Txema Villatek, Innobasqueko zuzendari nagusiak, datorren Global Innovation Dayn parte hartzeko gonbidapena egiten du artikulu honen bidez; bertan berrikuntzaz eman diren definizioez egiten du gogoeta, eta berea ematen du. Jatorrizko testua atzo, igandea, ekainaren 5ean, argitaratu zen El Correo-n. 

“Berrikuntza” hitza edo berba asko erabiltzen da azkenaldian, baina ez dakit denok gauza bera ulertzen dugun. Hitz hau Googlen bilatzen bada, 53 milioi erreferentzia agertzen dira, eta ingelesez idatzita 300 milioi baino gehiago.

Niri neuri, kontzeptuen bilaketa hiztegietan hastea gustatzen zait. Honela RAErentzat, innovación “acción y efecto de innovar” da, edo “la creación o modificación de un producto y su introducción en el mercado”. Beste hiztegi handian, Wikipedian, hau dator: cambio que introduce novedades, en el sentido de nuevas propuestas, inventos y su implementación económica. Pero se dice que, de las ideas solo pueden resultar innovaciones luego de que ellas se implementan como nuevos productos, servicios o procedimientos, que realmente encuentran una aplicación exitosa, imponiéndose en el mercado a través de la difusión”.

Zalantzak ditudanean, normalizaziora jotzen dut, eta UNE 166002 arauak honela definitzen du: “Jarduera honen emaitza produktu edo prozesu berriak lortzea da, edota hobekuntza esanguratsuak aurrez daudenetan”. Bestalde, Osloko Esku-liburuak honela ulertzen du berrikuntza: “aldaketa esanguratsuak asmatu eta ezartzea enpresaren produktu, prozesu, marketin edo antolaketan, emaitzak hobetzeko helburuaz”.

Merkatua edo emaitzak aipatzen dituzten definizio hauek ekonomiara hurbiltzen naute, eta hor Joseph Schumpeter agertzen da, “suntsiketa sortzailea” kontzeptua asmatu zuena, berrikuntzekin gertatzen den eraldaketa-prozesua deskribatzeko.

Hala ere, gehien gogobetetzen nauenetakoa Mondragon Unibertsitateko Jaione Ganzarain irakaslearena da: “Berrikuntzarik ez egitea larriki huts egitea da bizitzaren berezko zereginean: mundu aldakorrean bizirik irautea”. Definizio honek beti ekartzen dit gogora Charles Darwing eta espezien eboluzioaren teoria: “bizirik irauten duena ez da izaten espezierik indartsuena, ezta buruargiena ere, baizik eta aldaketetara hobekien egokitzen dena”.  Beraz, ondorioztatu beharko genuke aldaketetara hobekien egokitzen direnak direla berritzaileak.

Dena den, bada berritzaile/ekintzailearen beste interpretazio bat ere gogoko dudana: “mundu guztiak ikusten duena ikusten du, batzuek pentsatzen dutena pentsatzen du eta inork egiten ez duena egiten du”. Orduan, ideia horren arabera, berritzailea ez da aldaketetara egokitzen dena bakarrik, baita sortzen dituena ere, gaur egungo eta biharko munduari forma emanez moldeak apurtzen dituena, eta ideia, ikuspegi, negozio eta enplegu berriak garatzen dituena.

Gaztelaniaz hitzaren etimologiara joaten bagara (in-nova-ción) “acción de introducir algo nuevo” edo zerbait berria sartzearen ekintza izango genuke, eta horri zentzu handiagoa emateko zera erantsi beharko genuke “balio ekonomiko, sozial edo publikoa emango duena”. Honek beste ate bat irekitzen du, adjektiboena, eta honela berrikuntza teknologikoa daukagu, edo disruptiboa, frugala, soziala, publikoa, irekia, elkarlanekoa, …

Azken zentzu horretan, Steve Johnsonek 1400. urtetik izandako berrikuntza aztertu du, eta berak dio hau taldean egiten den eta ahalegin kolektibo handia eskatzen duen zeregina dela, ideia txiki guztien batasuna izanik berrikuntza bakoitza elikatzen duena. Honela, “aurrerabidea ezagutza da, ekintza bihurtua berrikuntzen bidez”. Bere azterketak ziurtatzen du Errenazimentuan ozta-ozta garatu zirela taldean berrikuntzen %10; bi mende geroago, disrupzio gehienak elkarlaneko inguruneetan sortu ziren. Berrikuntza, beraz, zerbait soziala da.

Beste ekarpen interesgarri bat Nesta-rena da, berrikuntzaren britainiar agentziarena, berrikuntza “ideia berriek munduari balioa ematen dioten prozesu” gisa hartzen baitu; edo Cotec-ena ere bai, honela definitzen duelarik berrikuntza: “aldaketa oro (ez bakarrik teknologikoa), ezagutzan (ez bakarrik zientifikoan) oinarritua, eta balioa (ez bakarrik ekonomikoa) ematen duena”. 

Dena den, Innobasquen hartu dugun definizioa John Kaorena da, berrikuntza gaietan itzal handikoa munduan, The Economist-ek “Mr. Creativity” eta “berrikuntzaren sherpa” deitua. Konpainia eta gobernuei berrikuntza maila guztietan sartzera dei egiten die berak. Esaten du badela klasikoa baino definizio indartsuagorik, eta hau da: “gizabanakoen, enpresen eta herrialde osoen trebetasuna, etengabe sortzeko etorkizun desiraturik onena”.

Ekainean Global Innovation Dayren bosgarren edizioa izango dugu: espazio irekia, dinamikoa eta parte-hartzailea berrikuntzaren protagonistei ikusgaitasuna emateko, ezagutza espezializatua partekatzeko eta konexioak sortzeko. Iaz 2.000 pertsonak baino gehiagok hartu zuten parte, prest guztiak gure etorkizun desiraturik onena eraikitzen laguntzeko. Zuek ere eman nahi duzu izena?”

Partekatu albiste hau