EAEko Berrikuntzaren Gidaliburua ezinbesteko argitalpena da, Berrikuntzaren Euskal Sistemaren lorpen eta gaitasunak balioztatzen dituena. Aurten, Innobasquerekin lankidetzan, hamargarren edizioa aurkeztuko da abenduaren 20an Guggenheim Bilbao museoan. Arantxa Tapiak, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Azpiegituretako sailburuak, emango dio ekitaldiari amaiera, eta berrikuntzaren arloan azken hamarkadan lortutakoaren balantzea egiteko ere balioko du. Argitalpena ibilbide bat da, 2007an hasia, Euskadiko berrikuntza-mugarri nagusietan zehar.

Jardunaldia Innobasqueren Astearteak programaren barruan sartuta dago, parte hartzeko aurrez izena eman behar da eta honako erakunde hauek izango dira bertan:

IK4: 10 urte hauetan fabrikazio aurreratua sartu izanaren onuren eta bilakaeraren ikuspegia erakutsiko du.

Tecnalia: itsasoko energiak industria-ehunarentzat izan duen bilakaeraren, eraginaren eta abaguneen ikuspegia emango du.

Eusko Jaurlaritza: ikerketaren eta berrikuntzaren bilakaera azalduko du osasunaren eremuan. Inplementatzen ari diren estrategia zehatzaren esparruan, sortuz joan diren aldaketa nagusiak: medikuntza pertsonalizatuagoa, teknologien aplikazioa eta abar.

Lauaxeta Ikastola: hezkuntza-eredua nola aldatu den azalduko du eta, bereziki, ikastetxe hau Espainiako 100 ikastetxe berritzaile onenen artean laugarren tokian egotea eragin duten gakoak.  

UPV/EHU: Euskadik azken 10 urteotan izan duen zientzia-jarduera bikainaren bilakaera jarriko du mahai gainean. 

Dron by drone: duela 10 urte inork ez zituen imajinatu ere egiten gailu hauen ahalmena eta askotariko aplikazioak.

Deustuko Unibertsitatea: datuek zenbakiak baino askoz gauza gehiago eman ditzaketela azalduko du, eta aliatuak izan daitezkeela era guztietako erakundeentzat.

Eroski: Mondragon Korporazioko kooperatibak azalduko du markak nola indartu duen bere konpromisoa tokian tokiko garapenarekin eta honek lehen sektorean izan duen eragina.

Orbea: bizikleta estandarizatutik pertsonalizatura. Open innovation edo azken urteotan nola txertatu erabiltzailearen esperientzia prozesu osoan, entzute, elkarrizketa, kosorkuntza eta abarren bidez, eta lorturiko emaitzak.

Kutxabank: finantza-munduan digitalizatzearen eragina, bezeroarekiko harremana pertsonalizatzea eta big data izango ditu aztergai.

Jardunaldiaren jarraipena egiteko #Martesguía hashtag edo traola bidez egin daiteke

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago