Sorkuntza-industrien arloan sartzen diren 15 azpi-arloak hauek dira: arkitektura, diseinua, moda, ikus-entzunezkoak eta eduki digitalak, zinema, bideojokoak, musika, arte eszenikoak, ikus arteak, publizitatea eta marketina, kultura-ondarea, eskulangintza, argitalpena eta hizkuntzaren industriak. Euskadin, gutxi gorabehera 14.000 enpresa dira sektore handi honetakoak (guztiaren %9), eta euskal biztanleen %8 enplegatzen dute, 70.000 pertsona inguru. Honela, kultura- eta sorkuntza-industriak deituek Euskadiko BPGren %3 eta %5 arte sortzen dute.

Kultura- eta sorkuntza-industriena da lau aukera-lurralde edo eremuetako bat, elikadura, hiri-habitat eta ekosistemekin batera; Euskadi 2020 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planean jasoa dagoen RIS3 Espezializazio Adimendunaren Estrategiak deskribatzen ditu horiek, eta gure lurraldearentzat hiru lehentasun estrategiko identifikatzen ditu: fabrikazio aurreratua, biozientziak-osasuna eta energia.

Datorren urriaren 4an Donostiako Tabakalera eraikinean Innobasqueren Asteartea: “Kultura- eta sorkuntza-industrietan espezializazio adimenduna izango da; Kutxa Fundazioarekin lankidetzan antolatua, gai honetan estrategia hedatzeko ardura duen pilotatze-taldearen aurrerapenak aurkeztuko dira bertan, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak zuzentzen duelarik estrategia hori.

Jardunaldian izango dira Eiken, eduki digital eta ikus-entzunezkoa duen euskal klusterra; Habic, Zuraren euskal klusterra, eta BasqueGame, Euskadiko bideo-joko arloko enpresen elkartea, Gaia-Euskadiko Teknologia Elektronikoen eta Informazioaren Industrien Elkartekoa.

Arlo honetako 6 euskal berrikuntza-kasu ere ezagutaraziko dira: Skunfunk moda-enpresa, Cookplay baxera, Estudios Durero kasua, Mondragon Lingua, Dhemen Studio eta Santa Maria Katedrala Fundazioa. Gainera, Guillermo Viglione, Dimensión Agentziako sorkuntza-zuzendaria eta Publizitateko Sortzaileen Klubeko presidentea, “sorkuntza – berrikuntza” binomioaz bere ikuspegia emango duena.
 
Jardunaldiari amaiera Cristina Uriartek emango dio, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuak.

Jardunaldia Twitter bidez emango da #Martesindustriascreativas hashtag edo traolarekin. Parte hartzeko beharrezkoa da aurrez izena ematea.

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago