“Esperientzia berezia, oso aberasgarria eta zirraragarria da”, Innobasque-ren elkarrizketa onartu duten FLL Euskadiko boluntario batzuek esandakoaren arabera.

FLL Euskadik hazten jarraitzen du, gero eta talde, pertsona, ikastetxe, erakunde laguntzaile eta abar gehiago daude. Ondorioz, Euskadikoa da Espainia osoan partaide gehien dituen txapelketa. Eta guztiak “funtziona dezan” , beste behin ere, ezinbestekoa da boluntarioen lana. Beraz, iaz boluntarioen taldea 159 lagunek osatu bazuten, aurten 200 lagun izatera heldu nahi dugu! 

IZENA EMAN HEMEN 

Eneko Izquierdo Ulma Packaging-eko Competitive Intelligence Manager da eta txapelketaren lehen ediziotik —duela 9 urte jada!– ari da laguntza ematen. Jarduera honetan hasi zen gazte motibatuak ikusi nahi zituelako, fokua eurengan jartzen zen krisi-garaian. Bertan izan duen esperientzia zabala kontuan hartuta, boluntario-taldearen, parte-hartzaileen eta ikusle gisa bertaratzen diren familien arteko giro ona azpimarratu nahi izan du: “Giro ona sortzen da. Urtean behin baino ez dugu elkar ikusten, baina egunero harremanetan egongo bagina bezala da”. 

Aurten Enekok epaileen koordinatzaile gisa parte hartuko du, baina aurretik prestatzaile ere izan zen. Prestakuntza-programan izandako esperientziatik gehien harritu zuena izan zen taldeek enpresara bisita oso ondo prestatuta zekartela, eta erakutsi zuten interesa eta motibazioa. “Gure konpetentzia izango balira bezala galdetzen zuten”, azpimarratu du. 

Bertan esperientzia bilduz eman dituen urteetan Euskadin txapelketak eduki duen bilakaeraren lekuko izan da. “Lehen beste freskotasun bat zuen, esperimentatzeko kutsu handiagoa zuen. Orain guztia egituratuagoa eta profesionalizatuagoa da, antolatuagoa dago. Hazi egin da”. Epaile izateari dagokionean, sariak banatzeak duen zailtasuna azpimarratzen du: “Hainbeste proiektu on eta kolore ugariko daude, sariak falta direla sentitzen duzu”. 

Maite Couto —laugarren urtez jarraian laguntzen arituko da, bi urte FIRST LEGO League-ko lehiakide gisa parte hartu ondoren— bat dator Enekorekin: “Guztion artean oso giro ona dago. Egun berezia da, emozio handiz betea”.

Maite, gaur egun, UPV/EHUn bioteknologiako ikaslea da eta boluntario bezala esperientzia oso positiboa iruditzen zaio: “txapelketan lehiatu ezin izan nuenean, proiektu honetan sartuta egoten jarraitu nahi izan nuen. FLLek zaletasuna pizten du gazteen artean, zer ikasi nahi dugun ondo ez dakigun adinean. Karrera zientifikoak edo teknologikoak ikasteko bultzada ematen dizu”. 

Proiektu zientifikoko epaile gisa, parte-hartzaileek proiektuetan egiten duten lan handia eta prestatzen ematen dituzten orduak azpimarratzen ditu. “Asko inplikatzen dira, aurkezten duten proiektuaren atzean lan handia eta etorkizunerako balioko dien ikaskuntza zabala daude”, azpimarratu du. 

FIRST LEGO League Euskadiko boluntarioen artean familia osoak ere aurkituko ditugu. Mulroy-Sagarna familia adibidez. Irantxu, lehen edizioaz geroztik, txapelketako PIT managerra da.  Ondoren, Iraide bere ahizpa —familia-medikua— iritsi zen, eta honek familia osoa sartu zuen: Pat senarra, Senior Researcher Ormazabalen, eta Josu eta Ciara seme-alabak.  Gaur egun funtzio diferenteak betez laguntzen dute. Floater, epaile edo PIT manager lanak egiten dituzte. 

FIRST LEGO League-ko esperientzia zoragarri gisa definitzen dute. “Indar berritua itzultzen zara, izugarri ondo pasatzen duzu. Jendearen motibazioa izugarria da. Taldeko lana eta adiskidetasuna. Lehiakortasuna oso zintzoa da”, azpimarratu nahi dute. 

Gainera, eta Enekok esandakoaren ildotik, 2009an hasi zirenetik, txapelketak bilakaera bat izan duela ikusi dute: “orain profesionalizatuagoa dago, estrategia gehiago daude, ekipoak hobeto prestatuta daude”. 

Prestakuntzetan parte hartzen duten enpresen eta profesionalen lana azpimarratu nahi dute. Era berean, ikastetxe baten babesik gabe bertaratzen diren talde txiki guztiek, batez ere, duten meritua aldarrikatzen dute. Talde horiek “txokoetan geratzen dira euren denbora librean entrenatzeko, eta polita da talde handiagoen baldintza berberekin parte har dezaketelako”. 

Azkenik, txapelketan gero eta emakume gehiago parte hartzen ikusteaz pozten dira, eurentzako FLL Euskadi ”nesken artean zaletasun zientifikoa eta teknologikoa sustatzeko proiektu aproposa” delako. 

Elkarrizketatutako guztiak bat datoz beste pertsona batzuk boluntario-taldearekin bat egitera animatzeko garaian. “Proba dezatela, ikus dezatela, ziur errepikatuko dutela” esaten bat datoz Eneko eta Maite. “Oso ondo pasatuko dute, egun handia eta zirraragarria biziko dute. Haurren aurpegiak ikusi, adierazten dituzten emozioak, nerbioak, barreak, negarrak. Bizi egin behar da”, adierazi dute Mulroy-Sagarna familiatik. 

FLL Euskadin boluntario gisa parte hartzeko moduak 

FIRST LEGO League Euskadiren (FLL Euskadi) bederatzigarren edizioa iritsi da, eta horrekin batera boluntario-taldea berriro elkartzen da. Urtero ehun lagun  baino gehiago aurkezten dira txapelketan boluntario gisa parte hartzeko, hiru helbururekin: 

  • FLLen balioen eredu gisa gazteria iradokitzea: gizalege profesionala, lehiaketa, talde-izaera, norberarenganako eta besteenganako errespetua
  • Esleitutako rola arduraz eta profesionaltasunez betetzea
  • Ondo pasatzea

Boluntario gisa parte hartzeko hainbat modu daude:

Referees: roboten jokoa kontrolatzen dute

Judges: taldeen lana baloratzen dute eta sariak nori eman erabakitzen dute

Floaters: taldeei txapelketan zehar laguntzen diete, garaiz heltzen direla eta egun osoan ondo pasatuko dutela ziurtatzeko.     

Scientists: FLL Junior taldeen lana eta lorpenak zoriontzen dituzte

Timekeeper & Scorekeeper: mahai-jokoko softwarea eta partiden denbora kontrolatzen dituzte

Field, PIT & Queue volunteers: txapelketako espazioak kontrolatzen dituzte ekipoek prozesu osoaz goza dezaten bermatzeko

 FIRST LEGO League-n mundu zoragarriarekin bat egin nahi baduzu eta esperientzia zuzenean bizi nahi baduzu, boluntario-taldearekin bat egitera gonbidatzen zaitugu formulario hau betez: 

EGIN ZAITEZ BOLUNTARIO!

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago