Bilboko Portu Agintaritza; BBVA; Gamesa; Protón Electrónica; Juan Carlos Coto, Osalaneko Pedro Pablo Uriarte eta Bilbao Port-eko Alberto Ojanguren-en baterako hautagaitza; eta Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentzia: horiek dira Prevencionar Sarietan hainbat kategoriatan izendaturiko sei erakundeak. Sarien lehen edizioa da, eta lan-arriskuen prebentzio, segurtasun eta lan-osasunean eta lan-munduan osasuna sustatzen egindako ahalegin nabarmena aitortzen dute.

Prevencionar.com informazio-bide digitala da, laneko arriskuen prebentzioan erreferentea; sari hauetarako 349 hautagaitza jaso ditu, eta arlo honetan berrikuntzarako grina, profesionalen ahalegina eta benetako prebentzio-kultura sortzeko motibazioa sarituko dituzte. Ekinbidearen helburua jarrera horiek nabarmentzea da, eta argitara ematea gizartea kontzientziatzeko eta egindako lanaren partaide bihurtzeko. Irabazleak datorren urriaren 11n jakinaraziko dira Madrilen.

Innobasque hautagai aukeratua izan da Prebentzio Kultura kategorian Gosasun mugimenduaren parte den vending osasungarria proiektuagatik; izan ere, erakundeko vending makinetan kontsumitzen diren produktuen bidez jendeak elikadura osasungarriagoa izatea bultzatzen du, aukera egokiak egitea sustatuz. 20 erakundek baino gehiagok ezarri dute, eta horrek esan nahi du 25.000 lagunek baino gehiagok dutela mokadu osasungarriagoak egiteko aukera eta elikadura orekatua izatearen garrantziaz kontzientzia hartzen ari direla.

Vending arloan elikadura osasungarria, Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziarena

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago