Denbora daramagu honetaz gogoeta egiten; eta orain gure Berrikuntza Irekiaren proiektu kutuna ─Openideiak─ bukatzera goazela iragartzen dizuegu Innobasquetik.

Zer lortu dugu elkarrekin?

Parte-hartzea, elkarlana eta berdinkideen (pertsonen, erakunde publiko eta pribatuen, eta era guztietako administrazioen) artean loturak sortzea. Hainbat talde gizabanakoekin konbinatuz, eta taldeko pentsamendua banako pentsamenduarekin.

Mila esker

Zuzenean edo zeharka jarraitu diguten edo eskuzabaltasunez edukien ekarpena egin diguten pertsona guztien ahalegina eta laguntza eskertu nahi genuke.

Geroa

Gustatuko litzaiguke jakintza trukatzeko esparru bat sortzea. Horregatik, berrikuntza egin nahi duen edozein pertsona, talde edo erakunderi irekitzen diogu atea. Innobasqueren webgunean aurkituko gaituzue, pertsonengan inspiraturiko gunean; bere helburua lankidetza da, edukiaren kudeaketa eta ezagutza, networkinga eta jendearen arteko loturak indartu eta bultzatzea.

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago