Innobasquek 2016-2020 Plan Estrategikoa diseinatu du ehunka erakunde bazkide, Zuzendaritza Batzorde, Eusko Jaurlaritza eta barruko lantaldearen laguntzaz. Horren xehetasunak Batzarrean ezagutaraziko dira, baina aurrez hemen duzu aurrerapen bat.  Honela, Innobasqueko bazkide baldin bazara, ez geratu erakunde bazkideen Batzarrera etorri gabe. Kontuan hartu: ekainaren 14an izango da, Bilboko Euskalduna jauregian, Global Innovation Dayren esparruan. Emazu izena hemen

Innobasqueren bazkideen urteko batzarrera etortzen direnei Iñigo Urkullu lehendakariak eta Alberto Garcia Erauzkinek egingo diete harrera, Berrikuntzaren Euskal Agentziaren ohorezko presidentea eta presidentea, hurrenez hurren.

Ondoren. bozketapean jarriko dira 2015eko diru-kontu ikuskatuak, elkartearen iazko ekitaldiko jardueraren emaitzen berri ematen duen kudeaketa-txostena; aurtengo aurrekontua aurkeztuko da; eta Estatutuetako 3 artikuluren aldaketa proposatuko da, bazkide-kategoriak egungo errealitatera egokitzeko, lauko helizearen ereduan egoki sartzeko eta Zuzendaritza Batzordearen osaerari buruzkoa ere bai.

Baina bazkide ez bazara, bi aukera eskainiko dizkizugu:

Bazkide bihurtzea, eta erabakiak hartzen hastea berrikuntzak Euskadin izango duen norabideaz eta Innobasquen parte-hartze aktiboa izatea.

Edo Global Innovation Dayra etortzea, ekainaren 14an, Bilbora, euskal berrikuntzaren makroekitaldi honen barruan egingo baita gure Batzarra, eta horrela Euskadin eta gure mugetatik kanpo zer egosten ari den ikusiko duzu. 

Partekatu albiste hau