Enpresen %38k uste du finantzaketa lortzea dela oztoporik handiena berrikuntza egin ahal izateko, hori dio Laboral Kutxak egindako txostenak. Hala ere, oztopo hori gainditzeko laguntza, tresna eta zerbitzu asko daude. Askotan informazioa erabilgarri dago, baina ez da iristen behar dutenengana.

innova2r webguneak I+G+b jarduerak sustatzeko neurrien bilatzaile erabilgarriak identifikatu ditu, eta horiei beste web-atari batzuk gehitu zaizkie intereseko informazioa aurkitzeko.

Europako Batzordearen Parte-hartzailearen Ataria 

Europa mailan Europako Batzordearen Parte-hartzailearen Ataria daukagu, leihatila bakarra Europako Batasunaren I+G+b jarduerak finantzatzeko deialdi publikoetara sartzea ahalbidetzen duena. Parte-hartzailearen Atariko orri nagusian goiko Funding Opportunities erlaitzean sakatuz, web-orri batera iritsiko gara eta han daude finantzaketarako Europako programen deialdiak: Horizon(te) 2020, COSME, etab. 

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren webgunean orain arte indarrean dauden laguntzen zerrenda agertzen da.  

SPRI taldea

Enpresa Garapenerako Euskal Agentziak irekita du Innobideak laguntzen deialdia, eta gainera oso erabilgarria den laguntza-bilatzailea eskaintzen du hemen klikatuz.

Ekonomia eta Lehiakortasunerako Ministerioaren Ataria

Espainian I+G+b arloan eskuduna den organoa Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioa (MINECO) da. MINECOren orri nagusiak badu goiko aldean I+G+b deituriko atala eta hor sakatzean beste web-orri batera birbidaltzen du eta hor aukera dago laguntza-bilatzaile bat erabiltzeko.

ICEX España Exportación e Inversiones ataria

ICEX España Exportación e Inversiones atariaren eginkizuna Espainiako enpresen nazioartekotzea sustatzea da eta atzerriko inbertsioak erakartzea. Atari honek badu finantzaketa-bilatzaile bat.

Diru-laguntzen Publizitaterako Sistema Nazionalaren Ataria

Estatuko Administrazioaren Kontu-hartzailetza Orokorra (IGAE), Ogasun eta Herri Administrazioen Ministeriokoa, da Diru-laguntzen Datu Base Nazionala administratzeko eta zaintzeko ardura duen organoa, 2016tik aurrera Diru-laguntzen Publizitaterako Sistema Nazionala (SNPS) izango dena. Atariak badu bilatzaile bat ere.

Beaz

Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia eta Lurralde Garapena Sustatzeko Sailak Bizkaiko ekintzaile eta enpresen eskura jartzen duen laguntza-programa kudeatzen du Beaz-ek.

Basque Enterprise Europe Network

Spri Taldeak, Innobasquek eta Bilbo, Gipuzkoa eta Arabako Merkataritza Ganberek eta Beaz-ek osatzen duten Sare honen atariak informazio zabala eskaintzen du euskal enpresek eskura ditzaketen Europako finantzaketa-programei buruz.

Horizonte 2020 Eranet

Innobasqueren webguneko mikrogunean informazio garrantzitsua agertzen da esparru programa honi eta finantzaketa-deialdi hauei buruz. Gainera, Innobasquek Europako I+G+b Horizon(te) 2020 Programan parte hartzeko orientabide-zerbitzua eskaintzen du. Zerbitzu hau jasotzeko, jarri harremanetan honekin Judith De Prado-rekin posta elektronikoz ([email protected]) edo telefonoz (94 420 94 88).

 

Donostia Sustapena

Donostiako Ekonomia Sustatzeko Planaren barruan, zuzeneko zenbait laguntza eskaintzen ditu enpresa berrien sorkuntza sustatzeko, enplegu-sorkuntza bultzatzeko eta enpresen eta denden lehiakortasuna hobetzeko. Esteka honetan ikus daitezke.

Gipuzkoako Foru Aldundia

Bilatzaile bat du bere webgunean, laguntzak, bekak, diru-laguntzak aurkitzeko.

Arabako Foru Aldundia

araba.eus-en zabalik dago Araba Innova 2016 deialdia: ETEek, teknologia-zentroek, unibertsitate-zentroek, fundazioek eta enpresa-elkarteek enpresan berrikuntza sustatu eta lehiakortasuna hobetzeko proiektuak edo/eta ekintzak gauza ditzaten laguntzak.

 

Arabako Merkataritza Ganbera

Laguntza, diru-laguntza eta finantzaketa-zerbitzua eskaintzen du; hainbat erakundetan dauden laguntzak biltzen ditu hor eta enpresa-proiektu bakoitzaren ezaugarrietara egokitzen direnen berri ematen du. Halaber, laguntza eta pizgarrien diagnosi-zerbitzu pertsonalizatua eskaintzen du.

 

BIC Araba

BIC Arabaren orrialdean Gasteizko Udalaren programa agertzen da, Gasteiz udalerrian enpresa-sorkuntza, eta enpresa txikietan berrikuntza, gizarte-ekintzailetza eta lehiakortasunaren hobekuntza sustatzea helburu dituena.

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago