Berrikuntza etorkizunari aurrea hartzea da eta, hain zuzen ere, horixe da FIRST LEGO League Euskadi. 2009. urtetik bultzatzen dugun ekimen honetatik 3.000 ikasle baino gehiago igaro dira dagoeneko.

Zatoz gurekin egun honetan, 6 eta 16 urte arteko 81 ikasle-taldek hartuko baitute parte: taldeen aurkezpenak ikusi ahal izango dituzu, robotaren jolasa jarraitu zuzenean eta zientziarekin eta teknologiarekin dibertitu OpenGUNEko jardueretan.

Une berezia da, bertan emozioa eta ikaskuntza batzen baitira. Zuk zeuk ezagutzea eta hurbiletik ikustea nahi genuke ekimen honen benetako dimentsioa; boluntarioen, gazteen eta hauen familien, ikastetxeen, enpresen eta zientzia- eta teknologia-eragileen ahaleginari esker bakarrik egin daiteke, erakundeekin batera beren laguntza eman digute eta.      

Zain izango gaituzu!

 

Lekua: Europa Biltzar Jauregia (Gasteiz Hiribidea, 85. 01009 – Gasteiz)

Bertaratzeko: oinez, bizikletaz, garraio publikoa erabilita edo autoa hiriko aparkalekuren batean utzita

                                                                                 

FIRST LEGO League Euskadi

09:00-09:30 – Erregistroa eta PIT probak
09:30-10:00 – Ateak irekitzea
09:30-10:00 – Entrenatzaileen bilera
10:00-10:20 – Hasierako ekitaldia
10:30-14:45 – Proiektuak aurkeztea (zientifikoa, Robot Diseinua, Balioak)
10:40-15:10 – Robot Jolasa
15:30-15:45 – FIRST LEGO League Euskadi argazkia
15:45-16:45 – Atsedenaldia
16:45-17:45 – Sari-ematea
 

FIRST LEGO League Euskadi JUNIOR

10:00-10:30 – Taldeak erregistratzea
10:45-11:00 – Junior hasiera-ekitaldia

11:00-15:00 – Junior erakustaldiak
15:00-15:30 – Dominak ematea
15:30-15:45 – FIRST LEGO League Euskadi argazkia
 

OpenGUNE

10:30-14:30

“Dronak uraren zikloan!” Drone by Drone
“Elikadura osasungarria” Ausolan
COITPV

Euskaltel Konekta Fundazioa

CIC energiGUNE

Matematikak

“Más que palabras”. Radio Euskadi zuzenean

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago