Networking egitea konpainia baten egitasmoak gauzatzeko beharrezko sare sozial batean parte hartzea da. Horrela definitzen du Fernando Barrenetxeak, Suuma-ko bazkide zuzendariak, “arte” honetan adituak. Urtarrilaren 28an, ostegunean, hitzaldi bat eman zuen gai honetan sakontzeko, hain zuzen ere “Somos #GLOBAL gara” Komunitatea martxan jarri zen ekitaldian, hau “networking aurreratua” ari delarik bere kideen artean aktibatzen.

Networking hori aurreratua edo, gauza bera dena, eraginkorra izan dadin, erabakigarria da nola egituratzen den sare sozial hori, sare hori egituratzeko moduak mugatuko baititu bere emaitzak ere. Eta adibide gisa, hornikuntza globaleko kateak jarri zituen.

Orduan, nolakoa da egitura eraginkor bat?

1.-Asmotsua. Formala izan behar du

2.- Globala. Ez bakarrik geografia aldetik, baita erakundez kanpoko kidez osatua ere

3.- Elkarlaneko edo lankidetzazkoa. Kideen erantzunkidetasuna behar da, guztiek egiten baitute ekarpena.

4.- Multidiziplinarra. Hainbat diziplina edo jakintza-arlok beren artean hitz egin behar dute.

Sarea arrakastaz abiatzeko, beharrezkoa da:

  • Arduradunak zein diren zehaztea
  • Helburu bat zehaztea
  • Ezaguera-mapa bat diseinatzea
  • Aliatuak identifikatzea
  • Tresnak eta metodologiak (LinkedIn, AfterWork, AllEvents, GroupMe edo Trello) identifikatzea, baita hurbilagoko beste batzuk ere (Innobasque Exchange o Innobasqueren Lekandene).

 

“Somos #GLOBAL gara” Komunitateari gogoeta eragiteko, Barrenetxeak esan zuen 60ko hamarkadan AEBtan zuzendaritzakoen %85ek inkesta batean zera erantzun zuela: erakundearen ezaguera edo jakitatea bere barruan zegoela. Hogei urte geroago, inkesta beraren arabera, %85ek uste zuen ezaguera kanpoan zegoela.

Alberto Bokos, Innobasqueko Elkarlaneko Berrikuntzaren zuzendariak, testuinguru honetan sortzen ari diren lankidetza-eredu berriak jorratu zituen, eta eskaria aktibatu beharra aipatu zuen, berrikuntzaren trakzio-eragile gisa. Baita ere esan zuen berrikuntza egiteko badela ezinbesteko osagai bat, lankidetza-proiektu bati heltzeko behar den konfiantza.

Horren haritik, azpimarratu zuen Global Innovation Day, ekainaren 14an Bilbon izango dena, leku paregabea dela berrikuntza-aukerak identifikatzeko eta ezagutzera emateko. Horregatik, oraindik zabalik daude tailerrak eta txokoak aurkezteko epeak.

“Konfiantza sortzeko, elkar ezagutu behar da aurrez”. Har dezakegu arriskurik geure gain? Egin dezakegu elkarrekin?

Partekatu albiste hau