Euskadik 30 “txapeldun ezkutu” ditu, “beren tamainagatik eta kasu askotan beren produktu eta zerbitzuak kontsumo handirako ez direlako, profil publikoa tipikoki zuhurra duten” enpresak, dio Bark Kamp-ek. Ikertzaile hau Orkestra-ren “Mapeo y caracterización de líderes en nichos de mercado internacionales en la Comunidad Autónoma del País Vasco” (Euskal Autonomia Erkidegoko nazioarteko merkatu-nitxoetako liderren mapaketa eta karakterizazioa) txostenaren koordinatzailea da, eta Euskadiko nazioarteko merkatu-nitxoetan liderrak diren enpresak aztertzen ditu.

Nazioarteko merkatu-nitxoetan liderrak (NMNL) diren hauek tamaina ertaineko enpresak dira, oso nitxo zehatzetan dihardutenak, non Europan edo munduan lider diren merkatu-kuotari dagokionez. Honako ezaugarri hauek dituzten enpresak dira:

– 1, 2 edo 3.ak dira dagokien merkatu-segmentu edo nitxoan

– orientazio indartsua dute atzerriko merkatuetarantz

– beren ekoizpenaren %50 esportatzen dute gutxienez

– urteko fakturazioa 100 milioi eurorainokoa dute

– beraien jarduera nagusia business-to-business (B2B) merkatuetan dago.

Euskadin 30 enpresa daude ezaugarri horiek dituztenak, guztiak “jardunbide egokitzat joak negozioak nazioartekotzeko testuinguruan” eta “profil berritzaile oso ona” dutenak. Txostena egiteko 64 erakunde aztertu ziren, horietako 31 NMNL gisa katalogatuak, eta 35 ez NMNL. Horien artean daude: Aernnova, Alcorta Forging Group, Amurrio, Arteche, Bellota, Biolan, Burdinola, CAF, Cikautxo, C.E. Consonni, Copreci, Createch Medical, Credeblug, Danobat, Dorlet, Ederfil Becker Koop, EGA Master, Euskal Forging, Fagor Automation, Fuchosa, Goizper, Graphenea, GRI, Grupo Tubos Reunidos, Ibarmia, IKOR, IMAT, Indar Electric, Irizar S. Coop, Irizar Forge, ITASA, Izar Cutting Tools, JASO, Korta, LAIP, Lantek, Microdeco, ONA, Orkli, Ormazabal, Pasaban, Progenika (Grifols Taldea), Ramondin, Rivercap, RPK Koop. E., Salto Systems, SENER, Soraluce, TESA, Tubacex, Virtualware, Astilleros Zamakona, Zayer 21.

Orkestrak nabarmendu du aipaturiko hainbat enpresaren artean elkarrekiko mendekotasun eta erlazio interesgarria dagoela, baita lider diren eta ez diren enpresen artean ere nazioarteko merkatu-nitxoren batean. Hain zuzen ere, esan daiteke enpresen arteko lankidetzari esker nazioarteko merkatu-nitxoetan lider direnek beren estatusa gainerako enpresei zor dietela.

Euskal txapeldun ezkutuek 51 eta 100 milioi euro artean fakturatzen dituzte, eta maiz gertatzen den gauza da bere jabetzan sortzaileek, zuzendariek eta langileek parte-hartzea, gero eta irekiago daudelarik konbentzionalak ez diren kanpoko finantzaketa-iturrietara. Euskal Balio Erantsi Gordinean (BEGd) duten pisua ez da handia, baina Euskadiko esportazioen %10 baino gehiago suposatzen dute. Horien merkatuetan lehia-maila handia da eta lehiakide handiagoak izaten dituzte, baina asko ez dira aurkari indartsuak. 

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago