Jardunaldiak, biltzarrak, ikastaroak, topaketak… guztiak balio du konektatzeko, kolaboratzeko eta berrikuntza gehiago egiteko. Ondoren aurkeztuko dizuegu datozen egunotarako berrikuntza-agenda
AZAROAREN 4RA ARTE
BCAM, Basque Center for Applied Mathematics
URRIAREN 14TIK AZAROAREN 15ERA
Kalea eginez
Antolatzaileak: ColaBoraBora, Civersity UPV/EHU, Zaramari, EHUkultura UPV/EHU
Auzoaren hobekuntza era iraunkorragoan egiteko lagungarri izango diren esperientziak partekatu eta baterako estrategien diseinuan lan egiteko aukera. Goialdeko Auzoetako Taldeak Koordinatzeko Batzordearen saio estrategikoetan detektaturiko premietako batzuetan sakontzeko unea izango da; izan ere, martxan jarriko da Komunitate Plan berria, datozen 4 urteotan Bilbo Zaharraren eraldaketarako ildoak markatuko dituena.
URRIAREN 21ETIK AZAROAREN 17RA
PMP ziurtapenerako programa
Antolatzailea: Mondragon Unibertsitatea
Proiektu-zuzendaritzako ikastaroa, eraginkortasun egiaztatua duten nazioarteko estandar, eredu eta jardunbide aurreratuenen araberakoa, kudeaturiko proiektuen arrakasta erraztuko duena. Helburua da Proiektuen Zuzendaritzarako Gaitasun Profesionalaren PMP® Ziurtagiria lortzea parte-hartzaile guztiek, globalki onarturiko ziurtagiria eta gero eta erakunde eta enpresa gehiagok eskatzen dietena mundu osoan beraientzat egiten diren proiektuen arduradunei.
URRIAK 23
Baserrian Amets emango da lehen aldiz, antzerki honek beste urrats bat egin nahi du Euskadi landatarra eta hiritarra birkonektatzeko, txikienei baserrien eta baserritarren garrantzia erakutsiz.
URRIAK 24-25
PDU ikastaroa: Proiektuen Kudeaketa MS-Project-ekin
Microsoft Project software tresnak proiektu-kudeaketan eskaintzen dituen aukerak erakutsiko dira era integralean. Batez ere praktikoa den ikastaro honetan proiektuen plangintza, egokitzapen, jarraipen eta itxieran sarturiko jarduerak inplementatuko dira.
URRIAK 25-27
Antolatzaileak: ACCIÓ eta Fira de Barcelona.
Bartzelonan
Nazioarteko biltzarra industria-arlorako Gauzen Interneti lotua. IoT iraultza enpresentzat erronka da beren makinak, prozesuak, pertsonak eta produktuak konekta ditzaten, eraginkortasunean irabazi, kostuak gutxitu, eragiketak hobetu eta bezeroaren asetasuna areagotzeko. Nazioarteko biltzarraren ardatza IoT-en erronka izango da honako arlo hauetan: Fabrikazioa, energia, garraioa, osasuna, enpresa-eraldaketa, berrikuntza eta teknologia. Biltzar honen barruan, Enterprise Europe Network sareak brokerage event antolatzen du, eta bertan aukera izango da gai honetan industriako liderrekin harremanetan jartzeko, aurrez hitzartutako 30 minutuko bilerak eginez.
URRIAK 25
Antolatzailea: Donostia Sustapena
Donostian
WeekINNen esparruan, hezkuntza-eragileentzako jardunaldia gaitasun digitalen, STEAM gaitasunen, ikaskuntza berritzaile eta jardunbide egokiko inguruneen garrantziaz. Cristobal COBO (CEIBAL Foundation), Innobasqueko Estibaliz León eta Oxford-eko Unibertsitateko Igor Calzada izango dira bertan.
URRIAK 27
I. Lan-jardunaldia errehabilitaziorako gailu medikoei buruz
Antolatzailea: Tecnalia
Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean
9:00etatik 14:00etara
Industria errehabilitazioaren mundura hurbiltzeko jardunaldia da hau, biztanleriaren zahartzeak sendotuko duen sektorea baita. Gailu medikoak garatzera orientatzea oraindik aukera natural on bat da lehiakortasuna areagotzeko interesa duten euskal enpresentzat, batez ere etorkizunerako apustua den eremu baterantz dibertsifikatu nahi badute, edo hori bateragarri egin beren ohiko jarduerarekin. Osasunaren industria berritzailea ─proiekzio globalarekin, pertsonen eskariekin eta merkatuaren eskakizunekin bat datorrena eta Euskadiko espezializazio adimenduneko estrategian (RIS3) ongi kokaturikoa─ sortzea palanka bat izan daiteke gure industriaren lehiakortasunerako, sofistikazio eta balio erantsi handiko sektore batean sartu ahal izateko
URRIAREN 30ERA ARTE
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Astea
Euskadik azaroaren 7tik aurrera Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren XVI. Astea ospatuko du. Erakundeek parte hartzeko jarduerak, tailer edo lantegiak, hitzaldiak, workshop-ak, mahai-inguruak… aurkeztu nahi badituzte, horretarako epea urriaren 30ean amaituko da.
URRIAREN 31RA ARTE
Urteko galdera/ Pregunta del año
Antolatzailea: Eusko Ikaskuntza
Etorkizuneko ikuspegitik Euskal Komunitate Globala kezkatzen duen gaiari erantzuteko beste edizio bat. Erakundea galdera horren formulazio-fasean dago, eta gustatuko litzaioke iradokizunak jasotzea. “Urteko galdera” tribuna irekia da, eta urtero galdera bat lantzen da bertan, egileen eta irakurleen komunitateak berak erabakia. Eztabaida eta hausnarketarako gunea da, ibilbide nabarmeneko jendearen ekarpenak jasotzen dira bertan egungo arazo eta erronken inguruan gizarte, kultura, zientzia edo teknologiari buruzkoak.
URRIAREN 21ETIK ABENDUAREN 9RA
Nazioarteko I+G+b Proiektuen Kudeaketan V. Ikastaro Aurreratua.
Innobasquen, Bizkaiko Teknologia Parkean
9:00etatik 15:00etara
Antolatzaileak: Tecnalia, IK4 Research Alliance, Spri eta Innobasque
48 orduko ikastaro hau ostiraletan izango da, bikaintasunezko proiektuen prestakuntza eta kudeaketan erakundeetako langileak prestatzeko, gure ekonomia, gizarte eta enpresen erronkei erantzuteko gai izango den nazioarteko ikuspegia eta kokapena eman diezaieten beren erakundeei. Ikastaro honek Horizon(te) 2020 programako proiektuen prestakuntzan eta kudeaketan sakontzen du batez ere, baina I+G+b finantzatzeko eskualde eta nazioko beste programa batzuen ezagutzari ere arreta berezia eskaintzen dio. Izena emateko epea 2016ko irailaren 12an hasiko da eta irailaren 30ean amaituko da. Innobasqueko bazkideek %20ko beherapena izango dute matrikularen prezioan.
URRIAK 31
Enpresa-azeleratzaile publiko-pribatua da, sortu berria, non autonomia-erkidegoko konpainia nagusiek bertan kolaboratuko duten enpresa-ekimen berritzaileak Euskadira erakartzeko mundu osotik. Startup-ek aholkularitza eta finantza-laguntza izango dute, baina, batez ere, mundu mailan erreferente diren erakundeen (ABB, CAF, CIE Automotive, Danobat, Euskaltel, Iberdrola, ITP, Mercedes, Michelin, Microsoft, Repsol-Petronor, Siemens…) konpromisoa, sortu berri diren enpresen hazkunde, azelerazio eta merkaturatzean lagunduko dutelarik.
AZAROAK 4, 5 eta 6
ELKARLANEKO JARDUNBIDEARI BURUZKO BILTZAR BEREZIA
Prestakuntza ikuspegi berritzaile eta holistikoarekin, aplikaziorako fokua osasunaren eremuan ere jarrita, kontuan izanik Euskadiko Elkarlaneko Zuzenbidearen Elkartetik Arabako osasun-arloarekin daukagun lankidetza, proiektu pilotu bat gauzatzeko. Parte hartzen du Kim Wright-ek, nazioarteko integrazio- eta elkarlan-mugimenduan erreferentea. Izena emateko mezu elektronikoa bidali behar da helbide honetara ([email protected])
AZAROAK 7
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren XVI. Astearen inaugurazioa
Gasteizen
17:00etatik 18:30era
Antolatzailea: Innobasque
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren XVI. Astea hasteko seinalea Iñigo Urkullu lehendakariak emango du. Alberto García Erauzkinek, Innobasqueko presidenteak, Berrikuntzaren Euskal Sistemako eragileen ordezkariekin batera, “Informe Innobasque de Innovación 2016. Perspectiva comparada y análisis de percepción”, (Berrikuntzako Innobasque Txostena 2016. Ikuspegi konparatua eta pertzepzio-analisia) aurkeztuko du, eta honek Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sistemaren orainaren eta etorkizunaren begirada bat eskaintzen du ikuspegi askotatik. Vicente Atxak, Mondragon Unibertsitateko errektoreak, emango dio ekitaldiari amaiera. Bertan izateko, izena eman behar da hemen.
AZAROAK 10, 11 eta 12
GIZARTE-EKONOMIA ETA EKONOMIA SOLIDARIOAREN II. BILTZARRA
Antolatzaileak: REAS eta UPV/EHU
Biltzarra sei ardatz tematikoren inguruan izango da: 1.- Ekonomia inklusiboa eta demokratikoa, 2.- Ekonomia solidarioa izango da feminista baldin bada, 3.- Ahalmenak eta mugak gaindituz, 4.- Ondasun Komunak eta GE eta ES, 5.- Herritarren agregazioa eta egitura kooperatiboak, eta 6.- Ekonomia berri baterako trantsizioak mundu iraunkor batean. ColaBoraBora-tik han egongo gara denok parte hartzen, baina batez ere oso inplikaturik gaude 3. Ardatza-ren koordinazioan eta dinamizazioan GE eta ES-aren produkzio-ehunaren sortze, finkatze eta eraldaketan zentratuta. Biltzarrerako izena emateko hemen.
AZAROAK 10
“NDT teknologiak: egungo egoera eta epe laburrerako ikuspegiak”
Antolatzailea: IK4
Donostian
Saiakuntza Ez Suntsigarrien (END, edo NDT ingelesez) eremua bizkor ari da eboluzionatzen: egunero teknologia berriak sartzen dira bertan (sarritan materialei buruzko printzipio fisiko konplexuetan oinarrituta) eta jada erabiltzen direnek gaitasun eta aplikazio berriak garatzen dituzte. Hori guztia industria-premiek motibatzen dute, gero eta premia zorrotzagoak ekoitzitako produktuei, berorien kalitate eta trazabilitateari eta kostuen eta fabrikazio-epeen murrizketari dagokionez. Horren haritik, “Zero Defect Manufacturing” ari da ezartzen, eta “fabrikazio aurreratua” deitzen dugunaren barruan sartutako ildoetako bat da.
AZAROAK 16
III BILBAO YOUTH EMPLOYMENT FORUM
Antolatzailea: Novia Salcedo Fundazioa
LANEren Itxurazko Enpleguetarako Ekimen Globalaren aurkezpena, Nazio Batuen esparruan integratua. Foroak topaketa-gunea sortu nahi du nazioarteko erakundeen funtsezko ordezkarientzat, ikuspegi honetatik, funtsezko erronkak ezagutu ditzagun itxurazko enpleguaren eta guztiontzako hezkuntzaren arloan.
Antolatzailea: Spri
Donostiako Kursaalen
IKT tresnetan ardazturiko jardunaldia, industria-prozesuak optimizatzeko laguntza gisa. Fabrikazioaren diseinu, garapen, ekoizpen, logistika eta kudeaketa integratuan laguntzeko tresna adimendunak. Basque Industry 4.0-ren III. edizio honetan laugarren industria-iraultzaz egingo da eztabaida. Gaian adituak direnen esperientziak, joerak, estrategiak, iritziak, lantegiak, erakusketak eta ikuspegia bildu dira.
AZAROAK 23
Antolatzailea: ESLE, Euskadiko Teknologia Libreko eta Ezagutza Irekiko Enpresen Elkartea
LibreCon 2016 delakoaren seigarren edizioa izango da, 4.0 Industriaren erronketan ardaztuta, baita software librearen erabilera berrietan ere finantza-arloan.
AZAROAK 24
1ST CREMA/C2NET INDUSTRIAL WORKSHOP
Antolatzaileak: CREMA eta C2NET, H2020koa
Bi proiektuetan lorturiko emaitzen zabalkunderako jardunaldia, IT eta industria-konponbideen hornitzaile diren komunitateen feedback-a lortzeko lehen eskutik.