Uztailaren 15ean, ostiralean, Emetel enpresak bere ezagutza espezializatua partekatu zuen Brunch&Learn saioan: “La ciberseguridad no afecta a mi empresa…¿o sí?” (Zibersegurtasunak ez dio eragiten nire enpresari, ala bai?); berarekin batera, Euskaltel-ek operadore baten ikuspegia eman zuen, Ejie-k administrazioarena, eta Barrilero y Asociados-ek legearen ikuspegia.

#BLciberseguridad Trending Topic izan zen Euskadin goizean zehar.

Emetel-eko Rafael Ave-k segurtasuna kudeaketa-eredu bat (gobernantza, arriskuak, ahuleziak eta compliance) hartzearen ikuspuntutik planteatzearen garrantzia nabarmendu zuen, zeren eta kasu gehienetan segurtasun-arazo edo arrakala zehatzetarako behin-behineko neurriak aplikatzearen ikuspegitik planteatzen baitugu. Gaur egun zibersegurtasunari buruz enpresek dituzten arazo nagusiak jaso ditugu aurkezpenean. Baita ere enpresen kate-mailarik ahulena langileak eurak direla azpimarratu zuen, eta segurtasun-operazioetako zentroek eremu honetan oso ekinbide gutxi dituztela.

Emetel – Enpresen arazoak zibersegurtasunari dagokionez eta konponbide posiblea. Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentzia

Erakunde osoari ─bai teknologiari (hacking, pentesting) eta bai pertsonei (ziberariketak)─ aldizkako probak (simulakroak) egitea izan zen Ave-ren aholkua, erakundea prest izateko benetako egoeretarako.

“El eslabón más débil somos las #personas#BLCiberseguridad #Ciberseguridad #Empresa #Seguridad #Medidas #Prevención @Innobasque

— Emetel (@EMETEL) 2016ko uztailaren 15a

Rafael Ave @EMETEL Los problemas de las empresas en cuanto a #ciberseguridad y posibles soluciones #BLCiberseguridad pic.twitter.com/xw63KCuebo

— Innobasque (@Innobasque) 2016ko uztailaren 15a

Discrepo, me parece más importante la educación y concienciación, el control no sirve sin ellos #BLCiberseguridad https://t.co/1eqtk427R0

— Venan Llona (@vllona) 2016ko uztailaren 15ª

 

Euskaltel-eko Leire Aginakok Internetetik egiten diren erasoen testuingurua aztertu zuen eta operadoreen zeregina horretan. Bere iritziz, informazioaren teknologiak eta telekomunikazioak oso tresna ahaltsuak dira eraginkortasun handiak lortzeko, eta enpresen artean lankidetza handiagorekin lan egiteko erak dira, baita negozio-eredu berriak eta balio-kate berritzaileak sortzen elkarri laguntzeko ere.  Halaz guztiz, gure ekoizpen-lerroetan sartzeko bideak ere izan daitezke, baita gure enpresaren jabetza intelektualaren edo gure bezeroen datuen aurkako mehatxuak ere. Segurtasuna %100ean ezinezkoa da, baina egin litekeena da ahalik eta oztoporik gehien jartzea erasotzaileek etsi dezaten. Operadorea da lehen interesatua bere bezeroek ahalik eta eraso gutxien izan dezaten, eta eskaintzen dituen komunikazio-zerbitzuen segurtasuna hobetzeko. Honela, bezeroentzat interesgarriagoak diren ordainketa-ereduetan segurtasun-zerbitzuekin osatzen du operadoreak bere komunikazio-eskaintza, bezeroak komunikazioak + segurtasuna binomioaren onuraz balia daitezen.

Euskaltel – Nola lagun diezaguke operadoreak zibersegurtasunarekin? Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentzia

Tecnología = instrumento. Amenaza es desconocer qué es, para qué sirve, cómo usarla y con quién hacerlo cc @vllona https://t.co/tjXmZGyYRr

— Mentxu Ramilo Araujo (@mentxu09) 2016ko uztailaren 15a

Y ahí empiezan a ser claves los sistemas de seguridad gestionada, con enormes ventajas. #BLCiberseguridad #Empresas https://t.co/lEY9ZSyOE2

— Euskaltel (@euskaltel_sa) 2016ko uztailaren 15a

Juan José Carrascok, Eusko Jaurlaritzaren Informatika Elkartekoak, azpimarratu zuen mehatxua enpresa nahiz partikularrentzat dela. Hala ere, erakunde eta gizabanako guztiek ez dute barneratu beren erantzukizuna “zibersegurtasunaren” kudeaketan. Gainera, uste du ez direla ari oinarrizko neurriak inplementatzen, eta badagoela oso neurri errazetatik hastea.

EJIE – Nondik hasi zibersegurtasunean? Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentzia

Azkenik, Nerea Goirienak, Barrilero y Asociadosekoak, esan zuen Datuak Babesteko Erregelamendu Orokor berria dagoela, 2018an indarrean sartuko dena, eta prest egon behar dela horretarako.

Barrilero y Asociados – Datuak Babesteko  Erregelamendu Orokorra. Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentzia

Cómo afecta el nuevo reglamento a las empresas? Nerea Goiriena nos lo explica #BLCiberseguridad

— Mariana Ruiz Golvano (@GolvanoRuiz) 2016ko uztailaren 15a

Cómo afecta el nuevo reglamento de protección de datos a mi empresa #BLCiberseguridad pic.twitter.com/CCbFwhhrBx

— Innobasque (@Innobasque) 2016ko uztailaren 15a

Jardunaldiko argazki guztiak Innobasqueren Flickr-en daude.

 

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago