“Berma gaitezen pentsamenduan, aldatzeko”. Azalpen horrekin hasi zuen bere hitzaldia Germán de la Rivak, Nexianeko aholkulariak, Innobasqueren azken Brunch and Learn-en: “Gaitasunen araberako kudeaketa”.

De la Riva, bere jakintza partekatu zuen lehen gonbidatua, adimen emozionalaz mintzatu zen, norberaren emozioak eta gainerakoekiko harremanak ezagutzen erakusten baitu. Gainera, adimen emozionalari lotuta erlazionaturiko gaitasunak daude, eta zuzendari-eginkizunak dituen batek honako hauek behar ditu:

  • Lidergoa
  • Ekimena
  • Negoziazioa
  • Talde-lana

 

#BLCompetencias @Innobasque #brunch&learn @nexian_es #competencias pic.twitter.com/FRWR17Q56z

— Patricia Gómez Rojas (@PatriGRojas) 2016ko apirilaren 21a

Germán de la Riva-ren aurkezpena:

Emozioetatik gaitasunetara from Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentzia

Elena Quevedo, Deustuko Unibertsitatean berrikuntza-arloan prestakuntza eta gaitasun generikoen arduraduna, elkarrizketazko formulei buruz mintzatu zen, goi-betebeharrak dituzten lantaldeen gaitasun-hobekuntzarako. Bestalde, komunikatzearen garrantzia nabarmendu zuen, bai era operatiboan eta bai harremanen bidez.

Elena Quevedoren aurkezpena:

Elkarrizketazko formulak goi-betebeharrak dituzten lantaldeen gaitasun-hobekuntzarako testuinguruan from Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentzia

Gaitasun digitalen eremuan, Alex Rayón, Deusto eCampus-eko zuzendari nagusia, arduratu zen bertaratutako jendeari, 50 lagun baino gehiagori, IKTen garrantziaz azalpenak emateaz, baita gaitasun digitalaren 5 arlo hauei buruz ere:

  • Informazioa
  • Komunikazioa
  • Edukiak sortzea
  • Segurtasuna
  • Arazoen ebazpena

 

. @alrayonek bere testuinguruan jarri du digitalizatzearen aroa #BLCompetencias @deusto pic.twitter.com/sfRsYvTI53

— Innobasque (@Innobasque) 2016ko apirilaren 21a

  Alex Rayón-en aurkezpena:

Gaitasun digitalak gaitasun generikoen behaketa-metodo gisa from Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentzia  

Azkenik, José Ramón Castillok, Nexian-eko eragiketen zuzendari nazionalak, ASSESS Competencias-i egin zion bide, pertsonen ebaluazio eta garapen metodologia, hobekuntza kuantifikagarriak eta denboran neurgarriak lortzea ahalbidetzen duena, eta bertaratutako guztiek e-learning baten esparruan probatu ahal izan zutena. 

#assessCompetencias-en #eLearning plataforma probatzeko txanda hemen: #BLCompetencias @nexian_es pic.twitter.com/EawADsEPSm

— Innobasque (@Innobasque)  2016 apirilaren 21a

ASSESS Competencias-en aurkezpena

Assess competencias from Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentzia

Jardunaldiaren ikus-recording-a Pinteresteko gure kanalean

Eta Flickr-eko gure albumean jardunaldiko argazkiak dituzue

Partekatu albiste hau