Gaur Eustatek argitaratu duenaren arabera, 2015ean Euskadin 1.273,2 milioi euro erabili ziren I+G jardueretan. Datu honek %1,3ko jaitsiera esan nahi du aurreko urtearekiko. Jaitsiera honen arrazoi nagusia finantzaketa pribatua %3,1 murriztu izana da, aldi berean publikoa %1,1 igo delarik. Halaber, enpresa-sektorea izan zen I+G jardueretan bere partaidetza gehien murriztu zuena, %1,8 jaitsi baitzen 2014ko datuen aldean.

Datu hauek berretsi egiten dute Innobasquek azaroaren 7an argitaratu zuen Berrikuntzaren Innobasque Txostenean (2016) identifikaturiko arreta-gunea; han euskal enpresetan I+G jardueraren geldialdia nabarmentzen zen, Europako homologoen erritmoa jarraitzen ez direla ari, nahiz eta beraiek izan berrikuntzaren bultzatzaile nagusiak Euskadin. Berrikuntzako ahalegin- eta emaitza-datuen arteko aldea nabarmentzen zuen Txostenak, eta horrek etorkizunerako bi egoera posible planteatzen dituela: bata, eraginkortasunaren hobekuntza, non gastua murriztu arren, ikerketaren emaitzak hobetu egiten diren; eta bigarren egoera posiblea gainbeherarena da, non ahaleginaren gutxitze honek azkenean emaitzetan ere eragin dezakeen.

Euskal enpresek berrikuntzaren alde egiten jarraitzearen garrantzia azpimarratu du Innobasquek, beren lehiakortasuna hobetzeko eta etorkizuna ziurtatzeko bide nagusi gisa. Efizientzia edo eraginkortasuna berrikusi eta egokituta, berriro indarra hartzeko garaia da eta berrikuntzan eta ikerketan berrinbertitzeko garaia. Enpresen etorkizuna ez ezik, euskal gizarte osoaren ongizatea dago jokoan.

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago