Urte-bukaera gainean dugu, eta, beraz, Berrikuntzaren Innobasque Txostena 2016 aurkeztu ondoren, urteari agur esateko ekitaldi asko ditugu, Euskadiko berrikuntzaren egoeraren balantzea egin ahal izateko. Elkarrekin geure burua gainditzen eta hobetzen jarraitu nahi dugu. Urteari agur esango diogu Innobasqueren Astearteak programako beste saio batekin, non, urtero bezala, EAEko Berrikuntzaren Gidaliburua 2016 aurkeztuko baitugu.

 

ABENDUAK 12

Culinary Interaction jardunaldiak: Zer gertatzen da sukaldaritza beste errealitate batzuetara hurbiltzen denean?

Antolatzailea: Basque Culinary Center

Donostia: Basque Culinary Center

Diziplinarteko dinamiketan sartzen denean gastronomiak duen garrantzia aztertuko da. Horretarako, Basque Culinary Center-en lehen mailako hizlariak izango dira, aparteko hitzaldiak eskainiko dituztenak. Izena emateko, idatzi helbide elektroniko honetara: [email protected].

Estrategia Topagunea Eskuinaldea

Antolatzailea: Estrategia Empresarial

Igeretxe hotela (Getxo, Bizkaia)

Bizkaiko Ekonomia eta Lurralde Garapen diputatuak, Imanol Pradales-ek, emango dio hasiera topaketa honi; bertan parte hartuko dute Eskuinaldeko enpresa, erakunde eta profesionalek, eta eskualdeko ehunaren bilakaera aztertuko da, baita eskualdeko enpresa-ehunaren bilakaera ere, arreta berezia jarrita “Enpresa Lankidetzan”, lehiakortasunaren eta kudeaketa aurreratuaren funtsezko elementu gisa. Eskatu zeure gonbidapena telefonoz (944 274 446) edo posta elektronikoz ([email protected]).

 

ABENDUAK 12, 13 ETA 14

Eraikuntzako Erosketa eta Kontratazio Publiko Berdeari buruzko Prestakuntza-jardunaldiak Administratzaile Publikoentzat

Antolatzailea: Ihobe

12/12 Bilbo: Plaza Bizkaia Eraikina

13/12 Donostia: Eusko Jaurlaritzaren Ordezkaritza

14/12 Gasteiz: Eusko Jaurlaritza

Informazio-saioak, Ihobek EAEko hiru Lurralde Historikotan antolatuak, non Euskadiko eraikuntzaren eremuan erosketa eta kontratazio publiko berdearen premia eta abagune, jardun-esparru eta ezartzeko tresnei buruz informatuko baita. Gainera, zalantzak argituko dira ezarpenari buruz. Izen-emateak hemen.

 

ABENDUAK 13

INFODAY CDTI-SPRI: I+G+b proiektuen finantzaketa ingurumen-arloan

Antolatzailea: Ihobe, Spri, Innobasque, Aclima eta CDTI, Eusko Jaurlaritza eta Enterprise Europe Network

BIC Bizkaia Ezkerraldea

Jardunaldi hau enpresa-munduan zuzendaritza-karguak dituen jendeari zuzenduta dago, edo I+G+b teknikariei eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragileei; ingurumen eta ekoindustriaren arloko enpresei zenbait tresna eta deialdi ezagutaraztea du helburu: horiek CDTIk (funts propioak eta nazioarteko kofinantzaketa- tresnak) eta Eusko Jaurlaritzak (HAZITEK) dituzte I+G+b proiektuak finantzatzeko, eta horien egokitzapena gure sektoreko lan-eremu espezifikoetara: ura, hondakinak, lehengaiak eta Ekonomia Zirkularra. Bertaratzen direnek tresna hauekin finantzatzea lortu duten enpresen esperientzia ezagutuko dute, eta ingurumen-arloko enpresek I+G+b jardueretarako finantzaketa lortzeko orduan topatzen dituzten premia eta oztopo espezifikoei buruz ere eztabaidatuko dute. Gorde zeure tokia hemen.

 

AZAROAK 13 ETA 14

3D Printing FABulous Community Final Meeting: Internet Business Acceleration Programme for 3D Printing Services in Europe

Antolatzailea: Bizkaia Talent eta Carsa

Bilbao Euskalduna Conference Center

Bi egun hauetan 150 parte-hartzailek baino gehiagok ─eta horien artean daude FABulous startup-en egungo portfolioko 30 talde─ beren merkataritza-aplikazio berritzaileak aurkeztuko dituzte, FIWAREn oinarrituak, 3D inprimaketarako, bai kontsumitzaileentzat eta bai industria-merkatuentzat. Han hainbat eratako lantegi edo tailerretan parte hartu ahal izango da, benetako lekukotasunak eman eta jaso, merkaturatzeko gaitasuna hartu eta networking egin. Izen-emateak abenduaren 12a baino lehen hemen.

 

European City’s Talent Competitiveness Index 2016 (ECTCI)

Antolatzailea: Tendensor, Bizkaia Talent

Campos Eliseos Antzokia: Cúpula Conference Room

Bruno Lanvin, INSEADen indize globalen zuzendari betearazleak eta Talentuaren Lehiakortasunaren Indize Globalaren (GTCI) egileak, Bilbon aurkeztuko du Europako hirien talentuaren lehiakortasun-indizea (ECTCI) urtero Munduko Ekonomia Foroan aurkezten duena Paul Evans irakaslearekin batera. Izen-emateak hemen edo mezu elektronikoa bidaliz hona: [email protected].

   

ABENDUAK 14

RRI Tools: Ikerketa eta Berrikuntza Arduratsua inplementatzea

Antolatzailea: IrSi Caixa, Innobasque eta “La Caixa” Gizarte Ekintza

Bilbon 

Ikerketa eta Berrikuntza Arduratsua (RRI, ingelesezko sigletan) gora egiten ari den gaia da, Europako Batzordeak bultzatuta; zientziak eta berrikuntzak gizartean duten eginkizuna birplanteatzen du, eta zeharka hainbat programatatik ari da sartzen, adibidez Horizon(te) 2020 esparru programatik. Jardunaldian RRI eta bere garrantzia azalduko dira Europako Horizon(te) 2020 deialdietarako. Izen-emateak hemen.

  

ABENDUAK 15

Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak

Ikerlanen egoitzan (Arrasate)

Antolatzailea: IK4-IKERLAN & Basque Enterprise Europe Network (Innobasque, SPRI, BEAZ Bizkaia)

Jardunaldi honen helburuak hauek dira: prestatzen ari diren proposamenak hobetzea CDTIrekin egiaztatuz, eta Europako proiektuek duten eragin praktikoa enpresetan ezagutaraztea. Aldi berean, jardunaldi honek balioko du interesatu guztiei erakusteko nola erabili finantzaketa-tresna hauek beraien berrikuntza- eta garapen-jarduerak ahalbidetzeko.

Christmas Lecture Prof. Maurizio Patro: Nanomedicine Chemistry and Nanotechnology

Antolatzailea: bioGUNE

Zamudioko Teknologia Parkea

2014an, Thompson-Reuters-en arabera, munduan eragin handieneko zientzialari bat izan zenak, Maurizio Pratok, hitzaldia emango du medikuntza-kimikaz eta nanoteknologiaz. Prato ─Biomaterialen Ikerketa Kooperatiboko Zentroan, CIC biomaGUNEn, sartu berria─ aditurik handienetakoa da grafenoa eta karbono-nanohodiak bezalako materialetan.

 

ABENDUAK 16

Nola parte hartu arrakastaz H2020 delakoan

Antolatzailea: Vicomtech, IK4

Donostia

Jardunaldiaren helburua hau da:  H2020 programan interesaturik dauden eta laguntza behar duten edo Europako proiektuetan esperientzia gutxi daukaten guztiei, gakoak azaltzea arrakastaz parte har dezaten H2020ko europar proiektuetan. Arrakasta-kasuak azalduko dira eta hizlariekin ideiak kontrastatzeko aukera. Izen-emateak hemen.

 

ABENDUAK 20

EAEko Berrikuntzaren Gidaliburua 2016

Antolatzailea: Estrategia Empresarial

Bilboko Guggenheim Museoa

Innobasqueren lankidetzaz, Estrategia Empresarial-ek EAEko Berrikuntzaren Gidaliburuaren X. edizioa (2016) aurkeztu du.

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago