Mikel Ogueta Lanak, Osakidetzako Osasun Informazioaren eta Kudeaketaren zuzendariordeak, honako artikulu hau izenpetu du berrikuntzaren inguruan:  

“Nire Osasun-karpeta garatu du Osakidetzak, Osakidetzaren erabiltzaile guztiek historia klinikoaren edukira online sartu ahal izateko, karpetan informazio pertsonala sartzeko aukera izateko eta osasun arloko profesionalekin presentziala ez den komunikazio-kanal bat (Osakidetzaren web orria eta aplikazio mugikorra) eskaintzeko. Zerbitzu honen helburua herritarrek haien osasunaren arduradun gisa duten zeregina indartzea da.

 1.- 0. minututik bezeroarekin kontatzea partaidetzan oinarritutako diseinu baten bidez, Living lab, focus group eta beste tresna batzuk erabiliz eta parte hartzeko bideei eutsiz, zerbitzuak erabiltzaileen lehentasunetara testuinguru errealean egokituz bilakatzeko modua izan dezan. Horrek erabilgarritasun eta onarpen handiagoa dakar. 

2.- Produktuari soiltasuna eta erabilgarritasuna txertatzea, intuizioz erabiltzeko modukoa izan dadin eta erabileraren esperientzia hobea izan dadin. Eten digitala txikitzen laguntzen du horrek. Hala, errazagoa da produktua hedatzea, prestakuntza espezifikorik gabe. Erabiltzaileak modu aktiboan parte hartzen du erabilerari eta interakzioari lotutako akatsak identifikatzen eta, hala, hobekuntza etengabea da.

3. Irisgarritasunaren eta segurtasunaren arteko oreka, erabiltzaileei konfiantza emateko eta zerbitzuaren hedapena bermatzeko. Edozein tokitan eta unetan dago erabilgarri eta oso informazio sentsiblea babesteko beharrezkoa den bermea eskaintzen du.

Etenik gabeko Hedatze Estrategia bat egiten da erabiltzaile izan daitezkeenen bilaketa proaktiboa eginez, erabiltzaile horiek ere zerbitzu honetan sartu eta beste pertsona batzuentzako informazioaren transmititzaile izan daitezen. Ahoz ahokoa da dagoen marketinik onena.  

4.- Komunikaziotik elkarlanera igarotzea. Elkarlana helburu bera lortzeko. Komunikatzeko, parte hartzeko eta interakziorako bide berriak txertatuta, erabiltzailearen protagonismoa nabarmendu egiten da. Kide izatearen sentimendua sortzean datza. Sareko lana sustatzea diseinurako funtsezko elementua delako. Hala, ezagutza kolektiboa handitu egiten da eta osagaiak gehituta baino handiagoa den etekina eskuratzen da orotara.  

5.- Emaitzak eta esperotakoa ebaluatzea aldaketak txertatuz. Bezeroen zeregina aktiboagoa izaterantz begira dago, horretarako aukera teknologiko berriak aprobetxatuz eta bezeroak proposamen berritzailek eginez harrituz. Eskuratutako emaitzak ebaluatzen ditu, beharrezkoa ez dena kendu egiten du eta beharrei eta esperotakoari erantzuna ematen dioten hobekuntzak txertatzen ditu.”

Partekatu albiste hau