Modu estrategikoan erabilita, berrikuntza bultzatzen duen tresna da kontratazio publikoa.  2014/24/UE Direktibaren arabera, kontratazio publikoak funtsezko rola betetzen du Europa 2020 Estrategian hazkunde adimentsua, iraunkorra eta barneratzailea lortu ahal izateko merkatuan oinarritutako tresna gisa. Euskadiren kasuan, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planean jasotako berrikuntza bultzatzeko tresnetako bat da. 

Erosketa Publiko Berritzailearen erabilera estrategikoak gastu publikoaren eragingarritasuna areagotzen du ETE-en partaidetza erraztuta eta kontratazio publika helburu sozialak babesteko erabiltzea ahalbidetuta.

Euskadiren lehentasun estrategikoetako bat da osasuna eta, horrekin lotuta, erosketa publiko berritzaileak ezarritako helburuak lortzen lagun dezake. Horren erakusgarria da Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean vending-eko makinen zerbitzua kontratatu izana. Izan ere, esleipena egiteko balorazio-irizpideetako bat izan da makinetan produktu osasungarriak gehitu izana.

Gurutzetako Ospitalea GOSASUN mugimenduan txertatuta dagoen “Elikadura osasungarria vending-ean” proiektuko kide den erakundeetako bat izan da hasiera-hasieratik. Proiektu horren helburua da vending bidez kontsumitzen diren produktuek elikadura osasungarria izaten laguntzea eta, horretarako, makinek Elikadurarako, Ariketa Fisikorako eta Obesitatearen Prebentziorako (NAOS) Estrategiaren baitan ezarritako nutrizio-irizpideak betetzen dituzten elikagaiak eta edariak izatea gomendatzen da.

Vendingeko zerbitzuaren kontratazio-esleipenean irizpide osasungarriak txertatu izana erosketa publikoa herrialdearen lehentasunekin lerroka daitekeela eta lerrokatu beharko lukeela adierazten duen adibidea da; gainera, gainera, beste erakunde batzuentzat inspirazio-iturri bihur daitekeen jardunbide egokia da.

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago