Richard Turere-k 13 urte ditu eta familiarekin bizi da Masai komunitate batean Kenian. Iraganean, lehoiek herriko abereei eraso egiten zieten. Horri erantzunez, Masaiek, ganadua garrantzi handikoa izanik beraientzat, lehoiak ehizatzen zituzten beren etxaldeak eta etxeak babesteko. Hainbat ideia probatu ondoren, Richard konturatu zen argiek mugimenduan lehoiak uxatzen zituztela baina kalterik egin gabe. Beraz, argi keinukarien sistema bat asmatu zuen eta herrixkaren inguruan jarri zituen. Honela, konponbide egokia aurkitu zuen lehoientzat eta bere komunitatearentzat. Argiek lehoiak ganaduarengandik urrun mantentzen zituzten eta, beraz, jada ez zegoen haiek ehizatzeko arrazoirik.

Animaliak aliatu FIRST LEGO League (FLL) 2016-2017 denboraldiko erronka tematiko berria da. Animaliekiko gure eragin-truke edo interakzioak hobetzeko, Richardenak bezalako konponbide berritzaileak ikertu eta proposatu beharko dituzte taldeek, alde guztientzat onenak izango direlakoan.

Euskadin animalien munduari lotutako ikerketa-zentro eta enpresa onenetako batzuek 800 ikasle baino gehiago prestatuko dituzte FLL erronkei buruzko zientzia-alderdietan.

  • Aberekin: ganaduaren ikerketa genetikoa
  • SGIker animaliategia (Ikerketa Zerbitzu Orokorrak), EHUkoa: etika animaliekiko ikerketan.
  • Donostiako Aquariuma: Nola funtzionatzen du akuario batek barrutik? Zer harreman dago Biomimetikaren eta itsas espezien artean? Ezagutzen duzu dortokak berreskuratzeko zentroa?
  • Azti-Tecnalia: tunidoen markaketa. Zer da? Nola egiten da? Zertarako balio du?
  • BCAM (Basque Center for Applied Mathematics): Matematikek animalien jokabidea ulertzen laguntzen digute. Nola barreiatzen dira epidemiak? Eraiki al daiteke matematika-eredu bat abereen talde-jokabidea berregiteko Euskal Herriko artzain-txakurren lehiaketan?
  • Gomiztegi baserria-Artzain Eskola eta Parketxea (HAZIren bidez): Artzaintzaren ekonomia-, kultura- eta ingurumen-ekarpena. Arraza autoktonoaz (ardi latxaz) ere gehiago ikasiko da
  • Ethological Solutions: zer da animalia-etologia? Nola hobetu animalien bizi-kalitatea konponbide teknologikoen bidez?
  • Ertzaintza: txakur-unitateko txakurren hautatze, trebatze eta beraiekiko bizikidetza
  • Euskaltel Fundazioa: hegaztiak migrazioen bidez aztertzea Urdaibai Bird Center-en
  • Neiker-Tecnalia: animalia-ekoizpena, elikagaien ekoizpenaz haratago
  • PIE (Plentziako itsas estazioa), UPV/EHUrena: ekosistemen osasunaren ebaluazioa kutsaduraren zaintzaile diren animalien bidez

Txepetxa, hegaztien zientzia-eraztunketarako elkartea (HAZIren bidez): eraztun-jartzailearen lana, hegaztiengandik jasotzen den informazioa, datu horien garrantzia eta animalien ongizatea prozesu osoan

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago