Berrikuntzako jardunbide egokiak aitortzeak arrakasta-kasuak ezagutarazten laguntzen du. Gainera, mugarri horien protagonista hurbileko jendea baldin bada, berrikuntzaren aldeko kultura bultzatzen da, eta lortzea posible den sentimendua areagotu egiten da, inspiratu egiten gaitu. Horregatik, Innobasquek bi aitortza garrantzitsu bultzatzen ditu: Quality Innovation Award eta Vodafone Deia Innovation Sariak. Laster izango dira biak. Gainera, gure agenda berritzaileak zera proposatzen du:
Irailaren 25era arte
Antolatzailea: Euskalit, Innobasqueren laguntzaz
Epea ireki da Quality Innovation Award-era hautagaitzak aurkezteko; nazioarteko lehiaketa da produktu, prozesu, antolaketa eta abarretan berrikuntzak sortzea eta garatzea bultzatzeko. Lehiaketa arin, dinamiko eta sinplea da, berrikuntzei buruzko ebaluazio profesional eta independentea lortzea ahalbidetzen duena. Lehiaketan izena emateko, esteka honetan dagoen online inprimakiaren bidez egin behar da.
Irailaren 27ra arte
Industria Digitala 2018 Programa
Antolatzailea: SPRI
Laguntzaileak: Barrixe, Bizkaiko Foru Aldundia eta Bilboko Merkataritza Ganbera
Programa honen helburua da Elektronikaren, Informazioaren eta Komunikazioen Teknologiak (EIKT) industria eta manufakturako enpresa txiki eta ertainetan (ETE), baita industria-produktuak diseinatu eta muntatzeko lanak egiten dituzten enpresetan ere, sartzen laguntzea.
Irailaren 27an
Adimen lehiakorrean oinarritutako berrikuntza
Antolatzailea: Azaroa Fundazioa
Markina-Xemeinen
Ingurune globala gero eta dinamikoagoa, konplexuagoa eta, batez ere, aldakorragoa da. Erakundeetan ziurgabetasuna kudeatzea egunero gauzatzen diren prozesu eta ekintzetako bakoitzean egiten da, baina sentipen hau minimiza daiteke betiere erabakiak hartzeko dagoen informazioa ahalik eta adierazgarriena baldin bada. Horren ildotik, aplikatu beharreko formula erraza da: informazioa ezagutza bihurtzea gero balio bat izan dadin, eta plan estrategikoetan, garatzen ari diren proiektuetan, bezero eta hornitzaileekiko harremanetan, baita lankideekin beraiekin ere, aplikatuz. Azken batean, erabakiak hartzerakoan. Hau guztia sistematizatzen duen prozesua adimen lehiakor (AL) gisa ezagutzen da. AL enpresa baten estrategia zehazteko beharrezko tresnatzat jotzen da, horrela helburuak (partnerrak, ideia berrien identifikazioa, adituak, aliantzak, …) lortzeko bide zuzena aukeratzeko. Erakundeak jabetzen dira horretaz eta gero eta gehiago dira eskatzen dutenak adimen lehiakorreko sistema bat martxan jartzea. Izena emateko, hemen: [email protected].
Irailaren 28an
H2020n arrakasta izaten lagundu nahi dizugu!
Antolatzailea: Basque EEN
Lan- eta hausnarketa-jardunaldia, H2020n proposamenak aurkeztu dituzten ETEei bakarrik zuzendua; enpresen premia edo beharrizanak entzuteaz gain, H2020n izandako jardunbide egokien kasuak azalduko dira, eta Horizon Europe 2021-2027rako EBeko hurrengo Ikerketa eta Berrikuntzako Esparru Programaren sarrera ere egingo da.
Antolatzailea: Tecnalia Ventures
BEAZ Bizkaian, Bilbo
Pitch&Pintxo hau José Ramón Palanco eta David de Santiagorekin, Dinofluxen sortzaileekin, egingo da. Bere aurkezpenean jakingo da start-up honek 4 urteko bizialdian nola lortu duen bere balio-proposamena baliozkotzea, bere produktua garatzea eta azkenean ElevenPathsek, Telefonica Taldeko zibersegurtasuneko unitate globalak, erostea. Beharrezkoa da hemen izena ematea: https://goo.gl/forms/OROd44sKhHcP7C622.
II. Osasun eta Ongizate Topaketa
Antolatzailea: Osarten
Orona Fundazioan, Hernani (Gipuzkoa)
Parte-hartzaileak: Alberto Alonso Martín (Osalan), Zigor Artamendi Irastorza (Osarten), Zigor Ezpeleta Alberdi (Mondragon), Juan Ramon Diaz Pozo (ArcelorMittal), Meritxell Sánchez Blázquez (Ulma Lazkao Forging), Pablo Mongelos eta Sara Carro (Lagun Aro Aseguruak), Carmen Soler Pagán (OTP fundazioa) eta Álex Rovira Celma. Izena emateko epea irailaren 17ra arte izango da zabalik. Tokia mugatua da, eta beraz jendea onartzea izen-ematea berresten den ordenaren arabera egingo da.
Finantzaketa-aukerak robotikan eta bere aplikazioetan
Madrilgo Zientzia Parkean
Antolatzailea: Parque Científico de Madrid fundazioa
Robotika-sektorearen eta bere aplikazioen finantzaketa-aukerak ezagutzeko jardunaldia; robotika eta bere aplikazioen eremuko enpresa, ekintzaile, I+G erakunde, transferentzia-eragile, ikertzaile eta inbertitzaileentzat.
Urriaren 3an
IV Vodafone Deia Innovation Sariak 2018
Antolatzailea: Deia
Guggenheim Bilbao museoan
Sari hauek euskal enpresa eta erakundeak ─teknologia, industria, kultura, gizarte, ingurumen… arloetan beren jarduera berritzaileagatik nabarmentzen direnak─ aitortzeko dira. 4. edizio honetan, berriro ere Innobasqueren laguntzaz, lehenengo aldiz bi sari emango zaizkie Euskal ETEei: bata berrikuntza teknologikoaren eta bestea berrikuntza ez-teknologikoaren aitortza gisa. Sariak emateko gala datorren urriaren 3an izango da 19:30ean Guggenheim Bilbao Museoaren auditoriumean, eta Euskal Herrian erreferentziazkoak diren enpresetako eta enpresa txiki eta ertain berritzaileetako ordezkariak izango dira bertan, baita Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko erakundeetako eta euskal herri-administrazioetako arduradunak ere. Joan nahi izanez gero, aurrez jakinarazi behar da helbide honetan: [email protected].
Urriaren 4an
Basque Project Management II. Biltzarra: Proiektu-kudeaketa arina Kanban-ekin
Antolatzailea: Mondragon Unibertsitatea
Mondragon Goi Eskola Politeknikoan
Jardunaldiaren funtsezko helburua da parte-hartzaileek ondorengo ezaupideak lortzea:
Nola erabili Kanban proiektuak kudeatzeko – bi arrakasta-kasu metodoa erabiltzen duten euskal industria-enpresetan Kanban Maturity Model-ek nola errazten duen erakunde arinen garapena eta fit-for-purpose.
Kanbanize – proiektu eta zerbitzuen zorroa kudeatzeko tresna
Kanban nire erakundean – nola hasi
Proiektu kudeaketaren erronkak
Parte-hartzaile guztiek lortuko dituzte 6 PDU eremu estrategikoan PMP ziurtagiria mantentzeko
Urriaren 4an
Antolatzailea: Bizkaia Talent
Londresen
Nazioarteko topaketa da, eta helburua euskal erakundeak Erresuma Batuan bizi diren prestakuntza handiko euskal profesionalekin konektatzea da. Ekitaldira etortzen direnek lehen eskutik ezagutu ahal izango dute sektore estrategikoen egungo eta etorkizuneko egoera, baita lanbide-ibilbide edo karrera profesionala garatzeko aukerak ere, baldin eta erabakitzen badute EAEra itzultzea eta/edo hemen garaturiko proiektuei lotzea. Erregistratu hemen.
Urriaren 10ean
EAEko Lehiakortasunari buruzko 2018ko Txostenaren aurkezpena
Antolatzailea: Orkestra
Gasteizen
Orkestrak 2018ko Lehiakortasun Txostena aurkeztuko du datorren urriaren 10ean 11:30ean Gasteizko Artium museoan. Iñigo Urkullu lehendakaria izango da ekitaldi-buru, eta Euskadiko lehiakortasunaren etorkizuna markatuko duten joera globalen azterketan ardaztu edo zentratuko da.
Urriaren 16tik aurrera
Barnetegi teknologikoa turismo-arlorako: Sar itzazu teknologia berriak zeure negozioa bultzatzeko
Urriaren 16an Araban
Azaroaren 14an Zeanurin (Bizkaia)
Azaroaren 21ean Donostian (Gipuzkoa)
Azaroaren 26an Zumarragan (Gipuzkoa)
Antolatzailea: Basquetour (El Correo)
Laguntzailea: SPRI
Barnetegiek beste urrats bat egingo dute eta “learn by doing” eredua eta metodologia jarraituko dituzte; horren bidez, hautaturiko gaian prestatuko dira bertaratzen direnak, eta jarraian, gai hori taldean landuko da, gaian adituak diren irakasleen aholkularitzaz. Barnetegian egindako lanak abiapuntu izan behar du parte-hartzaileek gaia bultza dezaten beren erakundeetan. Jardunaldiak turismo-arloko enpresa txiki eta ertainetako zuzendari eta gerenteei zuzenduta daude, batez ere. Ezagutu gehiago jardunaldi hauei buruz ondorengo estekaren bidez.
Urriaren 26an
Zure negozioaren jarraitutasuna industria-jokaleku berrian
Antolatzailea: Araba 4.0
Arabako Teknologia Parkean
Enpresa konektaturik izatea premia hutsa da, ez aukera bat: urrunetik informazioa eskuratzea, bezeroekin eta hornitzaileekin elkar konektatzea edo makinen eta ekoizpen-sistemen datuak jakitea eta hori arin eta laster egitea dira erantzun edo aurre egin beharreko gaietako batzuk. Eszenatoki edo jokaleku horretan, segurtasuna funtsezko elementua da negozioaren jarraitutasunerako, eta aldi berean aukera bihurtzen da enpresaren lehiakortasuna hobetzeko. Jardunaldi honetan ezagutuko da zer den konektaturik egotea, edo horren arriskuak eta aukerak, baita Araban industria-enpresen segurtasunaren zerbitzura dauden baliabideak ere.
Azaroaren 15ean eta 16an
Bilbon
Antolatzaileak: Spri, Ik4, Tecnalia eta Beaz
Visio Biltzarra erakundeetan berrikuntzarako Zaintza Teknologiko (ZT) eta Adimen Lehiakorrari (AL) buruzko Nazioarteko bilkura da, aurten 7. edizioan; bere helburua da profesionalen eta zaintza estrategikoa sustatzen edo beren jarduera hobetzeko horretaz baliatzen diren erakundeen arteko topaketa erraztea. Programan hitzaldi magistralak sartzen dira, hitzaldi sektorialak eta enpresa-topaketa bat, erakundeetan AL teknikak inplementatzeko benetako esperientziak ezagutzeko aukera emango duena. Erreferentzia gisa, bederatzi gai-multzo bereiziko ditugu: sareko adimena, elkarlaneko adimena, lurralde-adimena, patenteen bidezko zaintza, ukiezinak adimen-prozesuetan: estrategia eta pertsonak, 4.0 adimena, adimena Europako proiektuetan eta transferentzia teknologikoa, ZT/AL esperientziak Iberoamerikan, eta joerak.
Azaroaren 16an eta 17an
Selected Europe. European Inspiration from Bilbao (VIII. edizioa)
Bilbon
Antolatzailea: Bilbao Bizkaia Design Council (BiDC), BEAZ eta Bilboko Udala.
Etengabeko berrikuntzaren egungo testuinguruan, grafikagintzaren etorkizuna misterio bat da. Garapen berriekin eguneratuta egotea betebehar bat da diseinuko eta ikusizko arteetako edozein profesionalentzat. Premia edo beharrizan horri erantzunez, bi egun iraungo duen festibala aurkezten da, bertaratzen diren guztien sormen eta inspiraziorako palanka izatea nahi duena.
Jardunaldi hauen helburua da giroa eskaintzea parte-hartzaileek ezagutu ahal izan ditzaten diseinuan eta ikusizko arteetan dauden joera berriak, baita horiei buruzko eztabaidetan parte hartu, enpresen eta diseinuaren arteko harremanetan sakondu, eta sektore bereko beste profesional batzuekin ideia eta irtenbide sortzaileen trukea sustatu ere. Bertaratzen direnak gonbidatuta daude jarduerez gainezka dagoen programa batean parte hartzera: lehenik hitzaldiak, nazioarteko artistekin eta branding-ean adituekin hizlari gisa, joera berrien sustatzaileen eskutik zer egosten ote den jakiteko. Ezagutu itzazu jardunaldien hizlari eta xehetasun guztiak ondorengo estekaren bidez.
Urriaren 25ean
Negozio berritzaileen ereduak, zeure enpresaren arrakastarako giltza
Antolatzailea: Innobasque
Bizkaiko Areotan (Bilbo)
Negozio baten kontzeptuan bertan berrikuntza egitea kudeaketa aurreratu eta bikainaren parte da. Jardunaldi honetan negozio-eredu berriak sortzearen edo daudenak eraldatzearen garrantzia partekatuko dugu, baita zein diren hori arrakastaz egiteko gako nagusiak ere. Gainera, enpresa finkatzeko eta hazarazteko teknologia berriek eskaintzen dituzten aukerak baliatu dituzten kasu zehatz batzuk ere emango dira ezagutzera. Jardunaldi hau Euskalit-ek antolatzen duen Kudeaketa Aurreratuko Astean kokatzen da.
Azaroaren 26an
Basque Industry 4.0. The Meeting Point 2018
Antolatzailea: SPRI
Bilbon
Ekitaldi multidiziplinarra, non uztartzen diren estrategia, iritziak, teknologia, esperientziak eta tailerrak, baita harremanak sustatu ere, horrek gai egiten duelarik edozein sektoretako enpresentzat. Interesgarria da unibertsitate, teknologia-zentro, aholkularitza eta ingeniaritzako enpresentzat, herri-administrazio eta industria-eremura orientaturiko zerbitzu-enpresentzat, eta, azken batean, laugarren industria-iraultzari dagozkion alderdiak lehen eskutik ezagutu nahi dituzten pertsona guztientzat.
Azaroaren 27an eta 28an
Go Mobility: Basque Sustainable Mobility Industry Exhibition
Irunen
Antolatzaileak: FICOBA Gipuzkoako Erakustazoka, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Azpiegitura Sailaren laguntzaz.
GO Mobility Europa hegoaldean mugikortasun iraunkor eta energia-metaketako industriaren topagune profesionala da. Azoka honen helburua da Europa mailan mugikortasun iraunkor eta adimendunaren berrikuntzen eta aurrerapenen erakusleiho izatea, premia eta erronken arteko trukeen gertaleku izatea, baita mugikortasun iraunkor eta adimendunari buruzko produktuen eta konponbideena ere, eta industriarako mugikortasun iraunkor eta adimendunaren eragina eta aukerak zabaltzea, ingurumen-iraunkortasuna sustatzea eta talentua erakartzea, besteak beste.
Abenduaren 31ra arte
Zabalik da “Inplantalariak – Aholkulari teknologikoak” programa
Antolatzaileak: SPRI – Enpresa Digitala – Euskadi Innova
Enpresak digitalizatzea bultzatzeko, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Azpiegituretako Sailak, SPRI Enpresa Garapeneko Euskal Agentziaren bidez, Inplantalari garatu du, aholkulari teknologiko neutral eta doakoa, autonomoei eta 10 enplegatu baino gutxiagoko Euskal mikroETEei era errazean teknologiez baliatzen lagunduko diena.