“Bat egizu berrikuntzarekin” Innobasqueren bideo korporatiboaren izenburua da, 90 segundoko spot honen bidez berrikuntzaren eraldakuntza-ahalmena transmititu nahi izan dugu. Herrialde txikia gara, natura-baliabide urrikoa, baina ideia argi batekin: “ez dagoela etorkizun hoberik guztion artean eraikitakoa baino”.
Bideo hau ere lankidetzari esker egin dugu, honako hauen laguntza izan baitugu: Donostiako Aquariuma, Basque Culinary Center, Euskotren, Bizkaiko Foru Aldundia, GIK Life, Gogoa, Iberdrola, ITP, Lantegi Batuak, Metro Bilbao, OWL, Tecnalia, Tubacex eta Deustuko Unibertsitatea. Beraiek lagundu digute mezua nola zabaldu erakusten. Ikus ezazue emaitza: