Elkarlan 2016 Sarien bigarren edizioa deitu da. Eusko Jaurlaritzak antolatuta, herritarren parte-hartzeari buruzko hiru ekinbide, balio publikoa ematen dutenak, sarituko dituzte. Osasun, ingurumen, garapen ekonomiko, ikaskuntza eta kultura edo gizarte-kohesioari nolabait loturiko erronkak konpontzen dituen proiektu bat baldin baduzu, irailaren 24 eta urriaren 24 artean aurkez dezakezu hautagaitza. Oinarriak hemen daude ikusgai.

Euskadik ahalduntzeko esperientzia berritzaileak ditu eta, hala ere, askotan oharkabean pasatzen dira. Horien ikusgaitasunean laguntzeko eta honela jendearen ahalduntzea aktibatzen laguntzeko egin da sariketaren deialdia.

Aurkezturiko hautagaitzek berrikuntzaren bidez balioa sortu edo eragin publiko eta soziala izan behar dute. Horregatik, lankidetzan parte hartzeko ekinbideak bilatzen dira, gizarteak jarduteko duen gaitasuna erakutsi eta balio publiko partekatua sortuko dutenak, pertsonen edo/eta taldeen ahalduntze-prozesuak aktibatuz betiere.

Gainera, sarituek aholkularitza jasoko dute eta 6.000 euroraino bakoitzak. Proiektuak balioesteko Hautespen Batzordea sortuko da, Eusko Jaurlaritzako Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko zuzendaria, Javier Bikandi, buru izango duena. Parte-hartze prozesua ere zabalduko da, herritarrek parte hartu eta gogokoen duten proiektuaren alde botoa eman dezaten Irekiaren bidez.

Aurreko edizioan  59 proiektu aurkeztu ziren eta hautatuak hauek izan ziren: Uliako Auzo Elkartea, inguruko udal-mintegiak parke publiko bihurtzeko egitasmoarekin; Fiare proiektuari laguntzeko Elkartea Euskadin, bestelako eredu bat eraikitzeko duen banka etikoaren proiektuagatik; eta Wiki Toki Elkartea, Bilboko San Frantzisko auzoko elkarlaneko jardunbideen laborategia, hainbat eragileren arteko harreman, hibridazio eta sorkidetzako era berriak esperimentatzen dituena.

Elkarlan Sariek Eusko Jaurlaritzaren  Euskadiko Demokraziari eta Herritarren Parte-hartzeari buruzko Liburu Zurian jasota dauden konpromisoetako bati erantzuten diote, eta hori gizarte-eragileen parte-hartzea, gardentasuna, pertsonei entzutea eta kontsulta egitea sustatzeko sortua da.

 

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago