Berrikuntza Gara Innobasqueren bazkideeko aldizkari berria da. 1.053 bazkideok elkarlaneko sare sendoa osaten dugu, berrikuntza iturri oparoa. Elkarrekin Euskadik etorkizunik onena izan dezan helburuarekin lan egiten dugu, gure etorkizunik onena. Argitalpena hemen klikatuz jeitsi ahal da.

Hona hemen argitalpenaren sarrera, bere arima islatzen duena: 

“Berrikuntzarik gabe ez dago etorkizunik.

Eta baldin badago, kaxkarra izango da. Nekez aurkituko duzu gaur egun esandako hori zalantzan jarriko duen inor. Berrikuntza Garako pertsona edo erakunde batek berak ere ez du egingo. Denok ekarpena egiten dugu, batu egiten dugu, berritu, eta denok berrikuntza gara.

Amets bat dugu: Euskadi eraldatu eta alor guztietan gizarte berritzaile bihurtu eta lankidetzan egin hori, izan ere, pertsona guztiak gara berritzeko gai. Berrikuntza Gara, eta
hala adierazten du. Berrikuntza Gara da Innobasqueko erakunde bazkideen aldizkari berria, eta gure sarearen gaitasun berritzaileei balioa ematen die. Potentzial hori erakutsi nahi dugu; ezagutu dadila, aitortu dadila eta ospatu dadila.

Askotan Zarauzko lantegi batean pizten da argia, beste batzuetan El Regatoko garaje batean edo Arabako Lautadako zentro teknologikoan sortzen da ideia. Gauza seguru bat dago: ez dago Sillicon Valleyra joan beharrik I+G+b arloko laborategi sofistikatuak aurkitzeko, material aurreratu berrien aukerak aztertzeko edo gure erkidegoan egiazko eragina sortuko duten ideiak aurrera ateratzeko.

Euskadin berritu egiten da, ahaleginaren kulturatik, umiltasunez eta geure idiosinkrasiarekin; honaino ekarri gaituen lehengaiarekin.

Gure erantzukizuna da lorpen hauek gizarte osora iristea eta ezagutzea, gehiago eta hobeto berritzeko inspirazio izan daitezen. Dibulgazio hori gogoan dugula Innobasqueko
erakunde bazkideak ikusgarri bihurtzen ditugu, baita beren gaitasunak eta lortutako aurrerapenak ere.

Berrikuntza Gara, Innobasqueren 10. Batzar Orokorrean aurkeztu da eta hiru zati ditu: eraldatuz, elkarrekin eta Innobasque gara. Lehenengoa prospektiba bat da, berrikuntzarekin zerikusia duten joerak eta gaiak aztertu dira eta Euskaditik nola heltzen zaien erakutsi da. Lehenengo zenbaki honetan elkarlaneko berrikuntza eta ekonomia zirkularra zer diren azaldu dugu, euskal berrikuntzaren arloan garrantzi handia duen bat elkarrizketatu dugu eta Made in Euskadi berrikuntzaren 8 adibide ekarri ditugu. Elkarrekin zatian Innobasquek bere sarearen bidez sustatutako jarduerak aztertu dira. Amaitzeko, Innobasque Gara atalean Innobasque erkidegoaren potentziala ageri da izen propioekin eta nor garen erakutsi dugu. Erantzuna, bi hitzetan: Berrikuntza Gara.”

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago