Duela urte batzuk Yolanda de Miguelek zirkulazioko istripu bat izan zuen. Ez zen oso larria izan, baina hilabete batzuk geldi egin behar izan zituen eta bere bizitza aldatu egin zen. Tecnaliako Nanoteknologia Klusterreko zuzendaria gauza txikiei arreta jartzen hasi zen, eta konturatu zen ekintza oso txikiek izugarrizko eragina zutela pertsonen bizitzan. Filosofia hau bere lanbidera aldatu zuen ikertzaile bihurtuz eta nanoteknologiara dedikatu zen. Orain bi patente ditu hormigoi autokonpongarriari buruzkoak eta beste bi material fotokatalitikoenak, autogarbitzeko eta airea arazteko propietateekin.  7 doktore-tesi zuzendu eta 30 argitalpen baino gehiago egin ditu.

De Miguel-ek Gasteizko TEDX Almendra Medievalen azken edizioan parte hartu zuen, eta azaldu zuen metro bat bilioi bat zatitan banatzearen emaitza dela nanometro bat. Tamaina honetako partikulek “propietate ia magikoak” izan ditzakete eta, materialaren arabera, germenak ezabatzeko, produktuak zuritzeko, mikroorganismoak akabatzeko, airea arazteko, bakarrik garbitzen diren leihoak egiteko edo zelula kantzerigenoetan sendagaiak txertatzeko erabiltzen dira. Azken batean, jendearen bizitza hobea izan dadin.

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago