Abenduaren 13ra arte, mila ikasle inguruk, uraren giza-zikloa eta garapen iraunkorrari buruzko irakaspenak emango dizkien euskal enpresa eta ikerketa-zentroetarako bisita eta hitzaldien ziklo batean parte hartuko dute. Saio horiek guztiak Innobasquek FIRST LEGO League Euskadin parte hartuko duten ikastetxei zuzenduta eratu duen prestakuntza-programaren barruan antolatuko dira.

Horrela, Azti-Tecnalian, industriako hondakin uren tratamendurik ezak dakartzan ingurumen arloko arazoak azaldu eta horiek kontrolatu eta kudeatzeko soluzioak ezagutzera emango dizkiete. Euskaltelek, Euskadiko Telekomunikazio Ingeniarien Elkargoarekin batera, Digital Water eta zibersegurtasuneko proiektuak azalduko ditu. Bestalde, MONDRAGON Korporazioak, MSI Group kooperatibaren bitartez, ur-araztegi baten funtzionamendua eta zenbait ingeniaritza-proiektu jakinaraziko dizkie. Era berean, talde batzuek Bilboko Portuan uraren zikloa nola profitatzen den ikasiko dute.

 

Hauexek dira FIRST LEGO League Euskadi prestakuntza-programarekin lankidetzan diharduten erakundeak: Aquarbe, Azti, ACLIMA, ADR Añana, Amvisa, Añarbe, Bahía Bizkaia Gas, Bahía Bizkaia Electricidad, UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedra, Euskadiko Telekokunikazio Ingeniarien Elkargoa, Bide, Ubide eta Portuetako Ingeniarien Elkargoa, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa, Copreci · Añanako Kuadrilla, Euskaltel · HAZI fundazioa, ICLI Gipuzkoa, MONDRAGON Korporazioa · MGEP -Mondragon Goi Eskola Politeknikoa-, MSI Group, Mundukide, Bilboko Portua, Tecnalia, Unesco Etxea eta UPV/EHU.

Hartara, 30 STEM profesionalek (Science, Technology, Engineering, Maths) taldeekin partekatuko dute uraren kudeaketa eta tratamenduaren inguruan bildu duten ezagutza guztia. Aditu hauek era askotako profilak dituzte. Biologia, kimika, ingurumena, landa-garapena, energia, garapenerako lankidetza eta ingeniaritza bezalako arloetan lan egiten dute.

FIRST LEGO League Euskadi

FIRST LEGO League Innobasquek bultzatzen du Euskadin 2009az geroztik, honako hauen lankidetzari esker: Euskaltel Konekta Fundazioa, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila, MONDRAGON Korporazioa, BFA/DFB eta Bilboko Portua.

FIRST LEGO League Euskadiren 9. edizio honetan, 1.000 euskal gazte baino gehiago uraren kudeaketan murgilduko dira HYDRO DYNAMICS Erronkaren bidez, ura non eta nola aurkitu, nola garraiatu, nola erabili eta nola kudeatu bezalako alderdiak esploratuz. Prestakuntza-saio hauek ikasleei inspirazioa hartzen lagunduko diete, beren proiektu zientifikoetan urarekin lotutako egiazko arazo bat gainditzeko konponbidea gara dezaten, txapelketa egunean partekatzeko asmoz.

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago