Hamarkada batean  Euskadik hirukoiztu egin du bere zientzia-ekoizpena. Euskadiren pisua estatuan eta munduan hazi egin da iraunkortasunez hamar urte hauetan, bere hazkunde-tasa handiagoei esker. Zientziaren Euskal Sistemako eragile guztiek hobetu egin dute ikerketa-ekoizpena. Euskal zientziaren aurrerapen hauek “emaitza bikaintzat” jo ditu Ikerbasque-Zientziarako Euskal Fundazioko zuzendari nagusiak, Iñigo Atxutegik.

Datu hauek Euskadiko 2016ko Zientzia Txostena  delakoan agertzen dira; txosten hau urtero egiten du Ikerbasquek eta 2005-2015 denboraldirako zientzia- eta ikerketa-ekoizpenaren eremuan emaitza-adierazle nagusiak jasotzen ditu, Euskadin martxan jarri diren zientzia, teknologia eta berrikuntzako azken planen eragin edo ondorioak barne direla. Dokumentuaren arabera, zientzia “ezagutza berriaren etengabeko bilaketa da, horrekin hobeto ulertzeko gure errealitatea, eta Gizateriaren baterako enpresarik handiena da. Ardatz nagusia pertsonak, zientzialariak, dira, oraindik erantzunik ez duten galderak egiten dituztenak”.

Hona hemen aipaturiko lanaren hamar daturik garrantzitsuenak:

1. Euskadi estatuan eta munduan hazi egin da iraunkortasunez hamar urte hauetan, hazkunde-tasa handiagoei esker. 2015ean, Euskadiko zientzia-ekoizpena Estatuko guztiaren %6,55 izan zen.  

2. Euskal zientziaren Eragin Normalizatua (arlo bakoitzean batez bestekoari buruzko aipu kopuruetan neurtua) nabarmen hobetu da 2009tik, eta lider diren autonomia-erkidegoen artean dago. 

3. Zientzia-ekoizpen hau nazioarteko lankidetza handiagoarekin batera sortu da eta argitalpenen lidergoa mantenduz. 

4. Zientziaren Euskal Sistema dibertsifikatu egin da eragile berrien sorkuntza eta indartzearekin. Basque Excellence Research Centre (BERC) eta Ikerketa Kooperatiboko Zentroak (CIC) Euskadin argitaraturiko artikuluen %15 baino gehiago dira jada.

5. Euskadi bosgarren autonomia-erkidegoa da zientzia-ekoizpen absolutuan, eta hala ere seigarren tokian dago per capita argitalpenetan.     

6. Doktore-tesiak defenditzen dituzten gizon eta emakumeen ratioa antzekoa da, baina beren ikerketa-karrera egonkortzen duten emakumeen kopurua txikiagoa da. Zenbat eta aurrerago joan maila profesionaletan, orduan eta txikiagoa da emakumeen proportzioa.

7. Euskadi izan zen, INEren arabera, bere BPGren %2 baino gehiago inbertitu zuen erkidego bakarra I+G jardueretan 2014. urtean. Gastu horretatik %14,95 oinarrizko ikerketara bideratzen da.   

8. 2014/2015 ikasturtean, 450 pertsonak baino gehiagok defenditu zuten doktore-tesia hiru euskal unibertsitateetan.

9. ICONO- FECYTen datuen arabera,  Euskadi da argitalpen bikain gehien (%10 aipatuenen artean dauden argitalpenak) dituen laugarren autonomia-erkidegoa.

10. Azken hamarkadan, mantendu egin dira Euskadin ikertzen diren arlo tematikoak: Medikuntza, Ingeniaritza, Fisika, Materialen Zientziak, Kimika eta Biokimika eta Genetika.

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago