Jose Puyok (EDE Fundazioko zuzendaria), Sabino San Vicentek (Euskaltel Konekta Fundazioko gerentea) eta Leire Bilbaok (Innobasqueko zuzendari nagusia) gaur STEAM espazioa aurkeztu dute Bilbon, sentsibilizazio eta sozializaziorako ekinbide aitzindaria, hezkuntza ez-formaleko eragileei zuzendua, hauek aisialdian gazteekin egiten dituzten jardueretatik STEAM Hezkuntza bultza dezaten. Innobasquek eta EDE Fundazioak sustaturiko proiektua da, eta FECYT-Industria, Ekonomia eta Lehiakortasunerako Ministerioko Zientzia eta Teknologiarako Espainiar Fundazioaren eta Euskaltel Konekta Fundazioaren laguntza du.

 

Finaliza este 1er encuentro #EspacioSteam Gracias los 50 agentes, organizadores, colaboradores y por supuesto a @DignaCouso por su ponencia pic.twitter.com/VUan9hghdy

— Innobasque (@Innobasque) 2017ko apirilaren 28a

Leire Bilbaok zera esan du: “STEAM hezkuntza-eredua bultzatzen ari gara Innobasquetik, aukera ematen baitu belaunaldi berriak berrikuntzarako gaitasunetan prestatzeko, hobeto moldatu ahal izan daitezen gizarte aurreratu eta globalizatu batean, erronka konplexuekin eta teknologia-garapen handiarekin”.

Leire Bilbao de @Innobasque da la bienvenida a #espacioSTEAM con Fundación @euskaltel y @formacionede pic.twitter.com/ArqmENY08s

— Blanca Pardo Ruano (@bpardoruano) 2017ko apirilaren 28a

Jose Puyok esan duenez, “hau oso proiektu baliotsua da, zeren eta aisialdi hezigarrirako prestakuntza-eskolak, aisialdi hezigarriko proiektuak auzoetan, hezkuntza ez-formalaren hainbat gunetatik garaturiko zerbitzuak eta ekinbideak… leku estrategiko eta garrantzitsuak baitira pertsonak eta komunitateak eraikitzeko, etengabeko berrikuntza klabean”.

#EspacioSteam incrementar la capacidad tecnológica, incrementar #innovacion, para educar para innovar e innovar para educar @Innobasque

— formación ede (@formacionede) 2017ko apirilaren 28a

Sabino San Vicentek zera esan du: “nire esperientziak adierazten dit STEAM hezkuntzak moldakortasuna eskaintzen duela, oso postu teknikoetatik sorkuntza artistikoagoa dutenetara igarotzeko aukera ematen baita, eta alderantziz. Teknologia berriek ere eragiten dute horretan beren bilakaera geldiezinari esker. Gainera, nabarmendu nahi dut ez dagoela gizonezkoen edo emakumezkoen ikasketarik; talentu-kontua da, ez genero-kontua”.

En este caso es Sabino San Vicente de la fundación @euskaltel quien toma la palabra en #EspacioSteam pic.twitter.com/5o8PsgfySw

— Innobasque (@Innobasque) 2017 apirilaren 28a

Hezkuntza ez-formaleko eragile hauetako 50 (aisialdi hezigarriko elkarteak, gazteriaren udal-zerbitzuak, fundazioak, museoak…) gaitzeko eta STEAM hezkuntza-ereduarekin konektatzeko helburuaz sortu da 6 topaketaz osaturiko ekinbide hau; gero guztion eskura jarriko den Gomendio Gidaliburua egiteko balioko dute, eta lehen topaketa gaur izan da. Gainera, STEAM espazioa garapen komunitarioaren ikuspegitik eta ikuspegi inklusibotik aztertzen da, 50 eragile hauek gizarte- eta ekonomia-errealitate oso ezberdinak bizi dituzten haur, nerabe eta gazteekin ari baitira zuzenean lanean.

Toma la palabra en #EspacioSteam @EstiLeon que explica la importancia de dotar de competencias STEAM a los y las más #jóvenes pic.twitter.com/qiBgzos65u

— Innobasque (@Innobasque) 2017 apirilaren 28a

  

Marta Mojas responsable de infancia y juventud de @formacionede destaca el gran interés que ha suscitado #EspacioSteam + de 70 solicitudes! pic.twitter.com/Bozxv1zSpN

— Innobasque (@Innobasque) 2017 apirilaren 28a

 

Jarraian, Digna Couso adituak, Bartzelonako Universitat Autònomako CRECIM-Centre de Recerca per a l’Educació Científica i Matemàticako zuzendariak, STEAMen alfabetatzearen garrantzia azpimarratu du, generoaren eta zuzentasunaren ikuspegitik. Ondoren, tailer bat egin da ekinbide honetan parte hartzen duten 50 eragileen ordezkarien artean, 70 baino gehiagoren artean izan direlarik hautatuak.

Hainbat azterketaren arabera, STEAMekin erlazionaturiko eskolaz kanpoko jardueretan parte-hartzeak eragin positiboa du zientzia, teknologia, ingeniaritza, arte eta matematikarekiko (STEAM, ingeleseko siglen arabera) gazteen lorpenetan eta interesean. Eragin hori are handiagoa da gizarte- eta ekonomia-ingurune behartsuetatik datozen ikasleen artean. STEAM hezkuntza ikasteko eredu bat da, non bost jakintza-arloak era integratuan lantzen diren, eta ez bakoitza bere aldetik bereizita, ikuspegi interdiziplinar eta aplikatuarekin. Honela, gazteek berrikuntzari buruzko trebetasunak eta gaitasunak garatzea ahalbidetzen du, aparte utzita zientzia- eta teknika-arloko lanbideren batera joko duten edo ez. 

A continuación comienza la conferencia de @DignaCouso en #EspacioSteam Podéis seguirla en directo en el Facebook Live de @Innobasque pic.twitter.com/Tq8YrlcjTX

— Innobasque (@Innobasque) 2017 apirilaren 28a

Digna Couso:”Qué es STEM? Ingenio, creatividad, jugar, resolver, reto…” @CrecimUab @FECYT_Ciencia #espacioSTEAM @Cristina_80_S @DignaCouso pic.twitter.com/08TaDib31X

— Zientzia-hezkuntza (@zientziahezk) 2017ko apirilaren 28a

.@CrecimUab @FECYT_Ciencia @Cristina_80_S @DignaCouso Digna Couso:”La práctica ingenieril, la gran olvidada de la educación”@CrecimUab @FECYT_Ciencia #espacioSTEAM @Cristina_80_S @DignaCouso pic.twitter.com/sWhtCg2kSY

— Zientzia-hezkuntza (@zientziahezk) 2017ko apirilaren 28a

Una de las claves para apostar por las STEAM es la preocupación por la #equidad #espaciosteam con @DignaCouso pic.twitter.com/01SEZrZ50v

— Innobasque (@Innobasque) 2017 apirilaren 28a

STEM puede englobar a más de 70 disciplinas a lo que hay que sumar la A de Arts y Humanidades #EspacioSteam @DignaCouso @CrecimUab pic.twitter.com/AnEL0j4PaD

— Innobasque (@Innobasque) 2017 apirilaren 28a

Cousoren hitzaldiaren ondoren, lantegi edo tailer bat egin da, eta, hurrengo 5en emaitzarekin batera, Gomendioen Gida egiteko balioko du: nola txertatu STEAM Hezkuntza aisialdiko jardueretan.

#EspacioSteam mi cuaderno de viaje para este proceso, ganas de compartir y aprender #educacionnoformal #steam #tecnologia #innovacion pic.twitter.com/oak9Sy2U6y

— maria gutimanrik (@gutimanrik) 2017ko apirilaren 28a

Los agentes no formales trabajan en la dinámica de grupo en #EspacioSteam #HazianKulturElkartea #KidsKitKar @Gaztetxoak #GaztelekuSestao pic.twitter.com/okDkqFhrFI

— Innobasque (@Innobasque) 2017 apirilaren 28a

Segunda parte de la dinámica #EspacioSteam Preguntas y conclusiones que te ha generado la charla de @DignaCouso #UmeakKalean @Gorabide pic.twitter.com/CXl25ultJk

— Innobasque (@Innobasque) 2017 apirilaren 28a

Cómo podemos incorporar las competencias Steam a la educación no formal? #EspacioSteam #JuventudPortugalete #Oreka #Eragintza @ayudaenaccion pic.twitter.com/b1l5yiG3Ot

— Innobasque (@Innobasque) 2017 apirilaren 28a

 

Hona hemen STEAM espazioan parte hartu duten 50 eragileak:

EDE Fundazioaren Aisialdi Eskola, Fair Saturday Fundazioa (Barreras Invisibles/Hesi Ikusezinak programa), “GILTZARRI”. Barakaldoko Udaleko Gazteria Arloa, Lantegi Batuak Fundazioa, Ausolan, Hazian Kultur Elkartea, Bolunta-Bizkaiko Boluntariotza eta Parte hartzeko Agentzia, Argizai Eskaut Taldea, Gaztetxo Eskola, BTEK, KID´S KIT KAR Elkartea, Zientziapolis, Bilboko Udala, Bilbao Dynamics, Kiribil Sarea gizarte- eta hezkuntza-elkartea, Sestaoko Gazteleku, Gamaker.org, Umeak Kalean, Euskalerriko Eskautak Bizkaia, Hontza Museoa Fundazioa, BalmaZ (Balmasedako Udaleko Gazteria Zerbitzua), B-Side (EDUCABLOG proiektua), IRSE Araba, EDUROBOTIC, Hirikilabs – Tabakalera, Mater Museoa, GORABIDE, Ataungo Udala, Portugaleteko Aisialdi Sarea, Eraikide Sarea, Hezkide Eskola, Gure Lurra Elkartea, Portugaleteko Udaleko Gazteria Zerbitzuak, Arkeologi Museoa, Laboratorium Museoa, Harribide Fundazioa, Urtxintxa, Oreka, Ayuda en Acción-Ekintzaz Lagundu Fundazioa, Eragintza Kultur Erakundea, Elhuyar, Gozaldi gazte-elkartea, Hazi Fundazioa, Arrigorriagako Udala, Micaela Portilla Eskola, Añanako Kuadrilla, Errontegiko Ainara Kultur Elkartea, Alcavi, Athlon Koop E., Lenbur Fundazioa, Gaztematika.

#EspacioSTEAM ha sido trending topic en las redes sociales esta mañana / STEAMespazioa trending topic izan da sare sozialetan gaur goizean:

#EspacioSteam es TT en #Euskadi / #EspacioSteam joera da momentu honetan #Euskadi-n #Steam Eskerrik asko guztio pic.twitter.com/YirNyM72fC

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago