Euskadin egin zen Manumix Interreg Europe proiektuan parte hartzen duten Europako lau eskualdeetan ─Piemonte, Gales, Lituania eta Euskadin─ zehar Ikaskuntza Bidaietako lehena.  Lau eskualde hauek fabrikazio aurreratua aukeratu dute beren lehentasunetako bat izateko espezializazio adimendunaren estrategian, EAEren kasuan Euskadi 2020 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planean jasota dagoelarik.  Manumix, Innobasque lider duelarik, fabrikazio aurreratuan I+G+b politiken ebaluazioa hobetzea bilatzen duen Europako programa bat da.

Lan-jardunaldi hauetara etorri ziren adituek aukera izan zuten industria 4.0 delakoaren nazioartekotzearen errealitatea ezagutzeko eta partekatzeko Europar Batasuneko zenbait lekutan. Misio honek hiru egun iraun zuen eta Europar Batzordeko eta Europako 20 eskualdetako ehun espezialista baino gehiagoren arteko topaketarekin hasi zen, Manumix, S34Growth eta Manunet programetan parte hartzen zutelarik. Guztiek jarri zituzten batera beren lurraldeetan industria-politiken diseinuan eta inplementazioan dituzten esperientziak.  

Ondorengo egunetan Manumix-eko kideek espezializazio adimenduneko eskualde-politikak, gobernantza-ereduak, tresnak eta ebaluazioa aztertu ahal izan zituzten. Baita ere ezagutu ziren Orkestrak, Manumix-en bazkide aholkulariak, egindako azterketa baten atariko emaitzak, topaketa hauen balantze itxaropentsua egiten duelarik.

Orkestra: Comparative Baseline study: preliminary results from Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentzia

Manumix osatzen duten eskualdeen ordezkariek Innobasquerekin partekatu zituzten beren ikuspegiak. Honela, Greg Green-ek, Galesko Gobernuaren I-G Proiektuen arduradunak, bereziki baloratzen du lehen eskutik ezagutzea zer-nolako politikak eta tresnak ari diren gauzatzen Europako eskualdeak, zer-nolako emaitzak ari diren lortzen eta desiratu gabeko ondorio edo eraginik ba ote dagoen.

Wales AM strategy – Wales and Smart Specialisation from Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentzia

Justinas Lapienis-ek, Lituaniako Mostako analistak, fabrikazio aurreratuaren izugarrizko ahalmena nabarmendu du bere herrialdeko ekonomiari balioa eransteko.

 

Manumix Lithuania – Lithuanian RSI3: From analysis to implementation from Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentzia

Bestalde, Italiako Piemonten, Mesapeko Teknologia zuzendaria den Paolo Dondo-k azpimarratu du aurrean dituzten arazoak eta zailtasunak antzekoak direla Europako eskualderik gehienetan.

RIS 3 Piedmont – RIS3 strategy of Piedmont from Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentzia

Hurrengo topaketa Turinen izango da urte-bukaeran.

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago