Global Innovation Day 2016-k oso ahogozo ona utzi digu, eta beste lorpen askoren artean euskal berrikuntza Espainian Trending Topic izatea erdietsi zuen ekainaren 14an eta 15ean, baina hau ezin da bere horretan gelditu. Ondorengo proposamen hauek agian arreta deituko dizute zure ezagutza, jakin-mina eta adimena osatzeko:
EKAINAK 20, ASTELEHENA
Kale Dor Kayiko Sarien XVII. edizioa
Antolatzailea: Kale Dor Kayiko
Lekua: Deustuko Unibertsitatea
KDK Sariak Bizkaiko ikasle ijitoak motibatzeko tresna dira, eskola-arrakasta eta ikasketetan jarraitzea bilatzen dutenak; ekitaldi publikoa egiten da, eta saria ematen zaie eskola-etapa bat arrakastaz gainditu duten ikasle ijitoei.
Ekitaldi honetara ijito erreferente eredugarriak etortzen dira, erakundeetako arduradunak, ikastetxeak, gelako ikaskideak, saritutakoen senitartekoak eta, noski, sarituak.
EKAINAK 20, ASTELEHENA
Antolatzailea: Novia Salcedo Fundazioa
Lekua: Bizkaia Aretoa, Bilbo
VII. Novia Salcedo Saria dela-eta, “Ética y cooperación para construir juntos” (Etika eta lankidetza elkarrekin eraikitzeko) eztabaida izango da ekainaren 20an (Sariketaren egun berean), Bizkaia Aretoan 18:00etan.
EKAINAK 22, ASTEAZKENA
EIKEN “BE GLOCAL” nazioartekotze-lantegia
Antolatzailea: EIKEN
Lekua: Azkuna Zentroa, Bastida aretoa
“BE GLOCAL” Hedapen-kontzientzia. EIKENetik babesa eta laguntza eman nahi dute baterako prozesu honetan, ikuspegi, esperientzia eta arrakasta-kasuak partekatuz. Esku-hartze dinamikoen bidez elkarrizketa emankorra ireki nahi da parte-hartzaileen eta hizlarien artean.
Topaketa honetan zenbait gako azalduko dira irekitze-prozesua kudeatzeko eta sektorearen nazioartekotzeak planteatzen dituen erronkei aurre egiteko; merkatu horietara jotzea enpresarentzat negozio errentagarria izatea da helburua eta, aldi berean, lagun dezala lanbide-gaitasunak garatzen eta balioa sortzen.
EKAINAK 22, ASTEAZKENA
“Bizkaia Sarean” Enpresa Sariaren VI. edizioa
Antolatzailea: Bizkaired
Lekua: Deustuko Unibertsitatea
Izen-emateak: [email protected]
EKAINAREN 22RA ARTE
Enpresa Berritzaileak sortzeko programa 2016
Bizkaiko Foru Aldundiaren diru-laguntzak, Bizkaian enpresa berritzaileen sorkuntza sustatzera bideratuak. Programa honekin, honako helburu hauek lortu nahi dira:
1. arloa. Enpresa-proiektu berritzaileak garatzea. Aurkezteko epea: 2016ko otsailaren 23tik martxoaren 18ko 13:30ak arte.
2. arloa. Enpresa berritzaile berriak: 2016ko apirilaren 25etik ekainaren 16ko 13:30ak arte.
EKAINAK 24, OSTIRALA
Brunch & Learn: Erakunde eta pertsonen eraldaketa digitalerako aukera
Antolatzailea: Innobasque
Lekua: Innobasque – Bizkaiko Teknologia Parkea – Laida Bidea 214, 48170-Zamudio (Bizkaia)
Zein dira erregelamendu honi atxikitako aldaketa arau-emaileak? Zer aukera suposatzen ditu erakundeentzat? Jardunaldi honen helburua da dagokien erakundeei argi egitea araudi-aldaketen inguruan, eta kudeaketa- eta komunikazio-prozesuak digitalizatzeko soluziobide praktikoa partekatzea. Horretarako METAPOSTAren esperientzia daukagu beste Brunch & Learn baten esparruan.
eIDAS-ek aukera teknologiko berriak eta interesgarriak irekitzen ditu sinadura, zigilu eta zaintza elektronikorako, eta berme juridiko handiagoak suposatzen ditu bere hedapena errazteko. Honetaz eta PETRONOR-en eraldaketa digitalaz gehiago jakiteko, datorren ekainaren 24an, 09:30etik aurrera, hitzordua duzu INNOBASQUEN.
EKAINAREN 23TIK 24RA
III Kultumetria Jardunaldia: Kulturak Gizartean duen Eraginaren Neurketa
Antolatzailea: UPV/EHU
Lekua: Bizkaia Aretoa, Abandoibarra hiribidea, 3. 48009-Bilbo
Ikastaro honetan, ekainaren 23 eta 24 artean antolaturiko hiru mahai-inguruen bidez, egungo gizartean kulturak duen zeregina eztabaidatuko da hiru ikuspegitatik. Horretarako, panel heterogeneo bat izango da hainbat ikuspegi emateko: ikuspegi akademikoa (unibertsitate eta ikerketa-zentroak), erakundeen ikuspegia (baliabideak kudeatzen dituzten administrazioko teknikariak, kulturako inbertsioari lehentasuna emanez ezagutza eta gizarte-garapena sortzen dutenak) eta kultura-kudeatzaileak (beste bi ikuspegietatik urrunduta eta “egunerokoaren” ikuspegia dutenak), DSS16 erronkari laguntzeko helburuaz.
EKAINAK 28, ASTEARTEA
Erronka eta proiektu berritaileak Euskadiko energia-industrian
Antolatzailea: Somorrostro LH
Lekua: Muskizko Kultura Etxea (Meatzari plaza, 1)
Somorrostro Heziketa Zentroak eta Muskizko Udalak Muskiz LH Udako Ikastaroen 7. edizioa antolatu dute. Helburua hau da: heziketak erantzutea profesionalen eta enpresaren aldetik dagoen espezializazio-eskaerari. Ikastaroaren hartzaileak izan daitezkeenak: Lanbide Heziketako ikasleak, zuzendaritzetakoak eta profesionalak, langile teknikoak, ekonomia- eta enpresa-eremukoak eta erakunde-eremukoak.
EKAINAK 29, ASTEAZKENA
Kanpoko Sareak eta Itunak
Antolatzaileak: Bilbao Metropoli-30 eta BEAZ
Lekua: BEAZ
Bilbao Metropoli-30-ek koordinatzen du ANDREkintzailea Programa, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia eta Lurralde Garapen Sailak bultzaturiko programa. Programa honen barruan Kanpoko Sare eta Itunei buruzko saio bat izango da; ekainaren 29an, asteazkenean, izango da 12:00etatik 14:00etara, BEAZen (Sabino Arana, 8), eta agian interesgarri gertatuko zaizu bertaratzea.
Emakumeekin-eko Miren Lauzirikak dinamizaturiko bi orduz, giro egokia sortuko da beste emakume ekintzaile batzuekin konektatu ahal izateko, sinergiak sortzeko, salmentak gehitzeko, aliantzak sortzeko.
EKAINAREN 30ERA ARTE
Global training bekak
Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapenerako eta Lehiakortasunerako Sailak, bai Europan eta bai globalki gorabidean dauden errealitate berriei eta etorkizuneko erronkei irtenbide operatiboak bilatzeko helburuaz, atzerrirako beka-programa hau jarri du martxan “Global Training” deitua, EAEko gazteak herrialde batetik bestera mugi daitezen, eta beren profil akademiko eta profesionalari dagozkion jarduerak eta proiektuak egin ditzaten atzerriko herrialdeetako enpresetan, aurrez planifikaturiko prestakuntza praktikoko plan batekin.
EKAINAREN 30ERA ARTE
Programa “Berrikuntzako elkartuak Europako ETEentzat”
Berrikuntzako Elkartuak Europako ETEentzat (H2020 SME Innovation Associate) programa beste ekintza pilotu bat da H2020ren esparruan, Europako ETEei eta Start-Up-ei gaikuntza handiagoko beste herrialde batzuetako ikertzaileak (doktoregoa egin ostekoak) aurkitzen lagunduko diena, negozio-ideia berritzaile bat esplora dezaten, eta kontratazioa finantzatuko du lehen urtean.
Estatuko merkatuan kontratatu ezin diren gaikuntza handiko ikertzaileak kontratatzeko hesiak kentzea da helburua, horren ezagutza erabakigarria izan daitekeelarik berrikuntza-aukerak ireki eta negozio-hazkundea lortzeko.
UZTAILAREN 5ETIK 22RA
Antolatzailea: Camp Teknologikoa
Lekua: Lekandene eraikina – Bizkaiko Teknologia Parkea
UZTAILAREN 11TIK 13RA
Antolatzaileak: ColaBoraBora eta UPV/EHU
Lekua: Bizkaia Aretoa
Teknologikoa zeharkako eta diziplinarteko eran interesatzen bazaizu, gizarte-zientziak, arte-praktikak, tekno-politikoa, sistema-diseinua, berrikuntzaren kudeaketa. Teknologikoaren mugak esploratzeko prest dagoen pertsona bazara, zuk inguru horrekin eskuarki duzun harremanaz haratago.
IRAILAK 27, ASTEARTEA
Fabrikazio Aurreratua eta Materialak
Antolatzaileak: Innobasque, IK4 Research Alliance, Beaz Bizkaia, Spri Taldea, Eusko Jaurlaritza
Lekua: Tecnun, Manuel Lardizabal pasealekua 15, 20001-Donostia,
Vision2020 Sarearen Topaketari lotuta, eta hau Donostian izango da 2016ko irailaren 26an, Fabrikazio Aurreratu & Materialen Artekaritza Ekitaldia leku egokia da Horizon(te) 2020ko eragile nagusiekin, industria nahiz akademia-mundukoekin, elkartzeko, Europa osoko eta haratagoko bazkide izan daitezkeenen bila dabiltzalarik hurrengo NMBP & FoF deietarako.
Vision2020 Network berrikuntza-plataforma da Horizon(te) 2020 EU finantzaketa-programan parte hartzen duten ikerketa-erakunde eta konpainientzat (batez ere ETEentzat). Vision2020, NMBP & FoF-en ardazturiko topaketa, bezperan izango denez Euskal Herrian, nazioarteko sare hau ekitaldi honen antolaketaren parte izango da.
IRAILAK 30, OSTEGUNA
Elkarrekin, lan-munduan sartzearen alde
Lekua: Innobasque
Antolatzailea: Euskadiko Down Sindromearen Fundazioa
FSDPVren Lan programak, 1994tik, adimen-ezgaitasunen bat duten pertsonak ohiko lan-merkatuan sartzea bultzatzen du metodologia eraginkorraren bidez, arrakastatsua izan dadin ahalmen-urritasunen bat duten horiek lan-merkatuan txertatzea.
Jardunaldi honen helburua enpresak programa honetara eta bere metodologiara hurbiltzea da, lan-munduan txertatzeko programa honetan parte hartzen duten enpresen eta langileen jardunbide egokien esperientziaz baliatuz.
Izen-emateak hemen
GIZONDUZ PROGRAMA
Antolatzailea: Emakunde
Aurrez aurreko eta Interneteko ikastaroak; ezaugarriak: dohainik, eskaintza zabal eta askotarikoa, eta moldakorra eta malgua. Gizonezkoak emakume eta gizonen berdintasunaren alde gehiago inplikatzeko ekinbidea.
Farmakoak eta Gidatzea 2. Lehiaketa
FyC / FetaG bigarren edizioa deitu da, argazki eta bideo lehiaketa online, Farmakoak eta Gidatzea hitzetan inspiratuta; lehiaketa honek badu atal bat bereziki Osasunaren Profesionalengana zuzendutakoa, oso hurbil baitaude problematika honetatik.