Berrikuntzaren Innobasque 2016 Txostenak  jasotzen duenez, Euskadi eskualde mailako berrikuntza-gune bat da, berrikuntza moderatuko eta azken urteotan posizioak galduz joan diren lurraldez inguratua. Hala ere, Euskadik Europako batez bestekora hurbiltzen jarraitu du berrikuntzan, nahiz eta prozesu hau moteldu egin den azken urteotan. Hala ere, Euskadi Europako Erkidegoko %92,4an dago jada, iaz baino puntu bat gorago ia.

Berrikuntzaren Innobasque 2016 Txostenaren aurkezpena – Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren XVI. Astearen hasierako ekitaldia from Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzia

Dokumentua Euskadin berrikuntzaren erreferentziazko txostena izateko anbizioarekin sortu da, eta 4 arreta-gune planteatzen ditu hausnarketa eskatzen duten gogoetekin, betiere Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sistema hobetzeko xedeaz.

1. 2013 eta 2014. urteetako ahalegin- eta emaitza-datuen arteko aldeak Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sistema (ZTBES/SVCTI) bi egoera posibleren aurrean jartzen du:

· eraginkortasunaren hobetze-aldia.
· gainbehera-aldi baten hasiera, I+G+b jardueraren gastuaren eta emaitzen arteko aldi bateko desfasearen ondorioz.
Hala ere, BIP Panelaren pertzepzioak badu halako baikortasun bat etorkizuneko bilakaerari buruz.

 

1. mahaiko eztabaida – Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren XVI. Astearen hasierako ekitaldia from Innobasque  – Berrikuntzaren Euskal Agentzia

2. I+G-ri dagokionez, honako hau ikusten da:
• geldialdia enpresa-arloko I+G jardueran.
• finantzaketa publikoa gutxitzeko joera.
• nazioarteko finantzaketaren hazkundea sendotzeko premia enpresa-arloan, azken bi urteetan Horizon(te) 2020rekin hasitako hazkundea.
• inbertsioen pixkanakako murrizketa ekipamenduetan

3. Bestalde, halako ahultasun bat sumatzen da berrikuntzan I+G-z haratago, software, diseinu, marketin, prestakuntza edo antolaketa bezalako alderdiak hartzen dituen horretan, eta Basque Innovation Perception panelaren arabera, gehienbat ETE segmentuan ematen da hori.

2. mahaiko eztabaida – Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren XVI. Astearen hasierako ekitaldia from Innobasque – Berrikuntzaren Euskal Agentzia

 

4. Zientzia- eta teknologia-emaitzei dagokienez, nazioarteko patenteetan azken urteetan hasitako hazkundea sendotu beharra ikusten da.

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago