Energia da RIS3 Euskadi espezializazio adimendunaren estrategian identifikaturiko hiru lehentasun estrategikoetako bat, Euskadiko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza 2010 Planak jasotzen duena. Innobasquek, Energia Klusterrarekin eta Idomekin lankidetzan, Innobasqueren Astearteak programaren beste jardunaldi bat antolatu du, pilotatze-taldearen aurrerapenak ezagutarazteko, talde hau baita Eusko Jaurlaritzak gidatzen duen estrategia honen hedapenaren arduraduna. Talde honetakoak dira enpresak (Energiako Klusterrak ordezkatuak), herri-erakundeak (Eusko Jaurlaritza, EVE/EEE eta SPRI) eta zientzia- eta teknologia-eragileak (CIC energiGUNE, Tecnalia eta IK4), SPRIk eta Innobasquek koordinaturiko idazkaritza teknikoaren laguntzarekin.

Honela, datorren azaroaren 29an, “Energia adimenduna: espezializazio-estrategia bat Euskadirako” saioan, Energibasque estrategia teknologikoaren xehetasunak ezagutuko dira, baita sektore honetako hiru ekinbide garrantzitsu ere: Bidelek Sareak Bilbokoa, Windbox Gamesarena eta Harshlab Tecnaliarena.

Euskal energia-sektorean 343 enpresa daude, energian espezializazio-profil handikoak. 2014ko datuen arabera, horien fakturazio globala 46.800 milioi euro baino gehiagokoa da, 15.000 milioi baino gehiago EAEn sortzen direlarik, eta 63.400 langile ingururi ematen die lana, eta horietatik 21.100 pertsona Euskadin daude. I+G gastua Euskadin 240 milioi euro ingurukoa da, eta zuzeneko enplegua ematen die 2.400 ikertzaileri Euskadin.

Innobasqueren Astearte honetara joateko, hemen eman behar da izena.

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago