Berrikuntza, ebaluazioa, pertsonak, I+G+b, fabrikazio aurreratua… Gai asko landu dira aurten orain artekoan. Baina oporrekin hasi aurretik, giroa freskatuko dugu berrikuspen txiki bat eginez.

Hauek dira 2016. urteko lehen sei hilabeteotako izenburuak:

URTARRILA

5 gako euskal ekonomia ulertzeko 2016an

Egoera Ekonomikoari buruz Confebask-Euskal Enpresaburuen Konfederazioak egindako txostenak “hazkunde neurritsua izango duen krisi-ondoko egoera” planteatzen du Euskadirentzat 2016. urteari begira, honako bost gako edo giltzarri hauekin: enplegua, hazkundea, berrikuntza, kontsumoa eta inbertsioa.

Euskadi obtiene 90 millones de euros de Horizonte 2020 en 2014 https://ow.ly/XoRWA

Posted by Innobasque Berrikuntza Innovación on Viernes, 22 de enero de 2016

 

OTSAILA

Ekonomia zirkularra eta Gauzen Interneta: negozio-aukerak

Eraldaketa digitalak materialen kontsumoan oinarrituriko ekonomiaren oinarriak birdefinitzeko ahalmena du. Eredu horren aurrean beste bat sortzen da, eta hemen konektibitatea azpiegitura berri bat da, Ekonomia Zirkularraren Aroa ekar dezakeena. 

 

MARTXOA

Euskadi lurralde osasuntsu

Gosasun mugimenduak, Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziak bultzatua, dagoeneko 174 erakunde ditu, eta ohitura osasungarriak sustatzeko129 jarduera, hiru ardatz nagusi hauen inguruan: elikadura, jarduera fisikoa eta osasun emozionala.  Hori adierazi zuen Txema Villatek, Innobasqueko zuzendari nagusiak, “Euskadi lurralde osasungarria: Gosasun sarearen helburu partekatua” jardunaldian, Donostiako Talent House-n; hasiera Iñigo Olaizolak eman zion, Donostiako Sustapena-ko Berrikuntza eta Lehiakortasun arduradunak; ekitaldian 100 lagun inguru izan ziren, eta aretoa bete zuten. 

46+2 científicos vascos imprescindibles https://ow.ly/104t1L

Posted by Innobasque Berrikuntza Innovación on Miércoles, 30 de marzo de 2016

 

APIRILA

12 milioi euro elkarlaneko 5 euskal proiektu oso berritzailerentzat

Fast Track to Innovation Europako Batzordearen tresna da merkatutik hurbileko berrikuntza-jarduerak proposatzeko, eta ia 12 milioi euroko finantzaketa eman zien 2015ean 8 euskal enpresen 5 proiekturi.

Ekinbidea Horizonte 2020 ikerketa eta berrikuntza-programa europarraren barruan sartzen da, 2015eko urtarrilean hasi zen, eta guztira 200 milioi euroko aurrekontua du. 2015ean 903 proposamen aurkeztu dira, eta horietatik 46 proiektu (24 herrialdetakoak) eta 204 parte-hartzaile hautatu dira guztira 98,7 milioi euro jasotzeko. 

 

 

MAIATZA

Zer da Industria 4.0?

Euskadin fabrikazio aurreratua edo Basque Industry 4.0 sortu da, RIS3 espezializazio adimendunaren estrategiaren lehentasun estrategikoetako bat bezala, balio erantsi handiko arlo gisa biozientziak/osasuna eta energia ere identifikatu dituelarik. Hori guztia Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planean (ZTbP Euskadi 2020) jasota dago, hots, Euskadin, ikerketa eta berrikuntzarako politikaren bidez, ekonomiaren hazkundea eta enplegua hobetzera bideratutako Planean.

 

EKAINA

2.000 pertsonak euskal berrikuntzaren ahalmena erakustsi dute

2.000 pertsona inguruk hartu dute parte Global Innovation Day-ren bosgarren edizioan; euskal berrikuntzaren erreferentzia den urteko topaketa handiak, berrikuntza adimendunaren inguruan ardaztu du bere programa: 25 hitzaldi nazioarteko hizlariekin, 57 txoko, 27 tailer eta Berrikuntzaren Campus bat.

Partekatu albiste hau