Puntako teknologia, ikerketa eta garapenean duen lidergoagatik, Japoniak oso ekonomia erakargarria du. Erosteko ahalmen garrantzitsuenetako batekin eta espezifikotasun handiko 130 milioi pertsona baino gehiagoko merkatuarekin, munduko hirugarren ekonomia handiena da.
‘EU-Japan Center for Industrial Cooperation’ek, Japoniako Ekonomia, Merkataritza eta Industriako Ministerioak eta Europako Batzordeak sustatuta, Europako industria-berrikuntzarik onenak, Japonian merkaturatzeko modukoak, bilatzen ditu, lizentzia-eredu, teknologia-transferentzia edo lankidetza bidez. Eginkizun hau aholkularitza-enpresen nazioarteko partzuergoari eman dio, liderrak LC Innoconsult hungariarrak, Primary Care Innovation Consulting estatubatuarrak eta Tokioko Japon Technology Group direlarik, Espainian Innobasqueko bazkide den GAC Group-ek ordezkatuak.
Ekinbide hau ekintzara zuzenduta dago, EB eta Japoniaren arteko industria-elkarrizketaren esparruan bazkide japoniarrei laguntzera eta beraien inbertsio-helburuetan lehentasunak ezartzeko aholku ematera bideratua. Aukera handia da Japoniako merkatuan sartzeko, eta horrek Asia-Ozeano Barea inguruko beste herrialde batzuetan sartzea erraztuko luke. Ekinbidea Europako Batasunak babesturik dago, eta beraz Japoniako inbertsioek UE-Japan Centreren aholkuari jarraituko diote.
Japoniako inbertitzaileak bereziki interesaturik daude B2Bra bideratutako teknologia zibilak eta proiektu berritzaileak, oraindik Asian nazioarteko esposizio zabalik izan ez dutenak, identifikatzeko. Proiektu hau ez da mugatzen heldutasun-maila handiko teknologietara, baizik eta hasierako fasean berrikuntzak ere ongi hartzen ditu.
Ezaugarri hauetara egokitzen den proiektu bat baldin baduzu, bete ezazu albisteari erantsitako formularioa eta bidali helbide elektroniko honetara: [email protected]. Eskaerak jasotzeko epea zabalik izango da urriaren 28ra arte. Edozein zalantza argitu edo kontsulta egiteko, erabili helbide elektroniko hauxe.