Maiatzean hasi zen  Basque Innovation Perception (BIP) proiektuaren inguruan, Innobasquek bere bazkide diren erakundeetako (enpresak, ZTBES-ko eragileak, gizarte-erakundeak, erakunde publiko eta herri-administrazioak, etab.) 308 pertsonek osaturiko Adituen Panel bat eratu du. Aditu hauek euskal I+G+B-ren egungo eta etorkizuneko egoerari buruz duten pertzepzioa helarazi dute, izan ere, Euskadiko zientzia, teknologia eta berrikuntzaren ekosistemaren ikuspegi zabala eta I+G+B-n esperientzia frogatua dituzte.

Lehenengo fasean, 308 adituek izaera kualitatiboa duen galdeketa bat erantzun zuten. Fasea amaituta, alderdi batzuen kontrastea egingo da hurrengo asteetan.

Hau guztiarekin, Innobasquek urrian jendartean zabalduko duen euskal I+G+B-i buruzko lehen Pertzepzio Txostena idatziko du.

Adituen lista ezagutu nahi baduzu, egin klik hurrengo botoian:

Jeitsi

BIP-i buruzko informazio gehiagorako, egin klik ondorengo estekan.

Partekatu albiste hau