Innobasque Exchange Innobasqueko bazkide diren erakundeen artean lankidetza bultzatzen eta errazten duen ekimena da. Bere bidez proiektu berritzaile askok elkarlanerako duten premia edo beharrizan estrategikoari erantzuten zaio. Askotariko gaitasun eta ezagupenekin konfiantzazko ingurunean lantaldeak uztartzeak helburu hau lortzen laguntzen du, eta harreman-sarea zabaltzea, ezkutuko indarrak eta aurrez ikusi gabeko emaitzak aurkitzea, edo kontraste egitea ahalbidetzen du. Innobasque Exchange-ren hamargarren edizioa datorren martxoaren 31n izango da. Parte hartzeko interesa duena jar bedi harremanetan Innobasquerekin, bere ekimena proposatu eta zer-nolako lankidetza eskaintzen duen eta berak zer behar duen adieraz dezake helbide elektroniko honetan: [email protected].
Orain arte Innobasque Exchangen 300 erakunde baino gehiagotako ia 600 pertsonak hartu dute parte eta 78 proiektu aurkeztu dituzte.
Innobasque Exchangek metodologia propioa du, sinplea baino eraginkorra, 4 fase dituena: inspirazioa, ideiagintza, hazkundea eta konexioa. Honela, profesional heterogeneoek osaturiko lantaldeek sakonki aztertzen dituzte proiektuak aukera berriak sortzeko xedeaz.
Innobasque Exchangek berrikuntza aktibatzen du, batez ere ETE eta mikroETEetan, berrikuntza egin eta itunak lor ditzaten, berehala emaitzetara bideratzeko moduan. Ideia berriak aurkitzen eta berrikuntzaren arriskua murrizten laguntzen du, guztion gaitasunak ustiatuz.