Ekainaren 14an hitzordua duzu berrikuntzarekin. Innobasque sareko ehunen bat erakundek Bilboko Euskalduna jauregian aurtengo berrikuntza nagusiak erakutsiko dituzte, berrikuntza praktikan jarri eta ezagutza partekatu ahal izango duzu. Oraindik ez baduzu garbi, hona hemen 10 arrazoi ahaltsu Global Innovation Day-ren bosgarren edizioan parte hartzeko. Eta ez zaizu ezer kostako:

1.- Ezagut itzazu mundua aldatuko duten gazteak. Smart People hitzaldi-panelean hauek izango dira: World Economic Forum-eko Global Shapers Bilbao, 5 days to dance-ko dantzariak, Begoñazpi ikastolako Bigarren Hezkuntzako ikasleak eta @12 nubes-eko kideak.  

2.- Zabaldu ezazu zeure harreman-sarea, guk erraz jarriko dizugu-eta: bada tresna bat bilerak antolatzeko ekainaren 14a baino lehen, gune berezi bat prestatuko dugu ideiak, proiektuak eta esperientziak trukatzea errazagoa izan dadin.

3.- Berrikuntza adimenduna: Europako berrikuntzaren aditu nagusiek berrikuntza-joerak eta horien aplikaziorik praktikoenak ekarriko dituzte.

4.-Industria da Euskadiko motorra. Aurki ezazu nolakoa izango den biharko industria eta nola aldatuko den betiko ekoitzi, lan egin eta bizitzeko dugun era.

5.- Nolakoak izango dira etorkizuneko hiriak? Adituen panelera etortzen bazara jakingo duzu, beraiek azalduko baitute jada zer egiten den munduko beste leku batzuetan eta zer egin daitekeen oraindik.

6.- Txokoak: euskal berrikuntza onenaren erakusleihorik onena.

7.- Izan zaitez online komunitate berritzaileenaren parte. Har ezazu parte sare sozialen bidez #global2016 hashtag edo traolarekin. Zuzeneko streaminga izango da parte hartzeko eta dena elkarreragile edo interaktiboa izan dadin. Kontakizun digitala ere egingo dugu jardunaldia jarrai dezazun inolako xehetasunik galdu gabe.

8.- Powerful Conversations. Har ezazu parte esperientzia paregabean, ordubeteko elkarrizketa esklusiboak online edo aurrez aurre parte hartzeko Manager Focus-en eskutik.

9.- Proiektuen arabera lan egitea mundu mailako joera da, lehiarako faktore garrantzitsua baita. Ezagutu itzazu “Emaitzen Analisi Txostena: Euskadiko Enpresetan Proiektuen Zuzendaritzan Heldutasuna” eta Basque Project Management ekinbideen emaitzak.

10.-  Innobasqueko bazkidea zara? Arratsaldean Bazkideen Batzarra egingo dugu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria buru dela, eta han izango da Zuzendaritza Batzordea, bertan berrituko dena. Innobasque Plan Estrategikoa (2016-2020) aurkeztuko dugu.

 

Orain garbiago baldin baduzu, emazu izena hemen, baina argibide gehiago nahi badituzu egin klik esteka honetan.

Partekatu albiste hau