrido eta elektrikotan.

 

Azaroaren 23a

Pitch&Pintxo. Fesia kasua: IKTUSA izandakoen bizi-kalitatea hobetzeko crowdfundinga

Antolatzailea: Tecnalia Ventures

Gipuzkoako Teknologia Parkean

Tecnalian jaio eta Tecnalia Ventures-ek inbertsiorako prest jarritako negozio bihurturiko aktibo teknologiko batetik sortua, Fesiaren jarduera da iktusa izandakoak birgaitzeko estimulazio elektriko funtzionaleko gailuak garatu eta merkaturatzea. Duela gutxi 772.000 euro metatu ditu joan zen ekainean Capital Cell crowdfunding plataformaren bidez abiarazitako inbertsio-erronda batean. Izen-emateak esteka honetan.

  

Azaroaren 26a

Basque Industry 4.0. The Meeting Point 2018

Antolatzailea: SPRI

Bilbon

Ekitaldi multidiziplinarra, non uztartzen diren estrategia, iritziak, teknologia, esperientziak eta tailerrak, baita harremanak sustatu ere, horrek gai egiten duelarik edozein sektoretako enpresentzat. Interesgarria da unibertsitate, teknologia-zentro, aholkularitza eta ingeniaritzako enpresentzat, herri-administrazio eta industria-eremura orientaturiko zerbitzu-enpresentzat, eta, azken batean, laugarren industria-iraultzari dagozkion alderdiak lehen eskutik ezagutu nahi dituzten pertsona guztientzat.

  

Azaroaren 27 eta 28a

Go Mobility: Basque Sustainable Mobility Industry Exhibition

Irunen

Antolatzaileak: Antolatzailea: FICOBA-Gipuzkoako Azoka Esparrua, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Azpiegitura Sailaren laguntzaz.

GO Mobility Europa hegoaldean mugikortasun iraunkor eta energia-metaketako industriaren topagune profesionala da. Azoka honen helburua da Europa mailan mugikortasun iraunkor eta adimendunaren berrikuntzen eta aurrerapenen erakusleiho izatea, premia eta erronken arteko trukeen eszenatoki izatea, baita mugikortasun iraunkor eta adimendunari buruzko produktuen eta konponbideena ere, eta industriarako mugikortasun iraunkor eta adimendunaren eragina eta aukerak zabaltzea, ingurumen-iraunkortasuna sustatzea eta talentua erakartzea, besteak beste.

 

Azaroaren 29a

Berpiztu Innobasque 2020: berrikuntzaren bultzada Euskadin

Antolatzailea: Bizkaiko Industria Ingeniarien Elkargo Ofiziala

Bilbon

Innobasqueko zuzendari nagusiak, Leire Bilbaok, Innobasqueren Plan Estrategikoaren eguneratzea zerk eragin duen azalduko du, 2020rako bere erronka delarik Euskadiko erakunde berritzaileen, bereziki ETEen, kopurua gehitzea. Hauek enpresa-ehunaren % 99 dira eta, beraz, beraien berrikuntza-maila gehitzeak eragin handia izango du euskal ekonomian. Bertaratzeko, aurrez izena eman behar da Elkargoaren webgunearen bidez.

 

Abenduaren 31ra arte

Zabalik da “Inplantalariak – Aholkulari teknologikoak” programa

Antolatzaileak: SPRI – Enpresa Digitala – Euskadi Innova 

Enpresa-digitalizatzea bultzatzeko, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Azpiegituretako Sailak, SPRI Enpresa Garapeneko Euskal Agentziaren bidez, Inplantalari garatu du, aholkulari teknologiko neutral eta doakoa, autonomoei eta 10 enplegatu baino gutxiagoko Euskal mikroETEei era errazean teknologiez baliatzen lagunduko diena.

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago