Berrikuntzaren Innobasque Txostenak adierazten duenez, Euskadi berreskuratzen ari da I+Gn egiten zuen inbertsioa krisi aurrekoa ez bezalako jokaleku batean. Jokaleku edo eszenatokia aldatu egin da, baina zein zentzutan? Ondoren 6 gako emango dira, berrikuntzak Euskadin duen gaur egungo egoera hobeto ulertzen laguntzeko: 

1.- Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sistemaren eraginkortasun handiagoa. Produktu berrien salmentek eta teknologia-maila ertain-handiko sektoreen esportazioek hazten jarraitu zuten, I+Gn egindako inbertsioen bilakaera gora behera. 

2.- Enpresa ertainaren protagonismo handiagoa I+Gn. Krisiarengatik, murriztu egin da I+Gn inbertitzen duten enpresa handien kopuru esanguratsu baten tamaina.

3.- Hala ere, ETEetan berrikuntzan ahulezia dago oraindik EBrekiko: antolakuntzaren eta merkaturatze edo marketinaren berrikuntzan; baita makineria aurreratu, software, patente eta abarretan egindako inbertsioetan ere.

4.- Enpresetako I+G gastuaren arrakala EB-28koarekiko. 2010. urtetik handiagotzen ari da enpresetako I+Gn egiten den gastuaren aldea BPGri buruz.

5.- Nazioarteko I+G publikoaren gelditzea. H2020ko Europako itzulkin edo erretornuek azken hamarkadan izandako hazkundea badirudi gehienezko mailara iritsi dela.

6.- I+G-ko langileen prestakuntza hobea eta emakume gehiago. Ikertzaileen ehunekoa gehitu egin da, baita doktore-titulua dutenena ere.

2018ko Berrikuntzaren Innobasque Txostena Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sistemaren diagnostiko konparatibo bat da, Euskadi 2020 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Planak Innobasqueri ematen dion ebaluazio- eta monitorizazio-zereginean sartzen dena. Bi urtean behin egiten den Txostenaren bigarren edizioak eragile publiko eta pribatuak gonbidatzen ditu hausnarketara eta erabakiak hartzera, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sistema hobetzeko ekintzak bultzatuz ikuspegi partekatu batetik.

 

 

 

 

 

 

 

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago