Ordu batzuk barru hasiko da bidaia handia berrikuntzaren erdigunera: Global Innovation Day 2016. Aurten 4 hitzaldi-panel, 28 tailer, berrikuntzaren campus bat, 58 txoko, networking gune bat eta beste gauza asko izango dira.

Hauxe da zure aukera euskal berrikuntzaren ekitaldirik garrantzitsuenean izena emateko. Gainera, beste proposamen batzuk egingo dizkizugu datozen asteetarako:

EKAINAK 12, IGANDEA

CorrEmprende

Antolatzaileak: Bilbao Ekintza eta Hirue

Lekua: Bilbo

Herri-lasterketa solidarioa Bilbo inguruan ekintzailetza sustatzeko.

EKAINAK 14, ASTEARTEA

Global Innovation Day 2016

Antolatzailea: Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentzia

Lekua: Euskalduna Jauregia, Bilbo

Global Innovation Day berrikuntzaren protagonisten topaketa-eguna da, elkarrekin harremanetan jarri eta esperientziak ezagutzeko. Gune irekia, dinamikoa eta parte-hartzailea da, ezagutza espezializatua, konexioak eta aukerak eskaintzen dituena. Dagoeneko irekita daude izen-emateak.

EKAINAREN 14RA ARTE

Deialdi transnazionala: M-ERA.NET 2016

M-ERA.NET deialdiaren bidez, makro, mikro eta nano eskalan materialen teknologian eta ingeniaritzan nazioarteko I+G+b proiektuetan parte hartzeko aukera dute euskal enpresek.

Deialdi honek, Eusko Jaurlaritzaren funtsen bidez, ondorengo gai-arloetan garaturiko proiektuak finantzatuko ditu: konputazio-material integratuen ingeniaritza, interfaze berrien diseinua, gainazalak eta estaldurak, errendimendu handiko biokonposite sintetikoak, material funtzionalak, materialen eta ostalari biologikoen arteko interfazeak osasunean aplikatzeko, fabrikazio aditiborako materialak.

EKAINAK 15, ASTEAZKENA

Teknologiaren etorkizuna eta etorkizuneko teknologia

Antolatzailea: Mondragon Health

Lekua: Bilbao Berrikuntza Faktoria

José Cordeirok “Teknologiaren etorkizuna eta etorkizuneko teknologia: berrikuntza, dirupzioa eta berezitasun teknologikoa” gaiaz hitz egingo du Bilbao Berrikuntza Faktorian 

EKAINAK 16, OSTEGUNA

Estrategia Topagunea

Antolatzailea: Estrategia

Lekua: Euskalduna jauregia

Datorren ekainaren 16an, 11:00etan, Bilboko Euskalduna jauregian, ‘ESTRATEGIA Topagunea’ren hirugarren edizioa izango dugu. Oraingoan, 4.0 industriaz eta ekonomiaren digitalizatzeaz hitz egingo dugu gogoeta-foro honetan, bere protagonistetako zenbaitekin.

EKAINAK 16, OSTEGUNA

Lean Factory tailerra

Antolatzailea: Forinter

Lekua: Izarra Centre, Ermua (Zearkale 36)

Tailerra berez Lean ezarpen-prozesu bat da, eta parte-hartzaileek industria-planta baten etengabeko bilakaera esperimentatzen dute bertan. Metodologia honek erakunde baten hainbat mailatako ikuspegiak ulertzeko eta bere postuetako bakoitzean sorturiko sentipenak hautemateko aukera ematen du.

EKAINAK 16, OSTEGUNA

Konposite aurreratuak automobilgintzan

Antolatzailea: IK4 Cidetec

Lekua: Eureka! Zientzia Museoa

Jardunaldi honetan material konposatuen gaitasuna eta hesi horiek gainditzeko automobilgintza sektorean erabilgarri dauden azken garapenak aztertuko dira.

EKAINAK 16, OSTEGUNA

Crowdfunding: “Enpresak finantzatzeko aukera berritzailea”

Antolatzailea: SPRI taldea

Lekua: Arabako Teknologia Parkea, Eraikin nagusia, Lumiere anaiak, 11, Gasteiz

{Estatuko crowdfunding eragile nagusiek (CAPITALCELL, LOANBOOK, INVEREM eta LÁNZANOS) egitasmo edo negozio baterako finantzaketa-bide interesgarrienak aurkeztuko dituzte.

Ekintzaile, enpresaburu eta plataformen arteko topaketa-jardunaldia da, enpresentzat erabilgarri dauden finantzaketa-formula guztiekin.

EKAINAK 17A, OSTIRALA

Foroa: Emakumea & Berdintasuna eta Ekintzailetza

Antolatzailea: Community of insurance

Lekua: Deustuko Unibertsitatea

Community of Insurancek III. Foroa antolatu du Emakumea & Berdintasuna eta Ekintzailetzari buruz; datorren ekainaren 17an izango da Deustuko Unibertsitatean, Bilbon.

Honako hauek hartuko dute parte: Vicente Cancio, Zuricheko CEO; Flora García, everis-eko Head of People Partner; Tontxu Campos, Deusto Entrepreneurship Center-eko zuzendaria; Aurora Sanz, Grant Thornton-eko lan-arduradun bazkidea; Roberto Martínez, MásFamilia-ko zuzendaria nagusia; eta Marta Uriarte, Bizkaia Zubiako (Zubi Esekia) zuzendari nagusia.

Berdintasunari, lana eta familia bateragarri egiteko neurriei eta lidergoari buruzko gaiak azaldu eta eztabaidatuko dira norberaren esperientziatik, gai hauetan geure inguruko herrialdeetan egindako aurrerapenen azterketatik eta proiekzio ekonomikoetatik.

Eztabaidaren moderatzaileak Teresa Aranzibia, Jario Consulting-eko bazkide zuzendaria, eta Txema Villate, Innobasqueko zuzendari nagusia, izango dira.

EKAINAK 17A, OSTIRALA

Eraldaketan dauden Enpresen Foroa 2016

Antolatzailea: Norgara

Lekua: Gasteiz

Eraldaketan dauden Enpresen Foroaren 2. edizioa datorren ekainaren 17an izango da Gasteizen. Donostiako lehen edizioan sortu zen galderaren inguruan izango da: Nola mantendu denboran eraldaketa-prozesuak?

EKAINAK 20, ASTELEHENA

Kale Dor Kayiko Sarien XVII. edizioa

Antolatzailea: Kale Dor Kayiko

Lekua: Deustuko Unibertsitatea

KDK Sariak Bizkaiko ikasle ijitoak motibatzeko tresna dira, eskola-arrakasta eta ikasketetan jarraitzea bilatzen dutenak; ekitaldi publikoa egiten da, eta saria ematen zaie eskola-etapa bat arrakastaz gainditu duten ikasle ijitoei.

Ekitaldi honetara ijito erreferente eredugarriak etortzen dira, erakundeetako arduradunak, ikastetxeak, gelako ikaskideak, saritutakoen senitartekoak eta, noski, sarituak.

EKAINAK 20, ASTELEHENA

ETIKA ETA GIZA BIZIKIDETZA

Antolatzailea: Novia Salcedo Fundazioa

Lekua: Bizkaia Aretoa, Bilbo

VII. Novia Salcedo Saria dela-eta, “Ética y cooperación para construir juntos” (Etika eta lankidetza elkarrekin eraikitzeko) eztabaida izango da ekainaren 20an (Sariketaren egun berean), Bizkaia Aretoan 18:00etan.

 

EKAINAK 22, ASTEAZKENA 

EIKEN “BE GLOCAL” nazioartekotze-tailerra

Antolatzailea: EIKEN

Lekua: Azkuna Zentroa, Bastida aretoa

“BE GLOCAL” Hedapen-kontzientzia. EIKENetik babesa eta laguntza eman nahi dute baterako prozesu honetan, ikuspegi, esperientzia eta arrakasta-kasuak partekatuz. Esku-hartze dinamikoen bidez elkarrizketa emankorra ireki nahi da parte-hartzaileen eta hizlarien artean.

Topaketa honetan zenbait gako azalduko dira irekitze-prozesua kudeatzeko eta sektorearen nazioartekotzeak planteatzen dituen erronkei aurre egiteko; merkatu horietara jotzea enpresarentzat negozio errentagarria izatea da helburua eta, aldi berean, lagun dezala lanbide-gaitasunak garatzen eta balioa sortzen.

EKAINAK 22, ASTEAZKENA 

“Bizkaia Sarean” Enpresa Sariaren VI. edizioa

Antolatzailea: Bizkaired

Lekua: Deustuko Unibertsitatea

Izen-emateak: [email protected]

EKAINAREN 22RA ARTE

Enpresa Berritzaileak sortzeko Programa 2016

Bizkaiko Foru Aldundiaren diru-laguntzak, Bizkaian enpresa berritzaileen sorkuntza sustatzera bideratuak. Programa honekin, honako helburu hauek lortu nahi dira:

1. arloa. Enpresa-proiektu berritzaileak garatzea. Aurkezteko epea: 2016ko otsailaren 22tik martxoaren 18ko 13:30ak arte.

2. arloa. Enpresa berritzaile berriak: 2016ko apirilaren 25etik ekainaren 16ko 13:30ak arte.

EKAINAK 24, OSTIRALA

Brunch & Learn: Erakunde eta pertsonen eraldaketa digitalerako aukera

Antolatzailea: Innobasque

Lekua: Innobasque – Bizkaiko Teknologia Parkea – Laida Bidea 214, 48170-Zamudio (Bizkaia)

Zein dira erregelamendu honi atxikitako aldaketa arau-emaileak? Zer aukera suposatzen ditu erakundeentzat? Jardunaldi honen helburua da dagokien erakundeei argi egitea araudi-aldaketen inguruan, eta kudeaketa- eta komunikazio-prozesuak digitalizatzeko soluziobide praktikoa partekatzea. Horretarako METAPOSTAren esperientzia daukagu beste Brunch & Learn baten esparruan.

eIDAS-ek aukera teknologiko berriak eta interesgarriak irekitzen ditu sinadura, zigilu eta zaintza elektronikorako, eta berme juridiko handiagoak suposatzen ditu bere hedapena errazteko. Honetaz eta PETRONOR-en eraldaketa digitalaz gehiago jakiteko, datorren ekainaren 24an, 09:30etik aurrera, hitzordua duzu INNOBASQUEN.

 EKAINAREN 23TIK 24RA

III. Kultumetria Jardunaldia: Kulturak Gizartean duen Eraginaren Neurketa  

Antolatzailea: UPV/EHU

Lekua: Bizkaia Aretoa, Abandoibarra hiribidea, 3. 48009-Bilbo

Ikastaro honetan, ekainaren 23 eta 24 artean antolaturiko hiru mahai-inguruen bidez, egungo gizartean kulturak duen zeregina eztabaidatuko da hiru ikuspegitatik. Horretarako, panel heterogeneo bat izango da hainbat ikuspegi emateko: ikuspegi akademikoa (unibertsitate eta ikerketa-zentroak), erakundeen ikuspegia (baliabideak kudeatzen dituzten administrazioko teknikariak, kulturako inbertsioari lehentasuna emanez ezagutza eta gizarte-garapena sortzen dutenak) eta kultura-kudeatzaileak (beste bi ikuspegietatik urrunduta eta “egunerokoaren” ikuspegia dutenak), DSS16 erronkari laguntzeko helburuaz.

EKAINAK 28, ASTEARTEA

Erronka eta proiektu berritzaileak Euskadiko energia-industrian

Antolatzailea: Somorrostro LH

Lekua: Muskizko Kultura Etxea (Meatzari plaza, 1)

Somorrostro Heziketa Zentroak eta Muskizko Udalak Muskiz LH Udako Ikastaroen 7. edizioa antolatu dute. Helburua hau da: heziketak erantzutea profesionalen eta enpresaren aldetik dagoen espezializazio-eskaerari. Ikastaroaren hartzaileak izan daitezkeenak: Lanbide Heziketako ikasleak, zuzendaritzetakoak eta profesionalak, langile teknikoak, ekonomia- eta enpresa-eremukoak eta erakunde-eremukoak.

EKAINAREN 30ERA ARTE

Becas Global training

Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapenerako eta Lehiakortasunerako Sailak, bai Europan eta bai globalki gorabidean dauden errealitate berriei eta etorkizuneko erronkei irtenbide operatiboak bilatzeko helburuaz, atzerrirako beka-programa hau jarri du martxan “Global Training” deitua, EAEko gazteak herrialde batetik bestera mugi daitezen, eta beren profil akademiko eta profesionalari dagozkion jarduerak eta proiektuak egin ditzaten atzerriko herrialdeetako enpresetan, aurrez planifikaturiko prestakuntza praktikoko plan batekin.

EKAINAREN 30ERA ARTE

“Europako ETEentzako Berrikuntzako Elkartuak” programa

Europako ETEentzako Berrikuntzako Elkartuak (H2020 SME Innovation Associate) programa beste ekintza pilotu bat da H2020ren esparruan, Europako ETEei eta Start-Up-ei gaikuntza handiagoko beste herrialde batzuetako ikertzaileak (doktoregoa egin ostekoak) aurkitzen lagunduko diena, negozio-ideia berritzaile bat esplora dezaten, eta kontratazioa finantzatuko du lehen urtean.

Estatuko merkatuan kontratatu ezin diren gaikuntza handiko ikertzaileak kontratatzeko hesiak kentzea da helburua, horren ezagutza erabakigarria izan daitekeelarik berrikuntza-aukerak ireki eta negozio-hazkundea lortzeko.

UZTAILAREN 5ETIK 22RA

Kanpamendu Teknologikoa

Antolatzailea: Camp Teknologikoa

Lekua: Lekandene eraikina – Bizkaiko Teknologia Parkea

UZTAILAREN 11TIK 13RA

TEKNOBIGUNAK

Antolatzailea: ColaBoraBora eta UPV/EHU

Lekua: Bizkaia Aretoa

Teknologikoa zeharkako eta diziplinarteko eran interesatzen bazaizu, gizarte-zientziak, arte-praktikak, tekno-politikoa, sistema-diseinua, berrikuntzaren kudeaketa. Teknologikoaren mugak esploratzeko prest dagoen pertsona bazara, zuk inguru horrekin eskuarki duzun harremanaz haratago.

IRAILAREN 30A, OSTEGUNA

Elkarrekin lan-munduan sartzearen alde

Lekua: Innobasque

Antolatzailea: Euskadiko Down Sindromearen Fundazioa

FSDPVren Lan programak, 1994tik, adimen-ezgaitasunen bat duten pertsonak ohiko lan-merkatuan sartzea bultzatzen du metodologia eraginkorraren bidez, arrakastatsua izan dadin ahalmen-urritasunen bat duten horiek lan-merkatuan txertatzea.

Jardunaldi honen helburua enpresak programa honetara eta bere metodologiara hurbiltzea da, lan-munduan txertatzeko programa honetan parte hartzen duten enpresen eta langileen jardunbide egokien esperientziaz baliatuz.

Izen-emateak hemen 

GIZONDUZ PROGRAMA

Antolatzailea: Emakunde

Aurrez aurreko eta Interneteko ikastaroak; ezaugarriak: dohainik, eskaintza zabal eta askotarikoa, eta moldakorra eta malgua. Gizonezkoak emakume eta gizonen berdintasunaren alde gehiago inplikatzeko ekinbidea.

Farmakoak eta Gidatzea 2. Lehiaketa

FyC / FetaG bigarren edizioa deitu da, argazki eta bideo lehiaketa online, Farmakoak eta Gidatzea hitzetan inspiratuta; lehiaketa honek badu atal bat bereziki Osasunaren Profesionalengana zuzendutakoa, oso hurbil baitaude problematika honetatik.

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago