Estudios Durero, Symplio, Orbea, Koopera eta NEM Solutions berrikuntzaren bost arrakasta-kasu dira negozio-ereduetan. Innobasqueren eskutik, horien arduradunek urriaren 25ean Bilbon izango den jardunaldian azalduko dute zein diren erabili dituzten gakoak eta tresnak beren enpresak hazarazteko negozio-ereduan berrikuntzaren bidez.
Urriaren 19tik azaroaren 11ra
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Astea 2018
Euskadin
Koordinatzailea: Innobasque
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Astea zientziaren gizarte-komunikazioko ekitaldirik handienetako bat da, 2001. urtetik hona Euskadin nahiz Europan ospatzen dena. Zientzia-dibulgazioko ekinbide garrantzitsu honen helburua gizarteari eta iritzi publikoari Euskadik zientzia eta teknologian dituen gaitasun eta ahalmenak ikusaraztea izaten da, eta zientzia eta berrikuntzarako gizarte-ingurune egokiagoa sortzea, produkzio-ereduaren aldaketarantz eta ezagutzan oinarrituriko gizarterantz aurrera egiten lagunduko diguna.
Urriaren 22an
Topagunea Estrategia
Antolatzailea: Estrategia Empresarial
Donostian
Zera aztertuko da, zer ekarpen egin diezaioketen enpresa-munduari goi-mailako kirol-lehiaketetan lorturiko esperientziak eta kirolariek garaturiko talentuak eta balioek, behin kirola utzi eta gero. Izen-emateak webgunean ([email protected]) edo telefonoz (944 274 446).
5G teknologia, ETEentzako onurak eta negozio-aukerak 4.0 Industrian eta IoT-en
Antolatzailea: Bilbao Ekintza
Bilbon
5G teknologia da komunikazioen etorkizuna, eta zenbait onura dakartza berekin: abiadura handiagoa, latentzia txikiagoa, energia-eraginkortasuna edo D2D (Device-to-Device) komunikazioak, gauzen internet eta 4.0 industria hedatu eta onartzeko aukera eskaintzen dutenak. Saioan gogoeta egingo da teknologia honek eskaintzen dituen negozio-aukera ugariez. Jardunaldi hau Euskalit-ek antolatzen duen Kudeaketa Aurreratuko Astean sartzen da.
Urriaren 22-26an
Antolatzailea: Lehiberri
Tolosan
Informazio eta Komunikazio Teknologien Astearen X. edizioa Tolosaldean. Tailerrak doakoak dira, baina aurrez izena eman behar da.
Urriaren 23an
Zientzia-fikzioa gure enpresetan? Berrikuntza eta lehiakortasuna teknologia berrien eskutik
Antolatzailea: Donostiako Sustapena
Donostian
Errealitate birtuala, handiagotua eta mistoa indarrez ari dira sartzen eguneroko bizitzan ia eremu guztietan, eta gaur egun interes handia ari dira sortzen enpresa askotan beren ahalmen estrategiko handiagatik. Donostiako Sustapenak, Donostia weekINN 2018 Berrikuntzaren Astearen esparruan, Donostia Smart klusterrak antolaturiko jardunaldi honetara gonbidatzen zaitu, eta bertan aztertuko dira teknologia berri hauek gure enpresei eskaintzen dizkieten aukerak. Jarduera hauek Week INN 2018 programaren barruan daude.
Uriaren 23, 24 eta 25ean
Gosari teknologikoa: nola finantzatu neure I+G+b proiektuak?
Antolatzailea: Euskadiko Teknologia Parkeen Sarea
Jarduerak batez ere praktikoak izango dira eta bertan aurkeztuko dira I+G+b-ri laguntzeko Teknologia eta Industria Garapenerako Zentroaren (CDTI) instrumentuak, deialdiak eta berrikuntzak, 2018rako ezarriak eta erabilgarri daudenak. Arreta jarriko zaie ETEei eta oinarri teknologikoko enpresei zuzendutako tresnei, eta hautaturiko sektoreetako enpresen premia edo beharrizan espezifikoetan eragingo da. Jardunaldia amaitu ondoren, beren proiektu-ideia kontrastatu nahi duten enpresek aukera izango dute CDTIko ordezkariarekin biltzeko. Izen-emateak esteka honetan.
Urriaren 24an
Euskal Autonomia Erkidegoaren erronkak teknologian eta berrikuntzan
Kursaalen, Donostian
Antolatzailea: Jakiunde eta Mondragon Unibertsitatea
Jardunaldiari hasiera Eusko Jaurlaritzako lehendakariak, Iñigo Urkullu Renteriak, emango dio eta euskal gizarteak aurrean dituen teknologia-erronkak identifikatzeko balioko du, Euskadi 2015-2020 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Plana abiapuntutzat hartuta. Innobasqueko presidenteak, Manuel Salaverriak, hitzaldia emango du RIS3 Euskadi espezializazio adimendunaren euskal estrategiaz. Bertaratzeko beharrezkoa da esteka honetan izena ematea.
“Metatze elektrikoa berriztagarriekin elkartuta: konpondu gabeko arazo bat”
Hernanin (Gipuzkoan)
Antolatzailea: IK4 Research Alliance
Jardunaldi hau enpresa, unibertsitate, ikerketa-zentro eta beste eragile batzuentzat da, eremu honetan, ikuspegi teknikotik, azken errealitateak, joerak eta etorkizunerako erronkak ezagutzeko interesa dutenentzat.
VII. lan-gosaria: Gipuzkoako enpresan zibersegurtasunaz gogoetak
Antolatzaileak: Adegi eta Kutxabank
Donostian
Eduardo Junkera, Adegiko lehendakariak, Gregorio Villalabeitia, Kutxabankeko lehendakariak, eta Carlos Abad, Ziur Fundazioko zuzendariak, parte hartuko dute lan-gosari honetan.
Nola ipini jendearen denbora enpresa-kudeaketaren erdian
Antolatzaileak: denBBora sarea, Bilboko Udala, Bizkaiko Foru Aldundia
Bilbon
Bilboko Arte Ederren Museo, Petronor, Tecuni, Zubietxe-ren esperientzia partekatuko da, Murgibe-k moderaturiko jardunaldian, Euskaliten Kudeaketa Aurreratuko Astearen barruan.
Urriaren 25ean
Negozio-eredu berritzaileak, zure enpresaren arrakastarako gakoa
Antolatzailea: Innobasque
Bilbon
ETEei zuzenduta, jardunaldi honetan, eremu honetako adituek eta beren negozio-ereduetan jada berrikuntzan dabiltzan enpresek gakoak eta tresnak emango dituzte enpresa hazarazteko aukerak baliatzeko, horretarako negozio-ereduan berrikuntza txertatuz. Beharrezkoa da esteka honetan izena ematea.
Antolatzailea: Bai Euskarari!
Orona Ideo-n. Hernanin (Gipuzkoa)
Enpresarean azokaren IV. edizioa: aurten pertsonen, digitalizatzearen eta eraldaketaren erronka aztertuko da. Izen-emateak esteka honetan. Topaketan Arin-Arin saioa izango da, eta bertan ekintzaileek hiru minutu izango dituzte beren ideiak edo proiektuak azaltzeko 2.000 euroko diru-laguntza jaso nahi badute. Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Bai Euskarari-ko ordezkariak izango dira ebaluatzaileak.
Urriaren 26an
Zeure negozioaren jarraitutasuna industria-jokaleku berrian
Antolatzailea: Araba 4.0
Arabako Teknologia Parkean
Enpresa konektaturik izatea premia hutsa da, ez aukera bat: urrunetik informazioa atzitzea, bezero eta hornitzaileekin konektatzea edo makinen eta ekoizpen-sistemen datuak ezagutzea eta hori guztia arin eta laster egitea; horra hor erantzun beharreko galdera batzuk. Eszenatoki edo jokaleku horretan, segurtasuna funtsezko elementua da negozioaren jarraitutasunerako, eta aldi berean aukera bihurtzen da enpresaren lehiakortasuna hobetzeko. Jardunaldi honetan ezagutuko da zer den konektaturik egotea, edo horren arriskuak eta aukerak, baita Araban industria-enpresen segurtasunaren zerbitzura dauden baliabideak ere.
Antolatzailea: Bilboko Gotzaindegia
Bilbon
Euskalit-en Kudeaketa Aurreratuko Astearen barruan, Bilboko Elizbarrutiak gizarteari emandako balio sozialari buruz, Deustuko Unibertsitatearekin lankidetzan, egin den lana azalduko du jardunaldi honek. Kasu honetan, Gotzaindegiari dagozkion 16 ikastetxeek emandako balio soziala aurkeztuko da. Izen-emateak egiteko, egizu klik hemen.
Antolatzailea: Easo Politeknikoa
Donostian
Joan zen ekainean Eusko Jaurlaritzak aurkezturiko STEAM Estrategiaren xehetasunak emango dira ezagutzera. Bi helburu izango ditu: genero-ikuspegia eta hezkuntza-mailen arteko loturak. Adolfo Morais-ek, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuorde eta Euskadiko STEAM Estrategiaren koordinatzaileak, parte hartuko du. Jardunaldi hau Euskalit-en Kudeaketa Aurreratuko Astearen parte da.
Pitch&Pintxo: Wavegarden kasua: ekintzailetza-zaporea duten olatu artifizialak
Antolatzailea: Tecnalia Ventures
Deustuko Unibertsitatean (Bilbon)
Olatu artifizial dinamikoak sortzen aitzindari den Wavegarden start-up-aren historia ezagutaraziko da; bere zorroan 20 instalazio baino gehiago izatea lortu du 5 kontinenteetan gauzatze-fase ezberdinetan, eta gainera inbertitzaileek olatuak sortzeko teknologien arloan goraka ari den merkatuan lidertzat daukate. Izen-emateak esteka honetan.
Azaroaren 15ean eta 16an
Visio 2018 Biltzarra
Bilbon
Antolatzaileak: Spri, Ik4, Tecnalia eta Beaz
Visio Biltzarra erakundeetan berrikuntzarako Zaintza Teknologiko (ZT) eta Adimen Lehiakorrari (AL) buruzko Nazioarteko bilkura da, aurten 7. edizioan; bere helburua da profesionalen eta zaintza estrategikoa sustatzen edo beren jarduera hobetzeko horretaz baliatzen diren erakundeen arteko topaketa erraztea. Programan hitzaldi magistralak sartzen dira, hitzaldi sektorialak eta enpresa-topaketa bat, erakundeetan AL teknikak inplementatzeko benetako esperientziak ezagutzeko aukera emango duena. Erreferentzia gisa, bederatzi gai-multzo bereiziko ditugu: sareko adimena, elkarlaneko adimena, lurralde-adimena, patenteen bidezko zaintza, ukiezinak adimen-prozesuetan: estrategia eta pertsonak, 4.0 adimena, adimena Europako proiektuetan eta transferentzia teknologikoa, ZT/AL esperientziak Iberoamerikan, eta joerak.
Azaroaren 16an eta 17an
Selected Europe. European Inspiration from Bilbao (VIII. edizioa)
Bilbon
Antolatzaileak: Bilbao Bizkaia Design Council (BiDC), BEAZ eta Bilboko Udala.
Etengabeko berrikuntzaren egungo testuinguruan, grafikagintzaren etorkizuna misterio bat da. Garapen berriekin eguneraturik egotea ezinbestekoa da diseinu eta ikusizko arteetako edozein profesionalentzat. Premia edo beharrizan horri erantzunez, bi egun iraungo duen festibal hau aurkezten da, bertaratzen diren guztien sormen eta inspiraziorako palanka izan dadin.
Jardunaldi hauen helburua da giroa eskaintzea diseinuan eta ikusizko arteetan dauden joera berriak ezagutu ditzaten parte-hartzaileek, horiei buruzko eztabaidetan parte hartzeko, enpresen eta diseinuaren arteko harremanetan sakontzeko, eta sektore bereko beste profesional batzuekin sorkuntzarako ideia eta irtenbideen trukea sustatzeko. Bertaratzen direnak gonbidaturik daude jarduerez gainezka dagoen programa honetan parte hartzera: lehenik hitzaldiak, nazioarteko artistak eta branding-ean adituak hizlari gisa direla, joera berrien sustatzaileen eskutik zer egosten ote den jakiteko. Ezagutu itzazu jardunaldien hizlari eta xehetasun guztiak ondorengo estekaren bidez.
Azaroaren 20-21a
II. ikastaroa: exploitation manager-aren eginkizuna H2020 proiektuak prestatu eta gauzatzeko
Antolatzailea: Innobasque
Innobasqueren egoitzan
H2020 Programarako proposamenen prestakuntza eta kudeaketaren funtsezko zikloa era praktikoan berrikusiko da, parte-hartzaileei jarduketen eta gomendioen protokolo bat emanez arrakastaz eta eraginkortasunez zuzen parte hartzeko.
Azaroaren 26an
Basque Industry 4.0. The Meeting Point 2018
Antolatzailea: SPRI
Bilbon
Ekitaldi multidiziplinarra, non uztartzen diren estrategia, iritziak, teknologia, esperientziak eta tailerrak, baita harremanak sustatu ere, horrek gai egiten duelarik edozein sektoretako enpresentzat. Interesgarria da unibertsitate, teknologia-zentro, aholkularitza eta ingeniaritzako enpresentzat, herri-administrazio eta industria-eremura orientaturiko zerbitzu-enpresentzat, eta, azken batean, laugarren industria-iraultzari dagozkion alderdiak lehen eskutik ezagutu nahi dituzten pertsona guztientzat.
Azaroaren 27an eta 28an
Go Mobility: Basque Sustainable Mobility Industry Exhibition
Irunen
Antolatzaileak: FICOBA, Gipuzkoako Azoka Esparrua, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Azpiegitura Sailaren laguntzaz.
GO Mobility Europa hegoaldean mugikortasun iraunkor eta energia-metaketako industriaren topagune profesionala da. Azoka honen helburua da Europa mailan mugikortasun iraunkor eta adimendunaren berrikuntzen eta aurrerapenen erakusleiho izatea, premia eta erronken arteko trukeen eszenatoki izatea, baita mugikortasun iraunkor eta adimendunari buruzko produktuen eta konponbideena ere, eta industriarako mugikortasun iraunkor eta adimendunaren eragina eta aukerak zabaltzea, ingurumen-iraunkortasuna sustatzea eta talentua erakartzea, besteak beste.
Abenduaren 31ra arte
Zabalik da “Inplantalariak – Aholkulari teknologikoak” programa
Antolatzaileak: SPRI – Enpresa Digitala – Euskadi Innova
Enpresa-digitalizatzea bultzatzeko, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Azpiegituretako Sailak, SPRI Enpresa Garapeneko Euskal Agentziaren bidez, Inplantalari garatu du, aholkulari teknologiko neutral eta doakoa, autonomoei eta 10 enplegatu baino gutxiagoko Euskal mikroETEei era errazean teknologiez baliatzen lagunduko diena